191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, Arau Subsidiarioetako R8 unitatean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2025eko abuztuaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Berriozarko Arau Subsidiarioetan, dagokiona R8 unitateari. Aldaketa Berriozarko Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, 71. eta 77. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Onetsitako agiriaren testua Udalaren web-orrian kontsultatzen ahal da, esteka honen bidez:

https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=16997

Berriozarren, 2025eko irailaren 9an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2511918