191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

35/2025 EBAZPENA, irailaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plazak. Deialdia Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren ekainaren 23ko 25/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren ekainaren 23ko 25/2025 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi da, ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegorako. Deialdia 2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31koan.

Eskaerak aurkezteko epea igaro eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea deialdiko plazak bete gabe gelditu direla.

Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plazak. Deialdia Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren ekainaren 23ko 25/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan ere.

3. Adieraztea ezen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal zaiola Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariari, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, bi kasuetan jakinarazpena edo argitalpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko irailaren 19an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

Iragarkiaren kodea: F2512393