191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 897. lurzatian. Hasierako onespena

2025eko abuztuaren 6ko Alkatetzaren 265 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Xehetasun-azterketa, Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko S-V sektorean, 5. poligonoko 897. katastroko lurzatian, xede duena sotoan eraikitako azalera handitzea bainugela bat eraikitzeko. Sustatzailea María Cruz Muro Lasheras da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2025eko irailaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2511929