88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

97/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez deialdi bat onesten da, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa desagertzearen ondorioz Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sarturik gelditu diren espezialitateetako zerrendetan aldi baterako kontratazioetarako agertzen diren izangaiei zuzendua, aukera izan dezaten espezialitateko betekizunak frogatzeko. Betekizun horiek Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Legearen I. eranskinean ezarrita daude.

1050E/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontratazio zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek beren merezimenduak egunera ditzaten.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien 344 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiaren aurka.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

54E/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Aratzuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteari, 7. eta 11. eraikin-sailei dagokienez. Sustatzailea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

59/2023 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan ari diren irakasleei, euskara ikasteko edo hobetzeko, banakako laguntzak emateko deialdia onesten duena.

23E/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023-2024 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdi bat, Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko. DDBN identifikazioa: 687152.

60E/2023 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena 2023an turismo elkarteek, toki erakundeek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jarduketetarako. DDBN identifikazioa: 684062.

62E/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira industriako ETEen inbertsioetarako laguntzen 2023ko deialdiaren oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 668740.

73E/2023 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita toki erakundeei merkataritza arloko planak lantzeko dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN identifikazioa: 684747.

76E/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako artisau enpresen inbertsioetarako dirulaguntzen 2023ko deialdia. DDBN identifikazioa: 684976.

199/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, graduatu ondoko beka bat emateko deialdi bat onesten duena. Beka Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Ataleko Nafarroako Laborategi Enologikoan aritzeko da, arlo hauetako goi mailako teknikari titulua dutenentzat: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, Kimika eta Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia, Elikagai-industriako Prozesuak eta Kalitatea, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat. DDBN identifikazioa: 684977.

214/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira abeltzaintzako ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak eman daitezen 2023-2029 aldian, eta 2023ko laguntzen deialdia onesten baita. DDBN identifikazioa: 685486.

289E/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deklaratzen duena eman gabe gelditu direla deialdi honetako dirulaguntzak: "Enpresa publikoetan hondakinen karakterizaziorako dirulaguntza, MITERD funtsen bidezkoa".

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

83C/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena okintza sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak 2023an berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

84C/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako gizarte ekintza eta esku-hartzearen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2023ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

85C/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro pribatu itunduen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2023ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

86C/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Vianako Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2023ko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

348/2023 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

38/2023 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio baimena ematea energia elektrikoa ekoizteko "Serena Solar 4 eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako.

39/2023 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio baimena ematea energia elektrikoa ekoizteko "Serena Solar 5 eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako.

104/2023 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloetan onartua izateko prozeduraren jarraibideak eta egutegia, 2023-2024 ikasturterako.

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Amaya Solar 1" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLk sustatua Itzako, Oltzako zendeako eta Orkoiengo udal mugarteetan. (5099-CE espedientea).

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA:"Amaya Solar 2" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLk sustatua Zizurko, Oltzako zendeako eta Orkoiengo udal mugarteetan. (5100-CE espedientea).

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA:"Amaya Solar 3" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLk sustatua, Zizurko, Oltzako zendeako eta Orkoiengo udal mugarteetan. (5101-CE espedientea).

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "La Niña 7" (5333-CE), "La Pinta 7" (5330-CE), "La Pinta 8" (5326-CE), "La Santa María 2" (5329-CE) eta "La Santa María 3" (5325-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoak, Miranda Arga eta Tafallako udal-mugarteetan.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOA–

Deialdia, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzuko hainbat lanpostutako hirurogeita hamalau plaza betetzeko, lekualdatze-lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia, administrari-ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 5. poligonoko 334. eta 335. lurzatietan. Hasierako onespena

ARROITZ

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 981. lurzatian. Hasierako onespena

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 308. lurzatian. Hasierako onespena

BURLATA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Iruñeko eta Burlatako udalen arteko lankidetza hitzarmena, zeinaren bidez arautzen baita "Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" izeneko eraikuntza proiektua gauzatzeko dirulaguntza

LIZARRA

Deialdia, laguntzak emateko 2023an gazteendako jarduerak sustatzeko. Laburpena

GENEVILLA

Ordenantza, arautzen dituena eguzki-energia jasotzeko instalazioak. Behin betiko onespena

IGUZKITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia 627. eta 628. lurzatietan. Hasierako onespena

ITUREN

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

MÉLIDA

Birpartzelazio proiektua Melidako Bajo Aragón industrialdeko UE-1.1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

IRUÑA

Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda proiektu honetan: bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura Luis Amigó ikastetxearen eta Taxoare eta Sadar kaleen gurutzagunearen artean. Hasierako onespena

AZKOIEN

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 648. lurzatian. Hasierako onespena

GARES

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak. Behin betiko onespena

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UC-83 unitatean. Hasierako onespena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Katastroko aldaketa, 1. poligonoko 357. lurzatiaren titulartasunean

UITZIKO KONTZEJUA

Ordenantza, mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdiaren laburpena (D eredua). 2023. urtea

Euskara-ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoaren laburpena.
2022-2023 ikasturtea

Merkataritza-establezimenduen errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiaren laburpena

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Ikus-entzunezko produktuak grabatzeko eta/edo filmatzeko herri-lurrak okupatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD REGANTES ARQUETAS

Junta general ordinaria

COMUNIDAD REGANTES LODARES

Junta general ordinaria