88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

60E/2023 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena 2023an turismo elkarteek, toki erakundeek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jarduketetarako. DDBN identifikazioa: 684062.

2018-2025 aldirako Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoa (TPE, hemendik aurrera) Nafarroan turismo jarduera sendotzeko plangintza tresna da, eta bost helburu nagusi ditu:

1. Hurbileko merkatuetan Nafarroaren posizioa sendotzea.

2. Nafarroa eta Iruña Europako merkatu turistikoan posizionatzea, eskari-fluxu deseztazionalizatuak erakartzeko, destinoan batez besteko eguneko gastua handia dutenak.

3. Lehiakortasun turistikoa zentratzea segmentuen eta produktuen desberdintzapenean eta Nafarroa-Iruña destinoaren esparruan, lurraldeko ondare natural eta kulturaleko elementuetan eta pertsonetan lagundurik, jasangarritasunean exijentzia-maila altua duen testuinguruan.

4. Enpresaburuen arteko lankidetza eta entitate turistikoekikoa bultzatzea, horrela baterako ekintzaren eraginkortasuna eta egitura produktiboen egokitzapena indar dadin.

5. Espazio turistikoaren kudeaketaren lurralde-egituraketa hobetzea, lurralde mailako entitateen arteko lankidetza bultzatuz eta administrazioen arteko koordinazioa hobetuz.

Deialdi honek Turismoaren Plan Estrategikoaren helburuak eta turismoaren jasangarritasuneko planen helburuak elkartzen ditu, eta, toki erakundeen, partzuergoen eta elkarteen ekintzen orientazioaren bidez, ahaleginak batu nahi ditu lurralde kohesionatua, lehiakorragoa, inklusiboagoa eta turistikoki jasangarriagoa lortzeko.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak zehazten dira portzentaje bat aplikatuz jarduketa diruz lagungarrietarako gastuari, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideen arabera. Aurrekontuan dagoen dirua ez bada aski portzentaje horren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa ordaintzeko, haien artean hainbanatuko da deialdiaren konpromisoei erantzuteko baimendutako gastua.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdi bat onestea 2023an turismo elkarteek, toki erakundeek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jarduketetarako.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. Dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko, 420.000 euroko gastua baimentzea; Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretako gastu partida hauen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

830001 83100 4819 432100 Turismoko dirulaguntzak. Elkarteak

200.000

830001 83100 4609 432100 Turismoko dirulaguntzak, toki erakunde eta partzuergoendako

200.000

830001 83100 4609 432103 Nafarroako Ardoaren Bidearen hitzarmena. Sendotzea eta handitzea

20.000

4. Ebazpen hau Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kabineteari igortzea.

5. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 24an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

Dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, 2023an turismo elkarteek, toki erakundeek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismoaren arloan egiten dituzten garapen eta marketin jarduketetarako

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da turismo elkarteei, toki erakundeei eta turismo partzuergoei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, entitate horiek arlo hauetan egiten dituzten jarduketei laguntzeko: ekitaldiak antolatzea, bisita edo jarduera gidatuen programak, azoketara joatea, sustapen eta komunikazio ekintzak eta prestakuntza ekintzak. Era berean, aintzat hartuko dira elkarte eta partzuergoek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren (TMKZN, hemendik aurrera) zerbitzuak eta proiektuak hedatzeko egiten dituzten ekintzak, bai eta turismo kudeaketako beste ekintza batzuk ere.

Deialdiaren helburua entitate horien ekintza aukerak hobetzen laguntzea da, bai eta haien jarduera turistikoa bideratzea ere, bateragarria eta osagarria izan dadin TMKZNren estrategiarekin. Turismoaren Plan Estrategikoak zehazten du TMKZNren lan ildoa, eta guztiz lerrokaturik dago Estatuak bultzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko destinoetako turismoaren jasangarritasun estrategiarekin.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 420.000 eurokoa da, honela banaturik, entitate onuradunen motaren arabera:

–Turismo elkarteak: 200.000 euro.

–Toki erakundeak eta turismo partzuergoak: 220.000 euro.

3. oinarria. Inbertsioak gauzatzeko epea.

1. Diruz lagungarriak diren gastu eta jarduerak 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarte gauzatu eta fakturatu beharko dira, biak barne.

2. Ekitaldiren bat 2022ko irailaren azken astearen eta 2022ko urriaren artean egin bada eta 2022ko deialdian ez bada diruz lagundu, deialdi honen esparruan egin dela ulertuko da, baldin eta faktura eta ordainagiriek oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

3. Ekitaldiren bat 2023ko iraileko azken asteburuan egiten bada eta 2023ko urriaren 1a barne hartzen badu, deialdi honen esparruan diruz lagunduko da, baldin eta faktura eta ordainagiriek oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. Ordainagiriek 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era artekoak izan beharko dute, biak barne.

5. 2023ko iraileko gizarte aseguruei dagozkien gastuak onartuko dira haien ordainketak 2023ko urriaren 31ra arte egiten badira, egun hori barne.

6. 2023ko hirugarren hiruhilekoko PFEZaren atxikipenei dagozkien gastuak onartuko dira haien ordainketak 2023ko urriaren 20ra arte egiten badira, egun hori barne.

7. Ondorio horietarako, ulertuko da ekintzak eginak direla adierazitako epeen barnean gauzatu, fakturatu eta ordaindu direnean.

4. oinarria. Entitate onuradunak.

4.a) Eskakizun orokor hauek betetzen dituzten turismo elkarte, toki erakunde eta turismo partzuergoak izaten ahalko dira onuradun:

4.a.1) Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

4.a.2) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

4.a.3) Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da.

4.a.4) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan sartzen diren subjektu baino ez direnean, ez dira onuradun edo entitate laguntzaile izaten ahalko lege horretan xedatutako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak.

Egoera hori kontabilitate araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten sozietateek frogatu beharko dute, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudiaren (887/2006 Errege Dekretua) 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Kontabilitate araudiari jarraikiz, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

Debeku hori modu automatikoan nabarmenduko da eta bere horretan jarraituko du hura zehazten duten inguruabarrak segitzen duten bitartean.

Halaber, eskatzaileak ez badu jarduera independente ekonomiko edo profesionalik egiten eta, beraz, ez bazaio lehen aipatutako 3/2004 Legea aplikatu behar, inguruabar hori adierazi beharko da.

4.b) Entitate eskatzaileek, gainera, honako berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte, eta hurrengo ekintza mota hauetarako ezarritako laguntzak lortzen ahalko dituzte:

4.b.1) Egoitza Nafarroan duten turismo partzuergoek Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribaturik egon beharko dute deialdi hau argitaratzen den egunean.

Dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte deialdiaren 5. oinarrian bildutako ekintzetako edozeinengatik, F ataleko ekintzagatik (turismo elkarteen kudeaketa) izan ezik.

4.b.2) Nafarroako toki erakundeek dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte 5. oinarrian bildutako A (ekitaldiak) eta B (bisita edo jarduera gidatuen programak) motetako ekintzak egiteagatik, eta, gehienez ere, proposamen bat aurkezten ahalko dute ekintza mota bakoitzeko.

4.b.3) Egoitza Nafarroan duten turismo elkarteek behar bezala inskribatuta egon beharko dute Nafarroako Turismo Erregistroan deialdia argitaratzen den egunean, eta dirulaguntza eskatzen ahalko dute deialdian sartzen diren ekintzak egiteko, elkarteko partaide eta bazkideen motaren arabera. Deialdi honen ondorioetarako, turismo elkarte mota hauek daude:

4.b.3.a) Turismoko enpresa elkarteak. Horrelakotzat hartuko dira 100 bazkide edo gehiago badituzte (pertsona fisikoak edo juridikoak izan) eta horiek Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak baldin badira, edo, elkarte txikiagoen kasuan, bazkideen %50 baino gehiago badira Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dagoen establezimendu edo enpresa baten titularrak.

Ondorio horietarako, aipatu baldintzak betetzen dituzten entitateek osatutako elkarte edo federazioak ere hartuko dira halakotzat.

Dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte 5. oinarrian bildutako ekintzetako edozeinengatik, G ataleko ekintzagatik (turismo partzuergoen gerentzia) izan ezik.

4.b.3.b) Toki erakundeek eta turismo entitate edo enpresek osatutako turismo elkarteak. Halakotzat hartuko dira beren jarduketa eremuko toki erakundeen eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularren partaidetza dutenak.

Dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte 5. oinarrian bildutako ekintzetako edozeinengatik, G ataleko ekintzagatik (turismo partzuergoen gerentzia) izan ezik.

4.b.3.c) Turismo elkarteak, partaide gehienak turismo arloko araudiak arautzen ez dituen jarduera ekonomikoen sektoreetakoak edo partikularrak badira. Horrez gain, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Gutxienez 20 bazkide izatea.

–Kide elkartuetako %10, gutxienez, turismo enpresak izatea.

–Kide elkartuetako batzuk beren jarduketa eremuko toki erakundeak izatea.

Dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte 5. oinarrian bildutako A motako (ekitaldiak) ekintzak egiteagatik, eta, gehienez ere, proposamen bat aurkezten ahalko dute.

4.c) Deialdia kudeatzen duen organoak egiaztatuko du turismo elkarteak eta partzuergoak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden eta zer osaera duten, Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin batera.

Nafarroako Turismo Erregistroan dauden datuak eguneratu ahal izateko, entitateek dirulaguntzaren eskaera-orrian adierazi beharko dute, dagokion laukitxoa betez, eskaera aurkeztu den egunean osaeran aldaketarik izan den ala ez aurkeztutako azken datuei dagokienez. Halaber, halako aldaketarik izan bada, bazkideei buruzko Excel dokumentua bete beharko dute, laguntzaren fitxan dagoena.

5. oinarria. Diruz lagungarriak diren ekintza motak eta gastuak.

Ekintza hauek egiteagatik jasotzen ahal dira dirulaguntzak:

a) Ekitaldiak.

b) Bisita edo jarduera gidatuen programak.

c) Turismoko azoka eta aurkezpenetara joatea eta alderantzizko sustapen ekintzak.

d) Sustapena eta komunikazioa.

e) Prestakuntza.

f) Turismo elkarteen kudeaketa.

g) Turismo partzuergoen gerentzia.

Diruz lagungarriak dira deialdian bildutako ekintza turistikoak, tokiko izaera dutenak kanpo, gauzatzearekin zuzeneko lotura duten ezinbesteko kanpoko gastuak, ekintza mota bakoitzerako ezarritako zehaztasunekin. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Proiektu eta ekintza guztiek harreman zuzena izan behar dute horiek sustatzen dituen elkartearekin, turismo partzuergoarekin edo toki erakundearekin, eta haren proiektu edo ekintzei buruzkoak izanen dira. Elkarteen kasuan, kide guztiak inplikatu beharko dituzte edo haiengan eragin zuzena izan beharko dute. Haietako batzuk soilik hartzen badira kontuan, behar bezala argudiatu beharko da jarduketak elkartearentzat duen interesa; ez dira inola ere onartuko ekintza indibidualak.

Bi entitate desberdinek ezin dute ekintza bererako jaso dirulaguntza. Bi entitate desberdinek aurkezten badute ekintza bererako eskaera, haren sustatzaile nagusiak aurkeztutako eskaera hartuko da kontuan. Irizten ahal bazaio bi entitate desberdinek sustatzen dutela, eskaeraren data hartuko da kontuan, eta lehenbizi aurkeztutakoa onartu.

Ez dira diruz lagunduko entitatearen ohiko funtzionamendutik eratorritako gastuak (fotokopiak, posta, telefonoa, banku-gastuak, etab.), ezta ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak ere.

Entitatearen langileen gastuak diruz lagungarriak izanen dira, oinarri arautzaileetan zehazten diren ataletan soilik eta horietarako ezartzen diren mugekin.

Balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarria izanen da entitate eskatzaileak ezin badu berreskuratu edo konpentsatu eta harentzat kostu erreala bada, bestela ez. Hainbanaketa araua aplikatzen zaien entitateen kasuan, 2022ko ekitaldiko behin betiko hainbanaketa oinarri hartuta kalkulatuko da kostua.

Ez da inola ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren gauzatzea berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko, osorik edo partez, salbu eta inguruabar hauek gertatzen badira:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, beste bi eskaintza desberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, dirulaguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horretarako, laguntza eskaeran inguruabar hori adierazi beharko da.

6. oinarria. Ekitaldiak.

6.1) Irizpide orokorrak.

Epigrafe honetan sartzen ahalko dira denboran eta/edo espazioan kontzentratutako kale dinamizazioko ekitaldien proposamenak, Nafarroako baliabideak, produktuak edo tradizioak ezagutaraztea edo balioestea helburu dutenak.

Proposatutako ekitaldiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Eskaera aurkezten den unean, atxikita egotea TMKZNk sustatutako "turismo ekitaldien jasangarritasunerako konpromisoari" eta "turismo ekitaldiak irisgarriak eta inklusiboak izateko konpromisoari". Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin egiaztatuko da irizpide hori betetzen den.

–Kasu guztietan, aurkeztutako proposamenen gai nagusiak lotura estua izan beharko du entitate sustatzailearekin.

–Orokorrak eta publiko orori irekiak izanen dira, bai ekitaldia bera, bai antolatzen diren jarduera zehatzak, eta, ahal den heinean, espazio irekietan igarotzekoak; eta, hala behar duenean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren gomendioei egokiturik eginen dira.

–Entitate eskatzaileak antolatu eta sustatu behar ditu ekitaldi guztiak, eta, gainera, oinarri arautzaile hauen II. eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete beharko dituzte, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

Ez dira diruz lagunduko proposamen mota hauek:

–Herriko festetan, erromerietan, ibarreko festetan edo tokiko festen egutegiko antzeko festetan egiten diren ekitaldiak, bai eta kulturarekin edo kirolarekin lotura nabarmena dutenak ere, salbu eta Nafarroako Turismo Intereseko Festa izendatuta badaude.

Azken kasu horretan, interes adierazpenaren ondorioz diseinatutako ezohiko ekintza edo jarduerak soilik hartzen ahalko dira kontuan, ekitaldia aberastu edo balioesteko helburua dutenak, ez, ordea, festaren egitarauan ohikoak direnak.

–Nafarroako toki erakundeen ohiko eta berezko kultur agendan sartzen diren ekitaldiak.

–Ekitaldiaren egun edo garai berean egin arren, deialdira aurkezten den ekitaldi nagusiaren esparruan egiten diren beste ekintza edo jarduera batzuk, berezko nortasuna badute edo beste entitate batzuek antolatzen badituzte.

–Proposamenaren funtsezko elementu gisa marka komertzial zehatzak edo Nafarroatik kanpoko produktuak edo produktu markak sartzen dituzten ekitaldi gastronomikoak.

6.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Jarraian aipatzen diren gastuak izanen dira diruz lagungarriak, honako irizpide eta muga hauen arabera:

–Ezinbesteko kanpo gastuak, ekitaldia edo proposamena gauzatzeko ezinbesteko jarduketak garatzearekin zuzeneko lotura dutenak. Atal honetan sartzen dira, besteak beste, kaleen girotzea, aldagelen alokairuak, apaingarrien materialak, komunak, aseguruak, zaintza eta segurtasuna, sustapen produktu edo materialen garraioa, muntaketa gastuak, anbulantziak edo ekitaldiaren emankizunerako gastuak eta antzekoak. Horiek guztiak, betiere, ezinbesteko gastutzat jotzen badira eta berariaz baztertura ez badaude.

–Ekitaldia dinamizatzeko gastuak. Atal honetan ikuskizunak eta kaleko animazio aktiboak jaso dira: musika, antzerkia, bisitak eta antzekoak, ekitaldiaren gai nagusiari balio zehatza ematen badiote eta berariaz baztertuta ez badaude.

–Proposamenaren komunikazio eta publizitate gastuak. Atal honetan sartzen dira sorkuntzen diseinua eta irratian, prentsan, sare sozialetan eta antzekoetan eman beharreko iragarkien kontratazioa.

–Proposamena antolatu eta koordinatzeko kanpo laguntzaren gastuak, haren berri emateko antolatzen diren hedabideen aurreko aurkezpenak edo prentsaurrekoak barne. Kontzeptu horretako aurrekontu diruz lagungarri gisa, gehienez onartzen ahalko da proposamenean aurkeztu eta azkenean gauzatzen den gainerako aurrekontu guztiaren %20, proposamen bakoitzeko 2.000 euroko mugarekin. Gastu mota hori ez da izanen diruz lagungarria, gerentzia gastuengatik edo elkarteen kudeaketagatik dirulaguntza duten elkarteen edo partzuergoen kasuan.

–Kanpo laguntza espezializatuaren gastuak, jarduera inklusiboen proposamenak egiteko aholkularitza lanagatik.

–Enpresa elkarteen proposamenen kasuan, dela turismo enpresenak (4.b.3.a atalean definituak), dela Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresenak (4.b.3.c atalekoak), baldin eta espazio publiko irekietan egiten diren ekitaldiak antolatzen badituzte (azokak edo antzeko kaleko ekitaldiak), bazkideei zuzeneko eta berehalako onura ekartzen dizkietenak haien berezko jardueraren barnean daudelako, gastu hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

  • Ekitaldia dinamizatzea.
  • Proposamenaren komunikazioa eta publizitatea.
  • Proposamena antolatzeko eta koordinatzeko kanpo laguntza.
  • Kanpo laguntza espezializatua, proposamen inklusiboak egiteko aholkularitza lanagatik.

Nagusiki ostalaritzako lokaletan egiten diren turismoko enpresen elkarteen gainerako ekitaldiak (pintxoen edo kazolatxoen egunak, ehizaren jardunaldi gastronomikoak, etab.) sustapen eta komunikazio ekintzei buruzko 9. oinarriaren arabera baloratuko dira.

6.3) Diruz lagungarriak ez diren gastu motak.

–Ekitaldia egin ondoren ingurunea edo instalazioak garbitzea.

–Lokalen alokairua.

–Hostingaren domeinua, berritzea edo urteko kuota, web-orrien edo aplikazio informatikoen mantentze-lanetako gastuak, eta antzekoak.

–Dastaketen gastuak (lehengaia, dastaketetarako materialak edo tresneria, zerbitzarien lana, eta abar).

–Herri bazkariak edo bazkari instituzionalak.

–Ekitaldi instituzionalekin lotutako gastuak.

–Solasaldiak, hitzaldiak edo erakusketak, salbu eta ekitaldiaren ardatz nagusia izan eta harekin zuzenean lotutako gai bati buruzkoak direnean.

–Boluntarioekin lotutako gastuak, ekitaldia antolatzeko edo bertako jardueretan parte hartzeko. Salbuespen modura, ekitaldiko erakustaldietan edo dinamizazio jardueretan modu altruistan parte hartzen duten entitate edo pertsonen konpentsazio gastuak onartzen ahalko dira (garraioa, mantenua), betiere behar bezala argudiatuta badago.

–Omendutako edo ekitaldira gonbidatutako pertsonen gastuak, salbu eta ekitaldiko jarduera, lantegi edo erakustaldi bat egiteko gonbidatzen badira. Kasu horretan, gehienez 20 euro onartzen ahalko dira bazkari/afari bakoitzeko, 110 euro ostatu eta gosari bakoitzeko pertsona eta eguneko, eta garraio gastuak (bidaia norberaren autoan egiten bada, 0,35 euro kilometroko).

–Langile propioak.

–Haurrei zuzendutako lantegiak, jarduerak eta jolas elementuak, edo proposamenaren xedearekin lotura zuzena ez dutenak.

–Tokiko festetako kontzertuak edo dantzaldiak, bai eta diruz lagundutako proposamena justifikatzen duen elementu nagusiari berariaz lotuta daudela iritzi ezin zaien ikuskizunak ere.

–Opariak, merchandising objektuak, eskudirutan ematen diren sariak, eta sariketa eta lehiaketetako gastuak.

–Ekitaldia egin aurreko eta ondoko 15 egunak baino gehiagoko estaldura epea duten aseguruak.

–Edozein motatako tasak.

–Kirol ekitaldietako anoak.

–Nekazaritza edo abeltzaintzako azoketan, ekitaldiaren nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera tradizionalarekin lotutako gastu guztiak.

–Oro har, proposamena gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerei zuzenean lotuta ez daudela edo ezinbestekoak ez direla jotzen diren gastuak, edo herrietako festetako dinamizazioarekin zerikusi handiagoa dutenak.

6.4) Ekitaldietarako baremoak.

Ekitaldi bakoitzari balorazio irizpide hauek aplikatuko zaizkio:

EKITALDIAREN XEDE DEN PRODUKTU, BALIABIDE EDO TRADIZIOAREN BALIOA N
ABARMENTZEA URTEAN ZEHAR (10 puntu gehienez)

PUNTUAK

Zer baliabide, produktu edo tradizioren balioa nabarmendu nahi den, harekin loturiko kanpaina edo ekitaldi gehiago egin ditu urtean zehar entitate sustatzaileak.

2

Ekitaldia egiten den herrian edo herrietan bertan, urteko beste une batzuetan ere kontsumitu, erosi edo gozatzen ahal da nabarmendu nahi den baliabide edo produktua, aukera hauek baitaude:

–Bisita gidatuak eta dastaketak udalerriko edo inguruko enpresetan (3 puntu).

–Produktua (elikagaiak, merchandising produktuak, oroigarriak eta abar) udalerrian edo inguruetan erosi edo kontsumitu daiteke (3 puntu).

6

Ekitaldia eguneratuta dago bai entitate eskatzailearen web-orrian bai ekitaldia egiten den udalerriarenean.

2

KOMUNIKAZIO GASTUAREN EHUNEKOA (10 puntu gehienez)

PUNTUAK

Komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren %30 baino gehiago da (1).

4

Komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren %20 baino gehiago da (1).

2

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren %60, gutxienez, Nafarroatik kanpoko irismena duten hedabideetako publizitateari dagokio (2).

6

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren %30, gutxienez, Nafarroatik kanpoko irismena duten hedabideetako publizitateari dagokio (2).

2

(1) Irizpide hauek bateraezinak dira beren artean.

(2) Irizpide hauek bateraezinak dira beren artean eta soilik baloratuko dira komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren %20 baino gehiago bada.

DIRUZ LAGUNGARRIA DEN AURREKONTUA (5 puntu gehienez)

PUNTUAK

8.000 eurotik gorakoa.

5

5.001 eurotik 8.000 eurora.

3

4.001 eurotik 5.000 eurora.

2

4.000 euro edo hortik beherakoa.

1

GIZARTE ETA INGURUMEN IRIZPIDEAK (12 puntu gehienez)

PUNTUAK

Entitate eskatzaileak parte hartu du TMKZNk antolatutako 2022ko edo 2023ko "Ekitaldi turistiko jasangarrien diseinua eta antolaketa" ikastaroan, eta lortu du ikastaroaren ziurtagiria (3).

2

Entitate eskatzaileak parte hartu du TMKZNk antolatutako 2023ko "Ekitaldi turistiko irisgarri eta inklusiboen diseinua eta antolaketa" ikastaroan, eta lortu du ikastaroaren ziurtagiria (3).

2

Entitate eskatzaileak parte hartu du TMKZNk antolatutako 2023ko "Nola komunikatu eta merkaturatu turismo inklusiboa, genero ikuspegia aplikatuta" ikastaroan, eta lortu du ikastaroaren ziurtagiria (3).

2

Proposamenean jarduera inklusiboak sartu dira, entitate eskudun batek abalatuak, deialdira aurkeztu den ekitaldirako.

2

Herritarrek boluntario gisa parte hartzen dute.

2

Zerbitzuak kontratatzen dira irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziekin, gizarte ekimenekoekin edo laneratze-enpresekin.

2

(3) Ikastaroak eman gabe badaude eskaerak aurkezteko datan, puntuak esleituko dira prestakuntza horren ziurtagiria lortu izan balitz bezala, eskatzaileak ikastaroak egiteko konpromisoa hartzen duela adierazten baldin badu laguntzaren eskaeran. Justifikatze fasean egiaztatuko da konpromiso hori bete den.

6.5) Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Ondotik adierazten dena aplikatzearen ondoriozkoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa:

–Ekitaldi bakoitzeko gutxieneko aurrekontu diruz lagungarria: 1.500 euro. Gutxieneko zenbateko hori, gainera, proposamenaren azken gauzatzean ere bete beharko da.

–Ekitaldi bakoitzeko gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 15.000 euro.

–Proposamen bakoitzaren dirulaguntzaren ehunekoa esleituko da 6.4 oinarrian ezarritako baremoan lortutako puntuazioaren arabera, irizpide hauei jarraituz:

  • Gehienez lortzen ahal den puntuazioa: 37 puntu.
  • Gutxienez behar den puntuazioa: 9 puntu.
  • Dirulaguntzaren ehunekoak, lortutako puntuen arabera:
    • 9 eta 20 bitarte: %40.
    • 21 eta 30 bitarte: %55.
    • 30 baino gehiago: %70.

7. oinarria. Bisita edo jarduera gidatuen programak.

7.1) Irizpide orokorrak.

Epigrafe honetan sartzen ahalko dira jarduera eta bisita turistiko gidatuen luzaroko programazioak; ildo horretan, luzarokotzat joko da gutxienez 8 bisita gidatu edo jarduera antolatzea, gutxienez 8 egunetan, diruz lagungarria den aldiaren barnean. Epigrafe honetan ez da onartuko noizbehinkako bisitarik edo adierazitakoa baino programazio txikiagorik.

Entitate bakoitzak eskaera bakar bat aurkezten ahal du, aurkezten duen bisita programa guztia jasotzen duena.

Proposamenak planteatzen dituen bisita edo jarduera gidatuen programazioan askotariko jarduerak sartzen ahal dira, besteak beste:

–Bisitak establezimenduetara edo enpresetara (gaztandegiak, upeltegiak, dolareak, erakusketak, etab.), establezimenduko langileen eskutik edo Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden turismo aktibo eta kulturaleko enpresen bitartez.

–Bisita gidatuak inguruko baliabideetara (ondareari edo naturari buruzkoak, tradizionalak, antzeztuak edo tematikoak), betiere Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribatuta dauden turismo aktibo edo kulturaleko enpresek egiten badituzte.

–Formatu txikiko dinamizazio jarduerekin aberastutako bisita gidatuak, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribatuta dauden turismo aktibo edo kulturaleko enpresek egiten badituzte, eta esperientzia hobetzen duten dinamizazio jarduerek bisitaren kostuari nahitaezko kostu gehigarri bat ekartzen badiote (atal honetan ez da sartzen eta ez da kostu gehigarritzat hartuko produktuak dastatzea edo probatzea).

–Turismo aktiboko jarduera gidatuak, nolabaiteko ahalegin fisikoa edo trebetasuna eskatzen dutenak, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistratutako turismo aktiboko enpresek egiten badituzte.

Aurkeztutako proposamenek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

–Programazioaren eta erreserbatzeko baldintzen berri eman beharko da, gutxienez, programa sustatzen duen entitatearen web-orrian.

–Kontuan hartu beharko dituzte proposatutako jarduerari buruzko osasun gomendioak eta protokoloak, planteatzen den jardueraren arabera, eta, beharrezkoa denean, egokitu egin beharko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emaniko gomendioetara.

–Nahitaez bete beharko dituzte oinarri arautzaile hauen II. eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

7.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Jarraian aipatzen diren gastuak izanen dira diruz lagungarriak, honako irizpide eta muga hauen arabera:

–Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturiko turismo aktiboko edo kulturaleko enpresak kontratatzeko gastuak, 7.1 oinarrian bildutako bisitak eta jarduerak egiteko. Programatutako eta egindako bisita bakoitzeko gehienez 100 euroko gastu diruz lagungarria onartuko da, eta turismo aktiboko jardueren eta dinamizazio jarduerekin aberastutako bisita gidatuen kasuan, berriz, 200 eurokoa. Kontzeptu honengatik jasotzen ahal den dirulaguntzak 15.000 euroko muga du.

–Proposamenaren komunikazio eta publizitate gastuak. Atal honetan sartzen dira sorkuntzen diseinua eta irratian, prentsan, sare sozialetan eta antzekoetan eman beharreko iragarkien kontratazioa.

–Programazioa antolatu eta koordinatzeko kanpo laguntzaren gastuak, haren berri emateko antolatzen diren hedabideen aurreko aurkezpenak edo prentsaurrekoak barne. Kontzeptu horretako aurrekontu diruz lagungarri gisa, gehienez onartzen ahalko da proposamenean aurkeztu eta azkenean gauzatzen den gainerako aurrekontu guztiaren %20, proposamen bakoitzeko 2.000 euroko mugarekin. Gastu mota hori ez da izanen diruz lagungarria, gerentzia gastuengatik edo elkarteen kudeaketagatik dirulaguntza duten elkarteen edo partzuergoen kasuan.

–Kanpo laguntza espezializatuaren gastuak, proposamen inklusiboak egiteko aholkularitza lanagatik.

7.3) Diruz lagungarriak ez diren gastu motak.

Aurreko atalean diruz lagungarritzat jotzen ez direnak.

7.4.) Bisita edo jarduera gidatuen programetarako baremoak.

Balorazio irizpide hauek aplikatuko dira:

BISITA EDO JARDUERA GIDATUEN KOPURUA (8 puntu gehienez) (1)

PUNTUAK

20 bisita edo jarduera baino gehiago.

8

13 eta 20 bisita edo jarduera bitarte.

6

9 eta 12 bisita edo jarduera bitarte.

4

(1) Kontuan hartuko dira, orobat, establezimendu edo enpresetara langile propioekin egindako bisitak.

PROPOSAMENEAN PARTE HARTZEN DUTEN NAFARROAKO TURISMO ERREGISTROAN INSKRIBATU TURISMO AKTIBO EDO KULTURALEKO ENPRESEN KOPURUA (8 puntu gehienez)

PUNTUAK

1 edo 2.

2

3 eta 5 bitarte.

5

5 baino gehiago.

8

BISITA EDO JARDUEREN PROGRAMA MOTA (6 puntu gehienez)

PUNTUAK

Programa mistoak (bisitak + jarduerak).

6

Turismo aktiboko jarduerak.

4

Bisita aberastuak.

4

Bisita gidatuak (ondareari edo naturari buruzkoak, tradizionalak, antzeztuak edo tematikoak).

2

KOMUNIKAZIO GASTUAREN EHUNEKOA (6 puntu gehienez)

PUNTUAK

Komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren %30 baino gehiago da.

4

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren %30, gutxienez, Nafarroatik kanpoko irismena duten hedabideetako publizitateari dagokio (2).

2

(2) Irizpide hau soilik baloratuko da komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren %20 baino gehiago bada.

GIZARTE, INGURUMEN ETA INKLUSIO ARLOETAKO IRIZPIDEAK (8 puntu gehienez)

PUNTUAK

Bisiten programazioan jarduera inklusiboak sartu dira, entitate eskudun batek abalatuak, deialdira aurkeztu den programarako.

2

Entitate eskatzaileak parte hartu du TMKZNk antolatutako 2022ko edo 2023ko "Ekitaldi turistiko jasangarrien diseinua eta antolaketa" ikastaroan, eta lortu du ikastaroaren ziurtagiria (3).

2

Entitate eskatzaileak parte hartu du TMKZNk antolatutako 2023ko "Ekitaldi turistiko irisgarri eta inklusiboen diseinua eta antolaketa" ikastaroan, eta lortu du ikastaroaren ziurtagiria (3).

2

Entitate eskatzaileak parte hartu du TMKZNk antolatutako 2023ko "Nola komunikatu eta merkaturatu turismo inklusiboa, genero ikuspegia aplikatuta" ikastaroan, eta lortu du ikastaroaren ziurtagiria (3).

2

(3) Ikastaroak eman gabe badaude eskaerak aurkezteko datan, puntuak esleituko dira prestakuntza horren ziurtagiria lortu izan balitz bezala, eskatzaileak ikastaroak egiteko konpromisoa hartzen duela adierazten baldin badu laguntzaren eskaeran. Justifikatze fasean egiaztatuko da konpromiso hori bete den.

7.5) Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Ondotik adierazten dena aplikatzearen ondoriozkoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa:

–Gutxieneko aurrekontu diruz lagungarria: 1.000 euro. Gutxieneko zenbateko hori, gainera, proposamenaren azken gauzatzean ere bete beharko da.

–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 18.000 euro.

–Proposamen bakoitzaren dirulaguntzaren ehunekoa esleitzeko, 7.4 oinarrian ezarritako baremoan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, irizpide hauei jarraituz:

  • Gehienez lortzen ahal den puntuazioa: 36 puntu.
  • Gutxienez behar den puntuazioa: 9 puntu.
  • Dirulaguntzaren ehunekoak, lortutako puntuen arabera:
    • 9 eta 18 bitarte: %50.
    • 19 eta 30 bitarte: %60.
    • 30 baino gehiago: %70.

8. oinarria. Turismoko azoka eta aurkezpenetara joatea eta sustapenerako beste alderantzizko ekintza batzuk egitea.

8.1) Irizpide orokorrak.

Turismoko azoka eta aurkezpenetara joanez gero, justifikatu egin beharko da eskaera, bai azokako stand batean arreta jartzeagatik, bai artatu beharreko harremanetarako agenda bat izateagatik, bai produktu edo ekintza jakin bat aurkezteagatik. Eskaera honako atal hauetakoren bati egokituko zaio:

a) Estatuan eta Akitania Berrian antolatzen diren turismoaren arloko azoka, workshop eta aurkezpenak, TMKZN erakustokia eramanda bertaratzen denean.

b) Estatuan eta Akitania Berrian antolatzen diren turismoaren arloko azoka, workshop eta aurkezpenak, TMKZN ez denean bertaratzen edo Nafarroako Gobernuaren erakustokia eramaterik ez dagoenean, betiere Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuaren oniritzia badute.

c) Navartur azoka.

d) Turismoaren arloko nazioarteko azoka eta aurkezpenak. Kanpo gelditzen dira entitate eskatzaileak Nafarroako Gobernuaren ordezkapena egiten duen kasuak, Gobernuak gastuak bere gain hartzen dituela.

"Sustapenerako beste alderantzizko ekintza batzuen" kasuan, ohitzeko bidaiak (famtrips) edo prentsa-bidaiak (presstrips) antolatzea sartuko da. Jarduketaren memoriak behar bezala argudiatu behar ditu jardueraren helburuak, eta Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuaren oniritzia izan behar du.

Era berean, turismoko azoka eta aurkezpenetara joatean eta sustapenerako beste alderantzizko ekintza batzuetan, oinarri arautzaile hauen II. eranskinean jasotako berezitasun teknikoak bete beharko dira, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko marka eta logotipoa txertatzeari buruzkoak.

8.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Azoka eta aurkezpenetara joatearekin loturik, honako hauek laguntzen ahalko dira diruz:

–Entitate eskatzailearekin lotura zuzena duten bertaratuen garraioa, ostatua eta mantenua (erakustokian arreta emateko kontratatutako langileak edo langile propioak).

–Azoka eta aurkezpenetan instalatuz gero, lurzoruaren, erakustokiaren edo aretoen alokairua, baliabide teknikoen alokairua (megafonia, pantailak...) eta materialak garraiatzea.

Joan-etorria auto partikularrean eginez gero, bidesari, aparkatze eta kilometroen gastuak onartuko dira. Kilometroen kasuan, entitate eskatzailearen egoitza dagoen tokitik azokaren tokira dagoen kilometro kopurua kalkulatuko da, kilometro bakoitzeko 0,35 euro aplikatuta.

Ez dira onartuko erregaia hartzeko gastuak.

Bi entitatek edo entitate gehiagok gastuak partekatzen badituzte, arrazoia justifikatu beharko da, eta gastuaren zenbateko osoa aurkeztu beharko da, entitate bakoitzari gastu osoaren zer ehuneko dagokion adierazita; dirulaguntzaren kalkuluan ezarritako mugak ere proportzionalak izanen dira.

Ohitzeko bidaiak edo prentsa-bidaiak antolatzen direnean, Nafarroako hornitzaileen ostatu, mantenu edo jardueren gastuak onartuko dira, bai eta gonbidatuek beren jatorrizko lekutik egindako joan-etorrietako gastuak ere.

8.3) Diruz lagungarriak ez diren gastu motak.

–Azokaren edo aurkezpenaren datetatik kanpo eginiko gastuak, eta aurreko atalean jaso ez den beste edozein gastu.

–Entitate sustatzailearen antolaketa-gastuak.

8.4.) Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Atal bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoa jarraian adierazitakoaren arabera emanen da:

ATALA

AZOKA MOTA / ALDERANTZIZKO EKINTZA

LANGILERIA GASTUETARAKO
GEHIENEKO DIRULAGUNTZA
(ostatua, garraioa eta mantenua)

AZOKA BAKOITZEKO
GEHIENEKO DIRULAGUNTZA
(lurzorua alokatzea, erakustokia eta materiala garraiatzea)

a

Espainiakoak eta Akitania Berrikoak, Nafarroako Gobernuarekin

200 euro egun bakoitzeko

b

Espainiakoak eta Akitania Berrikoak, Nafarroako Gobernua gabe

200 euro egun bakoitzeko

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70

(aurrekontu diruz lagungarria, gehienez: 5.000 euro azoka bakoitzeko)

c

Navartur

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70

(aurrekontu diruz lagungarria, gehienez: 5.000 euro azoka bakoitzeko)

d

Nazioartekoak

400 euro egun bakoitzeko

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 (aurrekontu diruz lagungarria, gehienez: 8.000 euro azoka bakoitzeko)

e

Sustapenerako beste alderantzizko ekintza batzuk

Aurrekontu diruz lagungarriaren %50 (aurrekontu diruz lagungarria, gehienez: 1.500 euro bidaia bakoitzeko)

Aurreko a, b eta d apartatuetan, egunen kopurua kalkulatzeko, egun bat gehituko zaio ostatu gauen kopuruari. Dirulaguntza emateko eta ordaintzeko, kontuan hartuko dira entitate eskatzaile bakoitzak atal honetan aurkezten dituen ekintza guztiak.

Diruz lagundu daitekeen aldian zehar, onartuko da azoka batera joan beharrean ezaugarri berdineko beste azoka batera joatea, baldin eta aldaketa hori aldez aurretik eskatzen bada eta Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuaren oniritzia jasotzen badu.

Ohitzeko bidaiak edo prentsa-bidaiak antolatuz gero, gehienez 2 bidaia onartuko dira entitate bakoitzeko.

9. oinarria. Sustapen eta komunikazio ekintzak.

9.1) Irizpide orokorrak.

Epigrafe honetan sartzen ahalko dira, partzuergoek (4.b.1), turismoko enpresa elkarteek (4.b.3.a) eta elkarte mistoek (4.b.3.b) garatutako sustapen eta komunikazio ekintzak eta publizitate-kanpainak, betiere honako irizpide orokor hauek betetzen badituzte:

–Honako hauei buruzko jarduketak izanen dira:

  • Enpresa parte-hartzaileen partaidetza eta zuzeneko onura duten ekintzak: ekitaldi eta proposamen gastronomikoak (pintxoaren asteak, hamabostaldiak... jardunaldi gastronomikoak, ehizarenak... eta antzekoak), nagusiki ostalaritzako lokaletan egiten direnak eta 6. oinarrian (ekitaldiak) agertzen ez direnak.
  • Sustatzen dituen entitatearekin zerikusia duten jarduerak, baliabideak, enpresak, produktuak, turismo zerbitzuak eta abar.
  • Marketin digitaleko ekintza orokorrak, ekitaldien komunikazioarekin edo publizitate kanpainekin lotura zehatzik gabeak.
  • Web-orriak sortzea edo lehendik dauden web-orriak hobetzea eta nabarmen garatzea.

–Ekintza bakoitzeko eskaera bat aurkeztuko da, alderdi hauek identifikatuta:

  • Ekintza zehatzaren xede den ekitaldia, produktua, zerbitzua edo baliabidea.
  • Ekintzaren berariazko helburua.
  • Azken xede-taldea.
  • Ekitaldien, jardueren edo baliabideen komunikazio ekintzetan eta publizitate kanpainetan eremu geografiko bakoitzera bideratutako hedabideen plana eta aurrekontua.

–Entitate eskatzaileak izan behar du iragarlea.

–Ez dira onartuko haien funtsezko elementu gisa Nafarroatik kanpoko produktuak edo produktu markak planteatzen edo barneratzen dituzten proposamenak.

Oinarri arautzaile hauen II. eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete behar dituzte, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

9.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak:

a) Turismoko sustapen eta hedapen materialak:

Turismoko ostatuen, baliabideen eta zerbitzu, jarduera edo produktu eskaintzen gidak, bideoak, liburuxkak, euskarriak eta argitalpenak diseinatzea eta editatzea, Nafarroako Gobernuak argitaratzen dituenez bestelakoak, jasangarritasun printzipioa kontuan hartuta eta ingurumena errespetatzen duten aukerak bilatuta.

Gidak, bideoak, liburuxkak edo argitalpenak entitate eskatzailea edo lan eremua osatzen duten enpresa edo entitate guztiak jasoko ditu, eta ez dira onartuko enpresen edo baliabideen banakako separatak.

b) Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpainak.

Kanpainak diseinatzeko eta online/offline hedabideak kontratatzeko kostuak:

–Ekintza eta proposamen zehatzak: publizitate kanpainak entitate sustatzailearen jarduketa eta proposamen zehatzei buruzkoak izanen dira, eta azaldu beharko da zein diren kanpainen hasiera eta amaiera egunak, zer produkturi buruzkoak diren eta zer segmentu edo merkaturi zuzentzen zaizkien.

–Publizitate orokorra: era berean, diruz laguntzen ahalko dira kanpaina orokorren diseinua eta destinoen, elkarteen edo sektoreen gaineko publizitate ekintza puntualak, baldin eta izaera orokorra badute, enpresa zehatzetan oinarritzen ez badira, eta sustapen mezu bat zabaltzeko edo egiten duten jarduera turistikoaren balioa nabarmentzeko helburua badute, betiere beste entitate batzuena kaltetu gabe. Horri dagokionez, ez da horrelakotzat hartuko besterik gabe entitatearen logotipoa eta izena publizitate euskarriren batean sartzea.

Offlineko atalean, honako hauetarako gastuak sartzen dira: prentsa, aldizkari espezializatuak, irratia, telebista, argitalpenetan txertatutako iragarkiak, kanpo euskarrietako publizitatea, etab.

Onlineko atalean, berriz, honako hauetarako gastuak sartzen dira: bilatzaileetako publizitatea (SEM), sare sozialetako publizitatea, birmarketin ekintzak, display publizitatea eta hedabide digitaletako erosketa programatikoa.

c) Marketin digitaleko ekintzak.

Marketin digitaleko ekintzak egitea onartzen da, betiere turismo sustapena hobetzera bideratzen badira. Honako hauek izaten ahal dira: web-orriaren SEOa hobetzeko ekintzak, web-orriaren erabilgarritasuna edo erabiltzaileen esperientzia hobetzeko ekintzak, e-mail marketina eta web analitika (txosten pertsonalizatuak sortzea).

d) Web-orriak.

Gastu hauek onartzen dira diruz lagungarritzat: web-orriak sortzea eta gutxienez 500 euroko gastu diruz lagungarrira iristen diren garapenak lehendik dauden web-orrietan aldaketa nabarmenak egiteko, edukien itzulpenak, gailu askotara egokitzeko (responsive) lanak, eta gutxienez 500 euroko gastu diruz lagungarrira iristen diren mikrositeak.

Kasu guztietan egiaztatu beharko da entitate eskatzailearenak direla diruz lagunduko den web-orriaren domeinua eta jabetza, eta web-orriak hainbat gailutarako egokituta egon beharko du.

Entitate eskatzaile bakoitzeko web-orri edo mikrosite bakar bat sortzeko/aldatzeko proposamena onartuko da.

9.3) Diruz lagungarriak ez diren gastu motak.

–Domeinu gastuak eta sare sozialen edo web-orrien mantentze lanetarako gastuak.

–Lehendik dauden web-orrien aldaketak eta mikrositeak, 500 euroko gastu diruz lagungarrira iristen ez badira.

–Materiala garraiatzeko gastuak eta aseguru gastuak.

–Lehiaketetako edo zozketetako sariak.

–Merchandising produktuak.

–Ez daudenak berariaz ezarrita 9.2 oinarrian.

9.4) Sustapen eta komunikazio ekintzen baremoa.

Aurkezturiko ekintzak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

ENPRESEN PARTE-HARTZEA
DUTEN EKINTZAK, ENPRESA
HORIENTZAKO ZUZENEKO
ONURA DAKARTENAK

EKINTZA
OROKORRAK

Proposamenaren kalitatea

10 puntu gehienez

10 puntu gehienez

Entitateak badu ekintza plan bat, proposamenerako programatutako komunikazio ekintza guztiak biltzen dituena.

2

2

Entitateak badu marketin profesionaleko plan bat, entitatearen jarduera osoaren analisia, estrategia, helburuak, neurriak eta emaitzen kontrola biltzen dituena, eta han jasotzen da ekintza zehatza. (2021-01-01aren ondoren onetsitako plana izan behar du).

2

2

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren %60, gutxienez, Nafarroatik kanpoko irismena duten hedabideetako publizitateari dagokio (1).

6

6

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren %30, gutxienez, Nafarroatik kanpoko irismena duten hedabideetako publizitateari dagokio (1).

2

2

Web-orriak (sortzea edo garatzea) (2).

4

Marketin digitaleko ekintzak, ekitaldien komunikazioarekin edo publizitate kanpainekin zerikusirik ez dutenak (3).

4

Hizkuntzak (4)

4 puntu gehienez

4 puntu gehienez

Hiru hizkuntzatan daude ekintza zehatzaren zabalkunde eta publizitate material guztiak.

2

2

Gutxienez lau hizkuntzatan daude ekintza zehatzaren zabalkunde eta publizitate material guztiak.

4

4

Sustapen eta komunikazio ekintzetarako, publizitate kanpainetarako edo antzekoetarako aurreko dirulaguntzak (2020tik 2022ra bitartean) (5)

4 puntu gehienez

4 puntu gehienez

Aurreko urteetan diruz lagundu ez den ekintza (2020-2021-2022).

4

4

Irismena. Ekintzaren zuzeneko onuradunak diren parte-hartzaileen kopurua

4 puntu gehienez

75 baino gehiago.

4

50 eta 75 bitarte.

3

25 eta 49 bitarte.

2

10 eta 24 bitarte.

1

Irismena. Parte-hartzearen ehunekoa (%), elkarteko bazkide guztietatik

4 puntu gehienez

%75 baino gehiago.

4

%50 eta %75 bitarte.

3

%25 eta %49 bitarte.

2

%10 eta %24 bitarte.

1

Irismena. Publizitate orokorra

8 puntu gehienez

Partzuergoak eta elkarte mistoak. Destinoa modu orokorrean sustatzea.

8

Partzuergoak eta elkarte mistoak. Produktua/ekintza modu orokorrean sustatzea

5

Enpresa elkarteak. Destinoa, produktua edo ekintza modu orokorrean sustatzea (ez da bazkide kopurua kontuan hartzen).

3

Gizarte, ingurumen eta inklusio arloetako irizpideak

4 puntu gehienez

4 puntu gehienez

Entitate eskatzaileak parte hartu du TMKZNk antolatutako 2023ko "Nola komunikatu eta merkaturatu turismo inklusiboa, genero ikuspegia aplikatuta" ikastaroan, eta lortu du ikastaroaren ziurtagiria (6).

4

4

(1) Irizpide hauek bateraezinak dira beren artean eta soilik baloratuko dira komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren %20 baino gehiago bada.

(2) Irizpide hau bateraezina da (1) eta (3) irizpideekin.

(3) Irizpide hau bateraezina da (1), (2) eta (4) irizpideekin.

(4) Ez dira baloratuko edukien itzulpen partzialak.

(5) Diruz lagundutako ekintzatzat hartuko dira dirulaguntza jaso zutenak, baina ezarritako epean uko egin ez zitzaienak edo aldez aurretik jakinarazi gabe ezarritako epean gauzatu ez zirenak.

(6) Ikastaroa eman gabe badago eskaerak aurkezteko datan, puntuak esleituko dira prestakuntza horren ziurtagiria lortu izan balitz bezala, eskatzaileak ikastaroa egiteko konpromisoa hartzen duela adierazten baldin badu laguntzaren eskaeran. Justifikatze fasean egiaztatuko da konpromiso hori bete den.

9.5) Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Ekintza bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa jarraian adierazitakoaren arabera emanen da:

–Diruz lagungarria den gutxieneko zenbatekoa 500 eurokoa da proposamen bakoitzeko. Gutxieneko zenbateko hori, gainera, proposamenaren azken gauzatzean ere bete beharko da.

–Diruz lagungarria den gehieneko zenbatekoa, proposamen bakoitzeko: 10.000 euro.

–Gehienez lortzen ahal den puntuazioa: 30 puntu.

–Gutxienez behar den puntuazioa: 8 puntu.

–Dirulaguntzaren ehunekoa (aurrekontu diruz lagungarritik), lortutako puntuen arabera:

  • 8 eta 15 bitarte: %40.
  • 16 eta 25 puntu bitarte: %50.
  • 25 puntu baino gehiago: %60.

10. oinarria. Prestakuntza ekintzak.

10.1) Irizpide orokorrak.

Ikastaro edo prestakuntza espezializatuko jardunaldi hauek diruz lagungarriak izanen dira:

–2020-2024 aldiko turismoko prestakuntza planeko prestakuntza ekintzak: gaiek eta edukiek bat eginen dute 2020-2024 aldiko turismoko prestakuntza planean zehaztuta dagoen ikastaro edo jardunaldiren batekin. TMKZNk prestatu du haren programazioa, eta entitate eskatzaileek prestakuntza ekintzak proposatzen ahal dituzte, programazioan aldaketak eginez. Aipatutako planari buruzko informazio guztia laguntza fitxan ageri da.

–Sektoreko prestakuntza espezifikoko ekintzak, baldin eta derrigorrezkoa ez bada eta argi eta garbi justifikatuta badago prestakuntza jarduera espezifikoa izatea.

Ekintzek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Interesaturik dauden beste turismo enpresa edo entitate batzuek ere parte hartu ahal izatea, elkarte edo partzuergo sustatzailearen barnekoez gain; dena dela, zilegi izanen da ekimenean sartzeko baldintza batzuk ezartzea.

–Prestakuntzaren fitxak eguneratuta egon beharko du entitatearen web-orrian.

–Ikastaroaren edo jardunaldiaren antolaketaren berri eman behar zaio TMKZNren Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari, jarduera hasi baino gutxienez 15 egun lehenago, behin betiko programarekin batera, salbu eta deialdia argitaratu aurretik egin bada prestakuntza.

–Gutxienez 6 parte-hartzaile izan beharko dira.

–Oinarri arautzaile hauen II. eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete behar dituzte, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

10.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Gastu mota hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–Hizlari edo irakasleen ordainsariak (orduko gehieneko aurrekontua, 150 euro).

–Lokalaren alokairua, betiere lokal hori entitate sustatzailearen egoitzan ez badago.

–Plataformaren gastuak, prestakuntza online edo urrutitik egitea proposatuz gero.

–Ikastaroaren berariazko materiala.

–Publizitaterako edo kanpo komunikaziorako gastuak.

10.3) Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Dirulaguntzaren zenbateko jarraian ezarritakoaren arabera emanen da:

–Gastu diruz lagungarriaren gehieneko muga prestakuntza jarduketa guztietarako, osotara: 5.000 euro.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: Aurrekontu diruz lagungarriaren %70.

Dirulaguntza eman eta ordaintzeko, eskatzaile bakoitzak atal honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.

11. oinarria. Turismo elkarteen kudeaketa.

11.1) Irizpide orokorrak.

Epigrafe honetako dirulaguntza eskatzen ahalko dute 4.b.3.a) eta 4.b.3.b) ataletan aipatzen diren turismo elkarteek, baldin eta 20 eta 200 bazkide artean badituzte (pertsona fisikoak edo juridikoak), Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimenduen titularrak direnak.

Gehieneko aurrekontu onargarriak lotura zuzena izanen du elkartearen jarduerarekin, honako hauei dagokienez:

a) Deialdi honetako ekintzak, eta, zehazki, ekitaldien proposamenen, bisita edo jarduera gidatuen programen, sustapen eta komunikazio ekintzen eta prestakuntza ekintzen koordinazioa.

b) Sektore turistikoari zuzendutako TMKZNren zerbitzu eta proiektuen zabalkunderako ekintzak, hala nola ezagutzera ematea turismoko prestakuntza plana (https://turismoprofesional.navarra.es/eu/formacion-y-calidad/programacion-formativa-dgtyc), eraldaketa digitaleko laborategiaren proiektua (https://labtd.turismonavarra.es), erregistroan datuak eguneratzeko tresnak (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Nafarroako-Turismo-Erregistroko-datuak-ikusi-eta-eguneratzea) eta abar.

Diruz lagunduko da zabalkunde eta sentsibilizazio lana, eginiko informazio ekintzen kopurua eta elkarteak lortuko dituen emaitzen aurreikuspena baloratuz. Horretarako, kontuan hartuko da zenbat enpresak eguneratu dituzten beren datuak erregistroan, zenbatek lortu duten ziurtagiri digital bat edo clave ziurtagiria, zenbat atxiki zaizkion Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zenbatek eman duten izena prestakuntza jarduera batean, edo zenbatek egin duten turismoko laborategiaren diagnostikoa.

Jarduera elkarteko kide guztiei edo elkartearen lan eremuko establezimendu turistiko guztiei zuzenduta egon daiteke.

Ildo horretan, jarduera, jarduerak dakartzan ekintza zehatzak eta espero diren emaitzak zehazten dituen lan plana aurkeztu beharko du elkarteak.

11.2) Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarritzat onartzen dira, 11.3) oinarrian ezarritako mugekin betiere, nominan dauden langileen gastuak, edo, hala badagokio, enpresa laguntzailearen fakturak, aurreko paragrafoan aipatutako proposamenak, jarduerak eta ekintzak koordinatzeari dagozkionak.

11.3) Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Dirulaguntzaren zenbateko jarraian ezarritakoaren arabera emanen da:

a) Deialdian sartzen diren ekintzen koordinazioari dagokionez (6., 7., 9. eta 10. oinarriak), onartzen den aurrekontu diruz lagungarria, gehienez, aurkeztutako eta azkenean gauzatutako aurrekontuaren %20 da, honako muga hauekin jarduera motaren arabera:

–Ekitaldiak koordinatzeagatik: 8.000 euro gehienez.

–Bisita eta jarduera gidatuen programak antolatzeagatik: 3.000 euro gehienez.

–Sustapen eta komunikazio ekintzak koordinatzeagatik: 7.000 euro gehienez.

–Prestakuntza ekintzak koordinatzeagatik: 1.000 euro gehienez.

Ekintza horiek dinamizatzeko nominan langile propioak dituzten elkarteen kasuan, diruz lagun daitekeen gehieneko aurrekontua %30era arte handitzen ahalko da, betiere ekintza motaren araberako gehieneko mugak gainditu gabe.

b) TMKZNren proiektuen zabalkunderako ekintzei dagokienez:

–50 euro antolatutako zabalkunde ekintza bakoitzeko (informazio jardunaldiak, onlineko deialdiak, informazioa zabaltzeko mezu elektronikoak...) eta, guztira, 500 euro gehienez zabalkunde ekintzengatik.

Dirulaguntzaren ehunekoa: Onartutako aurrekontuaren %70.

Laguntzaren azken zenbatekoa benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera doituko da, baina ez da inola ere handituko emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Sektore turistikoari zuzendutako TMKZNren zerbitzu eta proiektuen zabalkunderako ekintzak besterik egiten ez duten elkarteen dirulaguntza eskaerarik ez da onartuko.

12. oinarria. Turismo partzuergoen gerentzia.

12.1) Irizpide orokorrak.

Epigrafe honetan, turismo partzuergoek eskatzen ahalko dute dirulaguntza.

Diruz lagun daitekeen gehieneko aurrekontuak lotura zuzena izanen du partzuergoaren jarduerarekin, honako hauei dagokienez:

a) Deialdi honetako ekintzak, eta, zehazki, ekitaldien proposamenen, bisita edo jarduera gidatuen programen, sustapen eta komunikazio ekintzen eta prestakuntza ekintzen koordinazioa.

b) Turismo kudeaketako beste ekintza batzuk, lan arlo hauekin lotuak:

–Turismoarekin lotutako jardunaldi teknikoak antolatzea.

–Entitate kideak erakartzeko eta sentsibilizatzeko lanak.

–Sektorerako laguntzen deialdiei buruzko informazioa.

–Irisgarritasun eta mugikortasun turistikoko proiektuak eta planak garatzea.

–Probintzia edo entitate mugakideekin lankidetzan aritzea turismo produktuak sortzeko.

–Europako beste laguntza mota batzuk aurkezten laguntzea (Landa Garapeneko Programak, Interreg Poctefa, etab.).

–Bisitariaren profilari buruzko azterlanak egiten laguntzea edo kudeatzea.

–Nafarroa barnean, partzuergoaren eremuaren mugakide diren beste entitate batzuekin akordioak egitea (hitzarmenak, lankidetza akordioak...), eremuan turismoa sustatzeko.

–Proiektu transbertsaletan parte hartzea eremuarekin eta turismoaren hobekuntzarekin lotura duten beste entitate ez-turistiko batzuekin.

–Turismoko baliabideak digitalizatzen laguntzea.

–Dagokion jarduketa eremuko seinale turistikoak baloratzeko txosten bat idaztea, aurkitutako urritasunak edo gabeziak ardatz hartuta.

–Gaur-gaurkoz gutxi garatu diren eta garapen turistikoa izan dezaketen baliabideak identifikatzea, horiek hautatzeko argudioak emanez eta AMIA analisi bat erantsiz.

–Sektore turistikoari zuzendutako TMKZNren zerbitzu eta proiektuen zabalkunderako ekintzak, hala nola ezagutzera ematea turismoko prestakuntza plana (https://turismoprofesional.navarra.es/eu/formacion-y-calidad/programacion-formativa-dgtyc), eraldaketa digitaleko laborategiaren proiektua (https://labtd.turismonavarra.es), erregistroan datuak eguneratzeko tresnak (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Nafarroako-Turismo-Erregistroko-datuak-ikusi-eta-eguneratzea), GTKUen (gune turistikoak kudeatzeko unitateak) ekintzak eta abar.

Horretarako, partzuergoak lan plan bat aurkeztu beharko du, zeinean dagokion ataletan zehaztu beharko baita jarduera, baita eskatzen dituen ekintza zehatzak eta espero diren emaitzak ere. Jarduera horiek Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko teknikariekin koordinatuko dira, beharrezkoa den kasuetan.

Diruz lagunduko da atal honen esparruan planifikatu eta aurkeztutako ekintzetan egindako lana, behar bezala dokumentatuta badago bilera akten, txostenen, memorien edo justifikazio agirien bidez.

2021eko edo 2022ko deialdietan Helmugan Turismo Jasangarritasuna sustatzeko Planaren onuradun izan diren entitateek ez dute laguntzarik jasotzen ahalko "Turismo kudeaketako beste ekintza batzuk" izeneko atalerako (12.1.b).

12.2) Gastu diruz lagungarriak.

Onartzen dira nominan dauden langileen gastuak, aurreko atalean adierazitako proposamenak eta jarduerak koordinatzeari dagozkionak, ondoren zehazten diren mugekin betiere.

12.3) Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Dirulaguntzaren zenbateko jarraian ezarritakoaren arabera emanen da:

a) Deialdian sartzen diren ekintzen koordinazioari dagokionez (6., 7., 9. eta 10. oinarriak), onartzen den aurrekontu diruz lagungarria, gehienez, aurkeztutako eta azkenean gauzatutako aurrekontuaren %30 da, honako muga hauekin jarduera motaren arabera:

–Ekitaldiak koordinatzeagatik: 20.000 euro gehienez.

–Bisita eta jarduera gidatuen programak antolatzeagatik: 5.000 euro gehienez.

–Sustapen eta komunikazio ekintzak koordinatzeagatik: 4.000 euro gehienez.

–Prestakuntza ekintzak koordinatzeagatik: 1.000 euro gehienez.

b) "Turismo kudeaketako beste ekintza batzuk" izeneko atalerako (12.1.b), gehienez 8.000 euroko aurrekontu diruz lagungarria onartzen da, 12.1.b atalean zehazten diren lan arloetako 6, gutxienez ere, biltzen dituen ekintza plan bat aurkezten duten partzuergoen kasuan.

Dirulaguntzaren ehunekoa: Onartutako aurrekontuaren %70.

Laguntzaren azken zenbatekoa benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera doituko da, baina ez da inola ere handituko emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

13. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

13.1) Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

13.2) Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak nahitaez modu telematikoan aurkeztuko dira laguntzen fitxaren bidez; fitxa horretan esteka bat egonen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikora.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Ondorio horietarako, ulertuko da zuzenketaren eguna dela aurkezpen eguna.

Eskaerak eskaera-orriaren eta ekintza bakoitzerako berariazko fitxen arabera egin beharko dira, TMKZNri zuzenduko zaizkio.

Entitate eskatzaile bakoitzak eskaera bat bakarra aurkeztuko du, dirulaguntza eskatzen den ekintza guztien multzorako.

Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin gauzatzen badute, ekintza hori egikaritzea bere gain hartuko duen entitateak aurkeztuko du eskaera; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

13.3) Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.

Eskaera-orriarekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira, dokumentu bereizietan eskaneatuta eta behar bezala izendatuta:

13.3.a) Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskaera-orrian erantzukizunpeko adierazpen hauek daude:

1. Erantzukizunpeko adierazpen bat, 4 a oinarrian eskatutako baldintza orokorrak betetzen direla dioena.

2. Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen bat, beste entitate batzuek edo partikularrek ekintza bererako emandako edo haiei eskatutako dirulaguntza eta laguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelakorik eskatu ez badu, horren berri eman beharko du.

3. Erantzukizunpeko adierazpen bat, deialdian aurkeztutako jarduketei aplikatzen zaien BEZaren gainekoa. Hartan adieraziko da ea eskatzaileak BEZa berreskuratzen edo konpentsatzen ahal duen. Gainera, hainbanaketa eginez gero, inguruabar hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da. (F69 eredua, F66 eredua edo baliokidea).

4. Erantzukizunpeko adierazpen bat, eginiko lanetan erabilitako kostu eta jardunaldiaren egozpenari buruzkoa, turismo elkarteen kudeaketa ekintzen eta turismo partzuergoen gerentzia ekintzen kasuan.

5. Hainbat entitatek batera ekintza bat gauzatuz gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzen duena entitate bakoitzaren parte hartzeko era, eginkizunak eta hartzen dituen konpromisoak.

13.3.b) Ekintzei buruzko dokumentazioa.

Ekintza bakoitzari buruzko laburpen fitxa normalizatu bat aurkeztuko da, Excel formatuan, laguntza fitxan eskuragarri dagoen ereduarekin bat etorriz; bertan diru-sarreren eta gastuen aurrekontuari buruzko atalak jaso dira, baita balorazio irizpideak aplikatzeko beharrezko informazioa ere, hala badagokio.

Balorazio irizpideak dirulaguntza eskaerarekin batera (ekintza bakoitzaren fitxa normalizatuan) igorritako informazioarekin aplikatuko dira; irizpide horiek ez dira aplikatuko informazioa eskaerak aurkezteko epetik kanpo igorriz gero.

Ekintza bakoitzeko igorri behar den fitxa normalizatuak (Excel formatuan) oinarri arautzaileetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatzeko beharrezkoa den informazioa bilduko du, honako zehaztapen hauekin:

–Ekitaldiak: aurkeztutako proposamen bakoitzeko fitxa bat beteko da. Fitxa horretan deskribapen labur bat eginen da, eta haren justifikazioa, proposamenaren gaia eta entitatearekin duen harremana, erabilitako hedabideak eta haien segmentazio geografikoa gaineratuko dira, baita jasangarritasunaren arloan egindako edo aurreikusitako jarduketak ere. Ekitaldi bakoitzaren baldintzei buruzko informazioa emanen da, baita dagokion baremoa aplikatzeko kontuan hartuko diren kontzeptuei buruzkoa ere, behar bezala arrazoituta. Horretaz gainera, ekitaldiaren programazioa ere aurkeztuko da.

–Bisita edo jarduera gidatuen programak: fitxa bakarra beteko da aurkezten diren bisita eta jarduera guztien multzorako. Fitxa horretan deskribapen labur bat eginen da, eta bisitak, bisita aberastuak edo jarduera gidatuak biltzen dituen programaren justifikazioa, proposamenaren gaia eta entitatearekin duen harremana, erabilitako hedabideak eta haien segmentazio geografikoa gaineratuko dira, baita jasangarritasunaren arloan egindako edo aurreikusitako jarduketak ere. Ekintza bakoitzaren baldintzei eta kontratatutako turismo aktibo eta kulturaleko enpresei buruzko informazioa emanen da, baita dagokion baremoa aplikatzeko kontuan hartuko diren kontzeptuei buruzkoa ere, behar bezala arrazoituta. Halaber, proposamenaren programa eta bisita eta jarduera kopuruaren aurreikuspena aurkeztuko dira.

–Turismo azoka eta aurkezpenetara joatea eta sustapenerako beste alderantzizko ekintza batzuk: fitxa bat beteko da aurkeztutako ekintza guztien multzorako. Turismoko azoka eta aurkezpenetarako, honako hauek adierazi beharko dira: azokaren izena, azokara joateko helburua, zein publikori zuzentzen zaion, data, entitate eskatzaileak zenbat egunez (kopurua) eta zein ordutan hartuko duen parte, gau kopurua, bertaratuko diren pertsonak, erakustoki propioarekin edo beste entitate baten eskutik bertaratuko den, eta gasturik partekatzen den.

"Sustapenerako beste alderantzizko ekintza batzuen" kasuan, fitxan behar bezala argudiatu beharko dira egindako gastuak eta sustapenaren helburuak, eta identifikatu egin beharko dira gonbidatuak eta haien lanbide profila eta jatorria.

–Sustapen eta komunikazio ekintzak: aurkeztutako ekintza bakoitzeko fitxa bat beteko da, non gutxienez jasoko baitira ekintza zehatzaren xede den ekitaldi, produktu, zerbitzu edo baliabidearen deskribapena, xede-taldea, erabilitako hedabideak eta haien segmentazio geografikoa, eta, oro har, ekintza mota horretarako baremoan baloratu daitezkeen kontzeptuetako bakoitza zehaztuko da, behar bezala argudiatuz. Horretarako ezarritako balorazio irizpideak aplikatzeko, "ekintza plana" aurkeztu behar da, proposamen zehatzaren komunikazio ekintza guztiak jasotzen dituena, eta, orobat, entitatearen "marketin profesionaleko plana", zeinen esparruan kokatuko baita ekintza zehatza eta zeinean analisiak, estrategiak, neurriak eta emaitzen kontrola bildu beharko baitira. Bestalde, inklusioaren arloan egindako edo aurreikusitako jarduketak adieraziko dira.

–Prestakuntza ekintzak: aurkeztutako ekintza guztien multzorako fitxa bat beteko da. Fitxan, ekintza mota horretarako eskakizun bakoitza aipatu beharko da, eta, nolanahi ere, zehaztu egin beharko da ikastaro(ar)en helburua, nori zuzenduta dagoen, lekuen edo plataforma informatikoen aurreikuspena, datak, iraupena, aurreikusitako hizlariak eta programa, egindako publizitatea eta ikastaroaren prezioa.

–Turismo elkarteen kudeaketa. Fitxan, zehaztu behar da TMKZNren proiektuen zabalkunderako aurreikusitako ekintza bakoitza, 11.1.b oinarrian aipatzen direnen artetik. Horretaz gainera, adierazi behar da zenbat bazkide dituen elkarteak eta zenbat bazkide diren Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako enpresen titularrak. Halaber, kasuan kasuko kontratuaren kopia erantsiko da (langile propioena zein enpresa laguntzailearena), eginkizun horietara bideratuko den lanaldiaren zatiari eta kostuari buruzko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

Fitxa horri lan plan bat erantsiko zaio, egitekoak diren zabalkunde ekintzen xehetasunak eta emaitzen aurreikuspena jasoko dituena. Planean, gainera, deialdian sartzen diren ekintzen koordinazioari dagokionez elkarteak betetzen dituen eginkizunen laburpen motz bat eginen da (6., 7., 9. eta 10. oinarriak).

–Turismo partzuergoen gerentzia. Fitxan, zehaztu behar dira egin asmo diren turismo kudeaketako ekintzak, 12.1.b) oinarrian aipatzen direnen artetik. Halaber, kasuan kasuko kontratuaren kopia erantsiko da (langile propioena), eginkizun horietara bideratuko den lanaldiaren zatiari eta kostuari buruzko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

Era berean, lan plan bat ere aurkeztu beharko da, egitekoa den jardueraren xehetasunekin, horrek dakartzan ekintza zehatzekin eta, 12.1.b) oinarriko ekintzen artetik, adierazi den atal bakoitzean espero diren emaitzekin. Planean, gainera, deialdian sartzen diren ekintzen koordinazioari dagokionez partzuergoak betetzen dituen eginkizunen laburpen motz bat eginen da (6., 7., 9. eta 10. oinarriak).

–Eskatutako ekintza bakoitzerako, diru-sarreren aurreikuspena eta gastuen aurrekontua. Ekintza bakoitzerako, gastuen aurrekontua banakatuko da, diruz lagungarritzat ezarritakoen arabera. Horretaz gainera, diruz lagungarriak diren kontzeptu horietarako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk eskuratzeko aurreikuspena zehaztuko da. Excel laburpen fitxa normalizatu batean aurkeztuko da informazio hori guztia.

Fitxa bakoitzaren aurrekontuan adieraziko da BEZa berreskuratu eta konpentsatzen ahal den, eta, hainbanatuz gero, ehunekoa adieraziko da.

13.3.c) Beste agiri batzuk.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada (aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek ekipamendu ondasunen hornidura edo zerbitzu emate bat egiten duten kasuetan), eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu, eta aukeratutako eskaintzaren hautaketa justifikatu beharko du eskaera-orriko "Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa" apartatuan.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

13.4) Eskaerak ez baditu finkatutako betebeharrak betetzen, edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio zuzendu dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epean, zuzentzeko errekerimendua jakinarazten den egunaren hurrengo egunetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Nolanahi ere, ez dira zuzentzen ahalko ekintza mota bakoitzean aplikatzekoak diren balorazio irizpideak.

14. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko kudeaketa organo eskuduna. Eskaerak ebaluatuko ditu eta, hurrengo atalean ezarritakoaren arabera, organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non zehaztuko baitira dirulaguntza lortzeko baldintza guztiak betetzen dituzten entitate onuradunak.

2. Azkenean onartzen diren eskaerei dagokien dirulaguntza honela zehaztuko da:

a) Diruz lagungarriak diren ekintzei dagokien dirulaguntza kalkulatzeko, dagokion baremoan eta ekintza bakoitzerako ezarritako mugak edo irizpideak hartuko dira kontuan.

Dirulaguntza lortzeko barematu diren epigrafeetan, baremoa berriz kalkulatuko da ekintzak gauzatzeari buruzko azken datuekin, eta dirulaguntza birdoitu eginen da. Alabaina, irizpideen puntuen doikuntza horrek ez du inola ere ekarriko dirulaguntzaren zenbatekoa handitzea.

b) Dirulaguntzaren entitate onuradunaren arabera eta bigarren oinarrian ezarritako kredituekin bat etorriz, deialdia finantzatzen duten aurrekontuko bi partidetako bakoitzari egotziko zaizkio dagozkion konpromisoak.

c) Deialdia finantzatzen duten aurrekontuko bi partidetako bakoitzean, aurrekontu erabilgarria aurreko puntuaren arabera eman behar diren dirulaguntzen zenbatekoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa eginen da.

Hori kalkulatzeko, dagokion partidan baimendutako gastuaren zenbatekoa a) atalean adierazi bezala kalkulatutako dirulaguntzaren zenbatekoarekin zatituko da.

3. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda eta ekintza bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanda.

4. Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

15. oinarria. Jarduketen justifikazioa.

15.1) Justifikazioa aurkezteko epea.

Gauzaturiko jardueren justifikazioa, beranduenez, 2023ko urriaren 9an aurkeztuko da, egun hori barne.

2023ko azaroaren 6ra arte, egun hori barne, aurkeztuko dira 2023ko iraileko gizarte aseguruei dagozkien ordainketen justifikazioa eta 2023ko hirugarren hiruhilekoko PFEZaren atxikipenei dagozkien ordainketen justifikazioa.

15.2) Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa modu telematikoan aurkeztuko da, eskaerak aurkezteko oinarri arautzailean adierazitako moduan, laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia erabiliz, TMKZNri zuzenduta.

Justifikazioa egiteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

15.3) Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztu behar da, agiri bereizietan eta behar bezala identifikaturik. Hauxe da:

a) Justifikatutako jarduketa guztien faktura guztiak biltzen dituen zerrenda bakarra; Excel formatuan aurkeztuko da, laguntza fitxan ezarritako ereduaren arabera. 2023ko iraileko gizarte aseguruak edo 2023ko hirugarren hiruhilekoko PFEZaren atxikipenak justifikatuz gero, aipaturiko Excel orrian adierazi beharko da inguruabar hori. Zerrenda horretan, halaber, balio erantsiaren gaineko zergaren berri ere eman behar da, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal den zehaztuta, eta, hainbanatuz gero, ehunekoa adieraziko da.

b) Diruz lagundutako jarduketei dagozkien fakturen kopia; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

Fakturek argi eta garbi zehaztu behar dute zer kontzeptugatik jaulkitzen diren, zenbatekoak eta gastu mota (sare sozialak, iragarkiak, materiala, beste batzuk...) banakatuta eta, halakorik bada, Nafarroatik kanpoko irismena duten hedabideak zehaztuta. Iragarkien eta publizitatearen kasuan, diruz laguntzen den proposamena adierazi behar du fakturak.

Turismoko azoketara eta aurkezpenetara joanez gero eta sustapenerako beste alderantzizko ekintza batzuen kasuan, bertaratzen direnen garraio, ostatu eta mantenu gastuak justifikatzeko, tiketak edo fakturak aurkeztu behar dira, dagozkien ordainagiriekin batera, edo haien baliokidea kontratatutako hirugarren pertsonen fakturen kasuan. Ostatu fakturek, kasu guztietan, entitatearen izenean egon behar dute. Horrez gain, gastu horiek justifikatzeko, entitate onuradunaren erantzukizunpeko adierazpen bat eta bertaratutako pertsonaren ordainagiria aurkeztu behar dira.

c) Nominak eta gizarte segurantzako kotizazio dokumentuak (langileen izen zerrenda eta kotizazio likidazioen zerrenda).

d) Diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzeko banku agiriak.

Ekintza bakoitzaren fakturekin batera ordainagiria ere aurkeztu beharko da, zenbaki korrelatiboekin. Hain zuzen ere, a) atalean aipatutako fakturen zerrendaren ordena berean aurkeztu beharko dira, eta, ahal dela, PDF dokumentu bakarrean gordeko dira.

e) Langileen nominak edo PFEZaren atxikipenak dituzten fakturak aurkeztuz gero, hileko eredua edo hiruhileko eredua (715 eredua) edo baliokidea aurkeztuko da.

f) Dirulaguntza jaso duten ekintzen amaierako justifikazio-memoria. Laguntzaren fitxan ezarritako gutxieneko edukia agertu behar da, eta eskatutako baldintzak eta baremoan baloratutako irizpideak egiaztatzea ahalbidetzen duten alderdi guztiak garatuko ditu. Gainera, ekitaldien kasuan eta bisita edo jarduera gidatuen programaren kasuan, dirulaguntza jaso duten jardueren argazkiak edo froga grafikoak sartu beharko dira.

g) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa: Zehaztu behar da dirulaguntza honekin batera dirulaguntzaren xede diren jarduketak finantzatzen lagundu duten funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts propioak, beste dirulaguntza batzuk edo diruz lagundutako jarduketak eragindako diru-sarrerak, derramak, kirol probetako izen-emateen ondoriozkoak, kideen kuotak edo aparteko derramak diruz lagundutako jarduketa zehatzean parte hartzeagatik, baita babesak ere). Bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzarik izan ez bada, hori ere aitortu beharko da.

Adierazpen hori a) atalean adierazitako Excel formatuko ereduan dago.

h) Honako hauen kopiak: prentsa oharrak, egin diren komunikatuak, hedabideetan agertu diren informazioak eta, bidezkoa bada, hedabide horietan jarri den publizitatea.

i) Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen material guztien ale bat, iragarkiak, web-orrietan sartutako informazioaren estekak eta antzekoak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien erakusgarri bat. Irratiko iragarkien, irratiko elkarrizketen, bideoen, telebistaren eta abarren kasuan, zehatz-mehatz adierazi behar da zer unetan esaten den diruz lagundutako ekintza dela.

16. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

Frogagiriak aztertu ondotik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio TMKZNri, eta entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituztela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

Laguntza ordaintzeko ebazpenak 2023ko abenduaren 31 baino lehenago emanen dira.

17. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean arautua, laguntzen fitxan eskura dagoen eredua erabiliz.

Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

b) Diruz laguntzen diren jarduketak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

c) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, horren berri izaten den unetik eta, nolanahi ere, 2023ko abuztuaren 1era arte, egun hori barne:

–Emandako dirulaguntzari uko egiten zaiola, diruz lagundutako jardueraren bat ez bada egin behar aurreikusitako gauzatze aldian; jarduera egiteko aurreikusitako eguna baino lehen jakinarazi beharko da.

–Dirulaguntza jaso duten ekintzen beheranzko aldaketak, baldin eta azken gauzatze maila %75ekoa edo txikiagoa izanen dela aurreikusten bada.

d) Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

Nolanahi ere, gauzatze-memorietan arrazoituta justifikatu behar dira dirulaguntzaren xede diren jardueren azken gauzatzearen zenbatekoetan izandako beheranzko desbideratzeak, eta bermatu behar da betetzen direla deialdiaren helburuak.

e) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, jakin bezain laster eta gehienez 10 egun balioduneko epean, deialdi honetan diruz lagundutako ekintzarako beste dirulaguntzetan edo bestelako diru-sarreretan (eskaerako erantzukizunpeko adierazpenean zehaztutakoetan) izandako edozein aldaketa.

f) Behar bezalako publizitatea egitea ekintzak diruz lagundu direla aditzera emateko.

g) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Gardentasun betebeharra duten onuradunek eskatutako informazioa aurkezteko betebeharrari buruz (17.1.a oinarrian ezarritakoa):

–Onuradunak informazioa emateko betebehar hori betetzen ez badu, ez zaio onartutako dirulaguntza ordainduko, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

–Informazioa epez kanpo aurkezten badu, baina 2023ko urriaren 9ra arte aurkezten badu (egun hori barne), ordaindu beharreko dirulaguntza osoaren %5 murriztuko da, eta, aurkeztu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

b) Fakturen edo ordainagirien data 2023ko irailaren 30a baino geroagokoa bada, baina 2023ko urriaren 15a baino lehenagokoa, haien gainean ordaindu beharreko dirulaguntza %30 murriztuko da.

c) Ezarritako epeak bukatu eta 10 egun baliodunera bitarteko atzerapenarekin aurkezten bada justifikatzeko dokumentazioa, %5 murriztuko da ordaindu beharreko dirulaguntza. Beranduago aurkeztuz gero, dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

d) Dirulaguntza eman zaien ekintzak gauzatzeko egin den gastuaren zenbatekoa txikiagoa izan bada, salbu eta beheranzko aldaketak oinarri honetako 1. atalean ezarri bezala jakinarazi badira, honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Gauzatutako gastua dirulaguntzaren xede izan zen gastuaren %50 eta %75 bitartekoa bada, ekintza horretarako azken dirulaguntzaren ordainketa %50 murriztuko da.

–Gauzatutako gastua dirulaguntzaren xede izan zen gastuaren %50 baino gutxiago bada, ekintza horretarako emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Atal honetan xedatutakoaren ondorioetarako, gauzatutako gastutzat joko da gastu justifikatu onartua, baita akats formalengatik (epez kanpo ordaindu direlako, ez direlako sartu II. eranskinean ezarritako publizitate-betebeharrak, etab.) onartu ezin diren fakturei dagokien gastua ere, betiere entitate eskatzailearentzat diruz lagun daitezkeen kontzeptuei badagozkie.

Gauzatze maila aplikatuko da: ekitaldietako bakoitzerako, bisita edo jarduera gidatuen programa osorako, turismoko azoketara eta aurkezpenetara joateko ekintzen eta sustapenerako alderantzizko ekintzen multzo osorako, sustapen eta komunikazio ekintzetako bakoitzerako, eta prestakuntza ekintzen multzo osorako.

e) Ez bada gauzatzen dirulaguntzaren xede den ekintzaren bat, non eta ez den inguruabar horren berri eman 1. atalean ezarri bezala, ekintza horretarako emandako dirulaguntzaren %20 murriztuko da dirulaguntzaren ordainketa.

f) Edozein motatako euskarri, marketin, iragarki, irratiko iragarki, kartel, argitalpen, erreklama eta abarretan ez badira betetzen publizitateari buruzko betebeharrak, komunikazio euskarri horietarako gastutik ez da batere onartuko.

g) Kanpaina edo jarduketa batean ez bada aipatzen Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza duela, II. eranskinean ezarritako publizitateari buruzko betebeharra ez dela bete ulertuko da, eta ez da onartuko kanpaina edo jarduketa horri dagokion gasturik ordurako egin bada, edo, bidezko bada, galdu eginen da kanpaina edo jarduera horretarako emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea.

h) Deialdian eskatzen den gutxieneko zenbatekoa justifikatzen ez duten ekintza proposamenetan, ekitaldi edo proposamen horri emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

18. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak ekintza bererako emandako beste dirulaguntza batzuekin; aldiz, bateragarriak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuek eta beste administrazio publiko batzuek eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek, Estatukoek nahiz atzerrikoek, emandakoekin.

Betiere, deialdi honetako dirulaguntzen xedeko ekintzak egiteko ematen diren dirulaguntzen zenbateko osoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo ekintza horietarako beste dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

19. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak, halaber, laguntzen fitxan argitaratuko dira.

20. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA

Zehaztapen teknikoak

Eranskin honetan, dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek deialdirako aurkezten dituzten ekintzen sustapena eta komunikazioa diseinatzean bete beharreko zehaztapen teknikoak azaltzen dira.

Zehazki, honako hau hartu beharko da aintzat:

1. Euskarri fisikoetarako:

–Marka turistikoa sartu beharko da.

–Eta Nafarroako turismoko web ofizialaren (www.visitnavarra.es) aipamena, Turismoko logotipo ofizialaren bidez.

Hemen deskargatu logotipo elebiduna eta zenbait hizkuntzetakoa: https://turismoprofesional.navarra.es/es/servicios-sector/herramientas-y-medios-multimedia/logotipo

2. Hedabide digitaletako publizitate eta sormen piezetarako, Nafarroako marka turistikoa sartu beharko da Turismoko logotipo ofizialaren bidez, eta www.visitnavarra.es web-orria aipatu beharko da edo, web-orrien edo eduki digitalen kasuan, haren zuzeneko esteka gaineratu.

Hemen deskargatu logotipo elebiduna eta zenbait hizkuntzetakoa: https://turismoprofesional.navarra.es/es/servicios-sector/herramientas-y-medios-multimedia/logotipo.

3. Irratian kanpaina bat eginez gero, honako mezu hau sartu beharko da: "Subvenciona Gobierno de Navarra-Nafarroako Gobernua". Iragarkia euskaraz bada, berriz, "Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du".

4. Erreportajeen, prentsa oharren edo elkarrizketen kasuan, ez da aski izanen iragartzen duen kartela paratzea, eta berariazko aipamena egin beharko da: "Subvenciona Gobierno de Navarra-Nafarroako Gobernua". Eta, euskaraz direnean, berriz, "Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du".

5. Erabiltzen diren sustapen edo komunikazio irudiek eta mezuek inklusiboak izan behar dute. Bereziki zainduko da erabiltzen diren irudi eta mezuak lagungarriak izatea genero estereotipoak ezabatzeko. Era berean, testuak idaztean eta komunikazio tresnetan hizkera inklusiboa erabiltzen dela zainduko da.

Onartuko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen diseinatutako komunikazio ekintzak, baldin eta 2022ko dirulaguntzen deialdiko xehetasun teknikoak betetzen badituzte deialdi honetako edozein ekintzaren sustapena eta komunikazioa diseinatzerakoan.

Iragarkiaren kodea: F2305020