88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Iruñeko eta Burlatako udalen arteko lankidetza hitzarmena, zeinaren bidez arautzen baita "Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" izeneko eraikuntza proiektua gauzatzeko dirulaguntza

Udal honek, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

"Lehena.–Onestea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Iruñeko eta Burlatako udalen arteko lankidetza hitzarmen bat, zeinaren bidez arautzen baitira "Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" izeneko eraikuntza proiektua gauzatzeko dirulaguntza eta esleipena; horretarako baldintza izanen da dagokion aurrekontu-aldaketa onestea 2023. urterako.

Bigarrena.–Iruñeko Udalari esleitzea obraren lizitazioa eta hura gauzatzeko kudeaketa, bai eta haren gaineko dirulaguntza ere.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Laugarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara helaraztea.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hitzarmenak eragiten dituen kudeaketa-esleipenak argitara eman beharrez.

Burlatan, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2305983