88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UC-83 unitatean. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko apirilaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Tafallako HAPOko UC-83 unitatearen xehetasun-azterketa", 2023ko martxoaren 13an aurkeztua. Horren xedea da betetzea UC-83 unitatearen fitxako 6. apartatua (Beste determinazio batzuk), zeina deskribatzen baita Tafallako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 72. artikuluan, eta ezartzea, orobat, eraikuntzen gehieneko eta nahitaezko lerrokadurak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko apirilaren 13an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2305794