88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda proiektu honetan: bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura Luis Amigó ikastetxearen eta Taxoare eta Sadar kaleen gurutzagunearen artean. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

«Ikusirik "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmena, zeinaren bidez arautzen baita ‘Bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura Luis Amigó ikastetxearen eta Taxoare eta Sadar kaleen gurutzagunearen artean’ izeneko eraikuntza proiektua gauzatzeko dirulaguntza, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsekin finantzatua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan", 2022ko abenduaren 28koa, ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko urtarrilaren 30ean onetsiriko proiektua, eta ikusirik, orobat, proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Gobernuak emaniko txostena, Nafarroako Unibertsitate Publikoari jabetzak lagatzeari buruzko 2000ko abuztuaren 21eko Gobernuaren Erabakia, eta espedientean jasotzen den gainerako dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Iruñeko 5. poligonoko 1797. lurzatian 123,00 m² desjabetzeko espedientea hastea, bat etorriz metro horiek dagozkien lurzatien barnean duten kokapenaren xehetasunarekin. Kokapen hori ageri da espedientean jasotako planoan.

2.–Hasiera batez onestea ukitutako ondasun eta eskubideen eta horien jabeen banakako zerrenda zehatza proiektu honetarako: "Bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura Luis Amigó ikastetxearen eta Taxoare eta Sadar kaleen gurutzagunearen artean". Hona hemen:

LURRAK DESJABETZEAK UKITUTAKO TITULARREN, ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA

LURZATIAREN ZENBAKIA

TITULARRA

DESJABETU
BEHARREKO
AZALERA (m²)

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

ERABILERA

PA-3

UNCONA, SA

123

5

1797

INDUSTRIA PABILOIA

3.–Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

4.–Baimentzea 9.840 euroko gastua 40/13400/619000 partidan (Iruñeko Udalaren 2023rako luzatutako aurrekontuko inbertsioak erabilera publikoko ondasunak eta azpiegiturak konpontzeko), xehetasun hauen arabera:

AGIRIAREN
ZENBAKIA

TITULARRA/KONTZEPTUA

PARTIDA

EUROAK

A-2023011931

Bizikletentzako eta oinezkoentzako loturaren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren hasierako onespena

40/13400/619000

9.840,00

GUZTIRA (EUROTAN)

9.840,00

Gastu hori 2023/03 gastu-proiektuan sarturik dago.

5.–Erabaki hau banaka jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietako batean, 15 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo haien gaineko xedapenen bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz».

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Osoko Bilkurako idazkari nagusia, Miguel Ángel Cuesta Jorquera.

Iragarkiaren kodea: L2305739