88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

86C/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Vianako Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2023ko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Vianako Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren hitzarmen kolektiboko 2023ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31004902011981), erregistro honetan 2023ko otsailaren 28an sartu zena, enpresaren eta ordezkaritza sindikalaren zati batek 2023ko otsailaren 2an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 30ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Vianako Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2023ko berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2305744