88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 5. poligonoko 334. eta 335. lurzatietan. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2023ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udal Plan Orokorrean, Nagoreko 5. poligonoko 334. eta 335. lurzatietan.

Sustatzailea NASUVINSA da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Nagoren, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2305639