88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

23E/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023-2024 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdi bat, Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko. DDBN identifikazioa: 687152.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren bidez (2021eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 22koan), oinarriak onetsi ziren aplikatu beharreko prozedura ezartzeko laguntzak ematean Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrei ikus-entzunezko edukiak ekoizteko.

Laguntza hauen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ekoizpen berekiak eta herritarrentzat interesgarriak diren programa gehiago izan daitezela, programazio horrek onura soziala baitakarkie Nafarroako bizilagunei.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren 5. oinarria aplikatuz, beharrezkoa da ebazpen bat ematea 2023ko irailaren 1ean hasi eta 2024ko abuztuaren 31n bukatuko den aldirako urte anitzeko deialdi bat irekitzeko asmoz, bai eta deialdiaren baldintzak ezartzea ere.

Ikusirik Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buruaren txostena, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2023-2024 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdia onestea, Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko.

2. Deialdiaren baldintzak ezartzea, bat etorriz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren 5. oinarriarekin. Foru agindu horren bidez, oinarriak onesten dira Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrei ikus-entzunezko edukiak ekoizteko laguntzak ematean aplikatu beharreko prozedura ezartzeko (2021eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 22koan). Baldintza horiek ebazpen honen I. eranskinean biltzen dira.

3. Deialdi hau finantzatzeko, 450.000 euroko urte anitzeko gastua baimentzea, urteko banaketa honen arabera: 100.000 euro indarrean dagoen gastu-aurrekontuko "Nafarroako tokiko telebistak. Nafarroako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzak" izeneko 060003 06100 4709 921500 partidaren kargura, eta 350.000 euro partida horri jarraituko dion eta 2024ko gastu-aurrekontuan onetsiko den partidaren kargura, baldin eta ekitaldi horretan kreditu egokia eta nahikoa badago.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atariaren tramiteen katalogoan argitaratzea.

5. Ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko apirilaren 4an.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Miguel Moreno Ariztegi.

I. ERANSKINA

2023-2024 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdiaren baldintzak, Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko

1.–Diruz lagungarriak diren ikus-entzunezko proiektuen kategoriak.

Diruz lagungarriak diren proiektuen bi kategoria ezarri dira, eskatzaileek beren emisio-lizentziak zein barrutitarako jaso duten, horren arabera zehaztuak:

–A kategoria: Iruñeko LTDaren barrutiko tokiko ikusleei zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak.

–B kategoria: Nafarroako LTDaren gainerako barrutietako tokiko ikusleei zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak.

2.–Laguntzen gehieneko zenbatekoen mugak, kategoria eta telebista operadore bakoitzeko.

325.000 euro bideratuko dira A kategorian aurkeztutako proiektuetarako, eta 125.000 euro B kategorian aurkeztutako proiektuetarako.

A kategoriako onuradun batek jaso dezakeen gehienezko dirulaguntza ezin izanen da 200.000 eurotik gorakoa izan, eta B kategoriakoen kasuan ez da 75.000 eurokoa baino handiagoa izanen.

Bi kategorietan, gehienez ere 25.000 eurokoa izanen da dirulaguntza programa bakoitzeko.

3.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da, eta 2023ko maiatzaren 31n itxiko da, egun hori barne.

4.–Proiektuak gauzatzeko epea eta diruz lagundutako programen emanaldiak.

Proiektuak gauzatzeko epea 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra artekoa izanen da, bi egun horiek barne.

Gauzatzeko epe horretan ekoiztutako programen emanaldiak 2023ko irailaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira. Dirulaguntzaren xede den programazioa emateko datak adierazi beharko dira laguntza-eskabidearekin batera entregatu beharreko memorian.

Proiektu bakoitzak gutxienez 20 minutuko 16 saioren ekoizpena bermatu beharko du.

5.–Soldata diruz lagungarrien gehieneko muga.

Langileen gastuak (plantillarenak edo azpikontratazio bidez diruz lagundutako programaren ekoizpenera atxikitakoak) ezin izanen dira izan ondorengo hileko zenbateko gordinak baino handiagoak (aparteko ordainsarien bidezko hainbanaketak barne):

–Programako arduraduna (diruz lagundutako programa bakoitzeko gehienez bat): 3.750 euro.

–Unibertsitate-titulazioa behar duten kategorietako langileak: 3.000 euro.

–Unibertsitatekoak ez diren ikasketak eskatzen dituzten kategorietako langileak: 2.500 euro.

6.–Dirulaguntza ordaintzeko eta frogagiriak aurkezteko epeak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren 10.2 oinarriarekin bat, deialdi honetako onuradun suertatzen diren telebistek aurrerakin baten ordainketa eskatzen ahalko dute, deialdiko laguntzak ematen dituen ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean. Ordainketa hori egiteko, 100.000 euroko gastua onesten da. Gastu hori aurrerakina eskatzen duten telebisten artean banatuko da, agortu arte, operadore bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoarekiko modu proportzionalean.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren 10.3 oinarriarekin bat, dirulaguntzaren %33ra bitarteko ordainketa partzial bat onesten da, 2023ko irailetik 2024ko otsailera arteko aldian sortutako ekoizpen gastuetarako, bi hilabete horietakoak barne. Justifikazioak 2024ko martxoan aurkeztu beharko dira.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren 10.1 oinarriarekin bat, telebistek 2024ko irailean aurkeztu beharko dute onartutako dirulaguntzaren azken ordainketaren eskaera.

Aipatutako ordainketa partzialaren eta azken ordainketaren eskaerak aurkeztu beharko dira Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren 11. oinarrian aipatzen diren gastuen frogagiriekin batera.

Iragarkiaren kodea: F2305747