88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

348/2023 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 8ko 84/2022 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektua.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 24ko 2/2023 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektua.

2023ko martxoaren 23an izenpetu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Barañaingo eta Iruñeko udalen arteko lankidetza hitzarmena, Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko obrak egiteko.

Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen da, nahitaez desjabetzeko.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2023ko maiatzaren 23an eta 24an ager daitezen Barañaingo, Oltza zendeako eta Iruñeko udaletxeetan, okupatu aurreko aktak eta, kasua bada, okupaziokoak egitera.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bitan eta Barañaingo, Oltza zendeako eta Iruñeko udalen iragarki-tauletan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Barañaingo, Oltza zendeako eta Iruñeko udalei eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2023ko apirilaren 13an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2305916