88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1050E/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontratazio zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek beren merezimenduak egunera ditzaten.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako.

Arau horren 3.2 artikuluaren arabera, zerrenda irekietan inskribatzeko eskaeren hurrenkera ezartzeko, lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak baloratuko dira, zerbitzu urte bakoitzeko 1 puntu emanez, edo proportzioan dagokiona.

Merezimenduen eguneratzeari buruz 3.6 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, egoki da epe bat irekitzea zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak eguneratu ditzaten. Eguneratzeko kontuan hartuko den data 2023ko apirilaren 30a da. Beraz, ordura arte egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak aurkeztea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko baititu.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Epe bat ezartzea, maiatzaren 1etik 31ra bitartekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalen kontratazio zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek 2023ko apirilaren 30era arte (egun hori barne) emandako zerbitzuak frogatu ditzaten.

Horretarako jarraibideak webgune honetan kontsulta daitezke: https://empleosalud.navarra.es/eu/.

Salbuetsita daude Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko baititu. Beraz, izangaiek ez dituzte horrelakoak aurkeztu beharko.

Goian aipatutako epean aurkeztutako zerbitzuak eguneratzeak 2023ko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2023ko apirilaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2305728