88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Amaya Solar 1" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLk sustatua Itzako, Oltzako zendeako eta Orkoiengo udal mugarteetan. (5099-CE espedientea).

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta halako instalazioetarako baimen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren "Amaya Solar 1" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa, behar den iragarkia 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, irailaren 9koan. Sustatzailea Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SL da.

Jendaurreko informazioaren tramitearen ondoren sustatzaileak aurkeztutako informazio osagarria jaso denez, proiektua jendaurrean jartzen da bigarrenez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako:

–Eskatzailea: Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SL.

–Instalazioen deskribapena: "Amaya Solar 1" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 34,996 MWp-ekoa, eta haren ebakuazio azpiegiturak.

–Xedea: informazio publikoa, aurreproiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/amaya-solar-1-eguzki-planta-fotovoltaikoa-aldatua-espediente-5099-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 30ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2305381