88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Birpartzelazio proiektua Melidako Bajo Aragón industrialdeko UE-1.1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 17ko ebazpen baten bitartez, hasiera batez onetsi zen UE-1.1 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua, Catalina Nievesek eskaturik, jabea den Nasuvinsaren izenean eta hura ordeztuz.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 9:00etatik 13:00etara.

Orobat, aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 152.2 artikuluaren arabera, bertan behera uzten dela exekuzio unitatearen eremuan partzelazio- eta eraikitze-lizentziak ematea. Aipatu etendura aplikatzen zaien lizentzia-eskatzaileek proiektuen kostu ofizialaren ordaina jasotzeko eskubidea izanen dute, eta, hala badagokio, tasak itzultzekoa ere bai.

Melidan, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2305996