88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, laguntzak emateko 2023an gazteendako jarduerak sustatzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 687298.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/687298).

Deialdi honen xedea da araubidea ezartzea, Lizarrako Udalak laguntzak eman ditzan alternatiba eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jarduerak egiteko 2023an, zehazki, helburu nagusi hau dutenak: gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte hartzea. Asmoa da gazteendako jarduerak sustatzea bereziki gazteen eskutik. Laguntza horiek 2023ko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3370-489000 (A-1063) "Deialdia, gazteendako jarduerak sustatzeko laguntzak emateko". Onuradunak: laguntzen onuradun izan daitezke elkarteak, norbanakoak edo bestelako entitateak, irabazi-asmorik gabeak, baldin eta haien jarduketa esparrua Lizarrako udalerria bada eta programa honen helburua betetzen badute.

Oinarri arautzaileak: dirulaguntzaren oinarri arautzaileak eskura daude Lizarran gazteendako jarduerak sustatzeko laguntzen 2023ko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

Zenbatekoa: 16.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta, oro har, 2023ko urriaren 30ean bukatuko da. Deialdiak atzerako eragina izanen du 2023ko urtarrilaren 1a arte. Aurrekontuan kreditu erabilgarririk dagoen bitartean, bigarren epe bat egonen da irekita jarduera puntualen proiektuetarako, partida agortu arte.

Lizarran, 2023ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2305924