88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2023ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, legeak ezartzen duen gehiengoarekin:

"1. Hasiera batez onestea Iturengo Udal Plan Orokorra, Francisco Javier Chocarro San Martínek eta María Urmeneta Fernándezek prestatua, eta hartan jasotako agiriak (memoria, planoak, araudia, ordenantzak, eraikinak babesteko katalogoa, ekonomia eta finantza azterketa), bai eta haren ingurumen-eraginaren azterketa eta lurraldea okupatzeko estrategia eta ereduaren (LOEE) aldaketa ere.

2. Aldi berean, onestea ken dadin etxebizitza babestuaren gutxieneko estandarraren eskakizuna, uztailaren 12ko 20/2022 Foru Legearekin bat.

3. Lizentziak ematea etetea, Iturengo udal-mugartearen barnean determinazio berriek orain arteko indarreko hirigintza araubidea aldatzen duten lekuetan, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan xedatutakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Hirigintza lizentzien etete hori ez da gertatuko, baldin eta egin nahi diren obrak bat badatoz bi planeamenduen edukiekin, hau da, bai gaur egun indarrean dagoenarekin, bai hasiera batez onetsitako Udal Plan Orokorrarekin.

Halaber, lizentzien etetea ez da aplikatuko, hasierako onespenaren aurretik hasitako espedienteak badira, horrelakoei indarreko araudia espedientearen hasieran baizik ez baitzaie aplikatuko.

4. Jendaurrean paratzea, hilabetean, Iturengo Udal Plan Orokorra eta hari dagokion ingurumen-eraginaren azterketa, biak hasiera batez onetsiak, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea) eta 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluan eta hurrengoetan (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea).

Iturenen, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2305872