88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia 627. eta 628. lurzatietan. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2023ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Azketako 2. poligonoko 627. eta 628. lurzatien erabilera aldatzeko. Sustatzailea Víctor De Antonio Latienda da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Iguzkitzan, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2305973