88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

214/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira abeltzaintzako ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak eman daitezen 2023-2029 aldian, eta 2023ko laguntzen deialdia onesten baita. DDBN identifikazioa: 685486.

Lehen sektorean ari direnen bizi- eta lan-baldintzak gainerako sektoreekin parekatzeko xedez, eta nekazaritzako jarduerak gainerako lanbide-jardueretako lan baldintza berak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntzen araubide bat ezarri nahi du abeltzaintzako ustiategietan ordezkapen-zerbitzuak sortzeko.

Laguntza horiek nekazaritzako ustiategietan ordezkapen-zerbitzuak izateko erabiliko dira, eta pertsona fisiko bat lanetik kanpo dagoen bitartean ordezkatzeko kostuak estaliko dituzte, oporraldietan eta gaixotasun, istripu, amatasun edo aitatasun kasuetan, pertsona horien lan baldintzak eta bizi kalitatea hobetze aldera. Lanetik kanpo dagoena ordezkatzeko zerbitzua ustiategiko ohiko lanetarako soilik emanen da. Beraz, ustiategian pilatzen diren lanak edo/eta zeregin osagarriak egitea ez da laguntzen araubide honen xede izanen.

Ordezkapen-zerbitzuak eskuratzeko, kontuan hartuko dira gehieneko tamaina eta lan-zama justifikatzen duen gutxieneko ganadu-errolda dituzten ustiategiak, ulertzen baita ustiategi horiek nahikoa langile dutela lana antolatzeko. Ordezkapen-zerbitzu horietatik kanpo geratzen dira hegaztien eta txerrien abeltzaintza intentsiboko ustiategiak eta gizendegiak, ustiategiaren maneiuan saneamendu-hutsaldiko egunak dituztelako, ustiategiaren titularrari bere lana antolatzea ahalbidetzen diotenak.

Abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 23. artikuluan xedatutakoaren araberakoak dira; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. L 327. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2022ko abenduaren 21ekoa. Erregelamendu horrek 2023ko urtarrilaren 1ean hartu zuen indarra eta 2029ko abenduaren 31ra arte aplikatuko da.

Kontuan hartuta Europar Batasunaren aurrekontuak 2021-2027 aldia hartzen duela, eta laguntzaren araubide horiek ezartzea aurreikusten duten arau juridikoek iraupen bera izan ohi dutela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aurreikusten du zenbait laguntza kategoria sortzea, 2029ko abenduaren 31ra artekoak, oro har.

Bestalde, Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan (13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa).

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita. Beraz, bidezkoa da oinarri batzuk ezartzea, arautzeko nola eman abeltzaintzaren sektoreari abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak, eta 2023ko laguntzen deialdia onestea.

Abeltzaintza Zerbitzuaren txostena eta aurrekontu-baliabideak ikusita.

Ikusita ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatzen zaiola.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak emateko 2023-2029 aldian, ebazpen honen I. eranskinean jaso den moduan, eta ustiategiaren titularraren erantzukizunpeko adierazpenaren eredua onestea, II. eranskinean jaso den moduan.

2. Laguntza ekonomikoaren jasotzaileek enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen dute, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren eredua onestea, bai eta erakundearen gobernu organoen osaerari eta kargudunen ordainsariei buruzko ereduak ere. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinetan daude jasota eredu horiek, eta hamalaugarren oinarrian ezarritako esteken bidez eskura daitezke.

4. 2023. urtean abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntza emateko deialdia onestea.

Hilabeteko epea dago 2023an laguntza eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

5. Ebazpen honen ondoriozko gastuei aurre egiteko, 40.000 euroko gastua baimentzen da, 2023ko gastu-aurrekontuen "Abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen zerbitzuetarako laguntzak" izeneko 710004 71300 4700 412212 partidaren kargura.

6. Salbuetsitako laguntzaren neurriari buruzko informazio laburtua igortzea Batzordeari, jakinarazpen elektronikoa egiteko duen sistemaren bidez, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako formatu normalizatuan, esteka batekin batera, laguntzaren neurriaren testu osoa eskuratu ahal izateko, aldaketak barne, indarra hartu eta hogei egun balioduneko epean.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Dirulaguntzen deialdi hau eta oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzea.

9. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 30ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

2023-2029 aldian abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak emateko deialdi arautzaileak.

Lehen oinarria.–Xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1. Ebazpen honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea 2023-2029 aldian abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak emateko.

2. Helburua da pertsona fisiko bat (abeltzain bat edo familia-unitateko kide bat) ordezkatzeko benetako kostuak estaltzea, nekazaritza-ekoizpen primarioan diharduen enpresa txiki edo ertaina den abeltzaintza-ustiategi batean; ekoizle-talde eta -erakundeek, kooperatibek, abere-hazleen elkarteek eta osasun-defentsarako taldeek antolatzen ahal dituzte ordezkapen-zerbitzuak, pertsona horiek gaixoaldietan, oporraldietan edo amatasuneko eta aitatasuneko baimenen ondorioz lanean ari ez direnean ordezkatzeko, abeltzaintza-ustiategien titularren lan baldintzak eta bizi kalitatea hobetze aldera.

3. Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 23. artikuluan jasotako aplikazio eremuan, salbuespen baldintzetan eta laguntza kategorietan kokatzen da laguntza araubide hau; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. L 327. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2022ko abenduaren 21ekoa.

4. Laguntzetarako araubide honek argitaratzen denetik 2029ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

Bigarren oinarria.–Onuradunak eta laguntzak jasotzeko betekizunak.

1. Ordezkapen-zerbitzuaren hornitzaileari ordainduko zaio laguntza. Hornitzaile izan daitezke ekoizle-talde eta -erakundeak, kooperatibak, abere-hazleen elkarteak edo/eta osasun-defentsarako taldeak, haien tamaina gorabehera, baldin eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera ETEak diren Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintza-ustiategiei ematen badizkiete ordezkapen-zerbitzuak eta beste betekizun hauek ere betetzen badituzte:

a) Nortasun juridikoa izatea eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

b) Ekoizle-talde eta -erakundeek ematen ahalko dute ordezkapen-zerbitzua, haien tamaina edozein dela ere. Kasu horretan, ekoizle-talde eta -erakunde horietan afiliatzea ez da baldintza bat izanen zerbitzua jaso ahal izateko.

c) Ustiategiak ez egotea betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.

d) Krisian dagoen enpresa ez izatea, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18. apartatuan zehazten den bezala.

e) Ordezkapen-zerbitzua emateko jarduketa plan bat edukitzea.

f) Egin beharreko jardueren eta ordezkapenak egiteko dauzkaten langileen zerrenda, haien gaitasuna eta prestasuna adierazita.

g) Laguntzaren eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko ditu.

2. Laguntzen azken onuradunak nekazaritzako ekoizpen primarioan diharduten ustiategi txiki eta ertainak izanen dira, baldin eta beren ustiategian ordezkapen-zerbitzuak zeharka eta gauzaz jasotzen badituzte, diruz lagundutako ordezkapen-zerbitzu baten bitartez, eta betekizun hauek betetzen badituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

b) Abeltzaintzako ustiategiak jardunean egotea eta ETEak izatea, Batzordearen 2022ko abenduaren 21eko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea aurreko ekitaldiko abenduaren 31n.

c) Ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, horrela baitago arautua Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan.

d) Ustiategia ez egotea betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barneko merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.

e) Krisian dagoen enpresa ez izatea, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18. apartatuan zehazten den bezala.

3. Ezin dituzte laguntza hauek eskuratu sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez zehapena edo zigorra jaso duten pertsonak edo entitateak.

4. Aurreko apartatuan azaldutako egoeran dauden entitateak eta enpresak laguntzen onuradun izaten ahalko dira berriro ere, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra bete eta berdintasun plan bat prestatu badute, indarreko legerian aurreikusitako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.

Hirugarren oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta laguntzaren intentsitatea.

1. Laguntzaren intentsitatea benetako kostuen %100era mugatuko da, eta laguntza ez zaie zuzenean ordaintzen ahalko onuradunei. Ordainduko den dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ordezkapen-zerbitzuaren kostuaren eta ordezkapen-zerbitzuak jasotzen dituzten nekazaritza-ustiategiek ordaindutako kuoten arteko kendura, eta laguntzaren gehieneko zenbatekoa 70 euro izanen da ordezkapen-eguneko, oporraldietan, gaixotasun edo istripuagatiko bajetan, amatasuneko bajetan, aitatasuneko baimenetan eta heriotza kasuetan.

2. Moduluaren eguneko zenbatekoa berbera izanen da pertsona fisikoen ustiategien kasuan eta pertsona juridikoen kasuan.

3. Ordezkapen-zerbitzua diruz laguntzen ahalko da eskaera aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean honako tamaina hauek dituzten abeltzaintza-ustiategietan:

–Haragitarako ardi-azienda: ugaltzeko diren 400 eta 1.000 ardi bitarte.

–Esnetarako ardi-azienda: ugaltzeko diren 150 eta 500 ardi bitarte.

–Haragitarako behi-azienda: 24 hilabetetik gorako 80 eta 200 behi bitarte.

–Esnetarako behi-azienda: 24 hilabetetik gorako 25 eta 60 behi bitarte.

–Untxiak: ugaltzeko diren 500 eta 2.000 untxi eme bitarte.

4. Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) ez da diruz lagunduko, salbu eta ezin bada berreskuratu dagozkion legeekin bat.

Laugarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

1. Laguntzaren eskabideak aurkezteko epea 2024-2029 aldiko urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta hilabeteko epean amaituko, urteko laguntzaren deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzura zuzenduko dira, eta modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko tramiteen katalogoko fitxa honen bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Ayuda-para-los-servicios-de-sustitucion-de-personal-en-las-explotaciones-ganaderas (hemendik aurrera, laguntzaren fitxa). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Ekoizle-talde edo -erakundearen, kooperatibaren, abere-hazleen elkartearen edo/eta osasun-defentsarako taldearen estatutuen kopia.

b) Diruz lagun daitezkeen kasu hauetan jarraitu beharreko jarraibideak jasotzen dituen jarduketa plana, aurreikusitako jarduketen egutegia:

–Oporrak: ustiategiaren zenbakia, egunak eta gutxi gorabeherako data adierazita.

–Gaixotasunagatiko edo istripuagatiko baja, seme-alabena barne: bazkide guztien %10en bajak aurreikusten ahalko dira gehienez.

–Amatasuna edo aitatasuna: ustiategiaren zenbakia, egunak eta gutxi gorabeherako data adierazita.

–Heriotza.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik urratzen ez dela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

d) Idazki bat Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena emateko egiazta dezan egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak, ekitaldi honetako laguntzen deialdiaren tramitazio prozeduraren barruan.

e) Lehenagoko d) atalarekin ados ez badago, entitateak berak aurkeztu beharko ditu zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzaren gaineko betebeharrak betetzeari buruzko datuak.

f) Baldin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak jadanik badu agiri horietako bat, interesdunak hala azaldu beharko du eskabidean, adierazita zer agiri den eta zer artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak baimena eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datu horiek ikusteko.

g) Zerbitzuen hartzaile diren ustiategiek nekazaritza-ekoizpen primarioan aritzen diren ustiategi txiki eta ertain gisa hartu ahal izateko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatze aldera, ordezkapen-zerbitzua ematen duten entitateek abeltzaintza-ustiategien zerrenda aurkeztu beharko dute eskaerarekin batera, ustiategi bakoitzaren titularrak edo ordezkariak sinatuta, eta bertan adierazi behar dute honako baldintza hauek betetzen dituztela:

a) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gainerako baldintzak betetzen dituztela.

b) Jardueran ari diren abere-ekoizleen ustiategiak direla, eta ustiategi horiek ETEak direla, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.

c) Ustiategia Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta dagoela.

d) Ustiategiak ez daudela betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barneko merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.

e) Ez dela krisiak jotako enpresa bat, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan definitzen diren moduan.

Abeltegiak bete beharreko baldintzak egiaztatu ondoren, deialdi honetan parte hartzen duten ustiategien zerrendan sartuko da.

h) Erantzukizunpeko adierazpena, zehazten duena ez dagoela zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Bosgarren oinarria.–Kontzeptu diruz lagungarriak.

1. Laguntzak ordezkapenaren benetako kostuak estaliko ditu, abeltzaintzan aritzen den pertsona bat, ustiategiko familia-unitateko kide den pertsona fisiko bat edo abeltzaintza sektoreko langile bat ordezkatzen denean, gaixotasun baten ondorioz (seme-alaben gaixotasuna eta etengabeko zaintza behar duen bizikide baten gaixotasun larria barne), oporrengatik, amatasuneko eta aitatasuneko baimenarengatik edo heriotzaren ondorioz.

2. Ordezkapenaren iraupen osoa hiru hilabetekoa izanen da urte eta onuradun bakoitzeko, amatasunagatiko eta aitatasunagatiko baimenen ordezkapena izan ezik, zeina kasu bakoitzean sei hilabetekoa izanen baita.

3. Ustiategitik kanpoko pertsonek egin beharko dituzte ordezkapenak, aldi hauetan:

a) Oporrengatiko ordezkapen-zerbitzua: diruz lagun daitekeen gehieneko oporraldia 20 egun naturalekoa izanen da urte eta ustiategi bakoitzeko.

b) Gaixotasun edo istripuagatiko ordezkapen-zerbitzua (seme-alaben gaixotasuna eta etengabeko zaintza behar duen bizikide baten gaixotasun larria barne): ordezkapen-aldia gehienez 20 egun naturalekoa izanen da ustiategi eta urte bakoitzeko. Kasu horretan, ustiategi bakoitzeko gertatutako baja adina eskaera aurkezten ahalko dira, artikulu honetako 2. puntuan aipatutako gehienekoa errespetatuz.

c) Amatasunagatiko edo aitatasunagatiko ordezkapen-zerbitzua: ustiategi eta urte bakoitzeko gehieneko ordezkapen-aldia amatasunagatiko 30 egun naturalera eta aitatasunagatiko bajetarako 20 egunera mugatuko da.

d) Heriotzagatiko ordezkapen-zerbitzua: ordezkapen-aldia gehienez 20 egun naturalekoa izanen da ustiategi eta urte bakoitzeko.

4. Diruz lagun daitezkeen gastuak langileen zuzeneko gastuak izanen dira, eta honako hauek izan daitezke:

–Soldata-kostuaren eta zerbitzua ematen duen entitatearen konturako Gizarte Segurantzaren kontzeptuak.

–Ustiategian ordezkapen-zerbitzua egiten duen langile autonomoak entitate emaileari igorritako fakturak.

Seigarren oinarria.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Dirulaguntza emateko lehentasun-irizpideak honako hauek izanen dira:

Lehenbizikoa.–Jardueraren xedearen edo izaeraren arabera:

1.1. Esnetarako ardi-azienda.

1.2. Untxi-hazkuntza.

1.3. Haragitarako ardi-azienda.

1.4. Haragitarako behi-azienda.

1.5. Esnetarako behi-azienda.

Bigarrena.–Laguntza-eskaera aurkezten den urtean ordezkapen-zerbitzua zenbat nekazaritza-ustiategitan ematea aurreikusten den.

2. Aurrekontua ez bada aski lehentasunezko talderen baten eskaera guztiak finantzatzeko, talde horren barrenean jaso beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.

Zazpigarren oinarria.–Ebaluazio organoa.

Abeltzaintza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.

Zortzigarren oinarria.–Eskatzailearen betebeharrak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, eskatzaileak honako betebehar hauek ere izanen ditu:

a) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskura jartzea haren eginkizunak egiteko behar dituen argibide guztiak.

b) Eman eta hartutako dirulaguntzak direla-eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.

c) Helburu bereko beste edozein dirulaguntza publiko batzuk eskatu izanaren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari idatziz komunikatzea, horren berri jakin bezain pronto, jarduketa planean gertatutako edozein gorabehera, baldintza hauen ez betetzea badakar.

Bederatzigarren oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozedura erabiliz emanen dira. Eskaera harturik, eskatzaileak onuradun izateko I. eranskin honetako bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da. Laugarren oinarrian eskatutako agiri guztiak aurkezten ez baditu, interesdunari eskatuko zaio 10 eguneko gehieneko epean ekar ditzala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta halaxe jakinaraziko zaiola.

2. Agiri guztiak bildu ondoren, baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko da. Horretarako, bidezko diren kontrolak egiten ahalko dira.

3. Eskabideak ebaluatu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpen-proposamena igorriko du, I. eranskineko hirugarren oinarrian ezarritako zenbatekoa eta laguntza-eskaerarekin batera aurkeztutako jarduketa plana kontuan hartuta, eta aldez aurretik egiaztatuta eskatzaileak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

4. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagun daitezkeen kontzeptuak hartuko dira kontuan; hain zuzen, bosgarren oinarriaren 3. eta 4. puntuetan adierazitakoak.

5. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du laguntzak emateari buruz, eta espresuki adieraziko du zer eskaera ezetsi diren.

6. Ebazpena emateko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi egin dela ulertuko da.

Hamargarren oinarria.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Lehenik eta behin, egiaztatuko da abeltzaintzako ustiategietarako ordezkapen-zerbitzuak ematen dituen ekoizle-talde edo -erakunde, kooperatiba, abere-hazleen elkarte edo/eta osasun-defentsako talde bakoitzari laguntza emateko baldintzak –laguntza ordaindu aurretiko baldintzak, hain zuzen– betetzen direla.

2. Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak eta aldiak I. eranskineko bosgarren oinarrian zehaztutakoak izanen dira, ordezkapen-zerbitzua laguntza-eskaera aurkeztu ondoren ematen denean.

3. Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa jasotzeko, ekoizle-talde edo -erakunde, kooperatiba, abere-hazleen elkarte edo/eta osasun-defentsako talde onuradunek dirulaguntza ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko dute urte bakoitzeko azaroaren 10era arteko epean. Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Langile autonomoak erreferentzia-aldian sinatutako lan-kontratuak edo egindako gastuen faktura, bai eta ustiategiari zerbitzua ematen dion pertsonari ordaindu zaiola egiaztatzen duen agiria ere.

–Erantzukizunpeko adierazpen bat, ustiategiaren titularrak eta ordezkapena egiteko arduradunak sinatua, ebazpen honen II. eranskinaren arabera.

–Gaixotasunagatiko edo istripuagatiko ordezkapenaren kasuan, ustiategiko titularraren baja justifikatuko da dagokion baja-agiriaren bidez, hau da, diruz lagundu beharreko aldia estaltzen duten berrespen-parteen bidez; bajaren amaiera, berriz, dagokion alta-partearen bidez justifikatuko da.

–Amatasunagatiko edo aitatasunagatiko ordezkapenaren kasuan, kasuko jaiotza egiaztatzen duen agiria aurkeztuko da.

–Heriotza gertatuz gero, titularraren heriotza egiaztatzen duen agiria aurkeztuko da.

–Nolanahi ere, ordezkapen-zerbitzua ematen duen entitateak aurkeztuko ditu ordezkapen-jarduerak sortutako diru-sarreren justifikazioa eta azken onuradunek honako betebehar hauek betetzen dituztela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena:

  • Helburua betetzea edo dirulaguntza emateko oinarri den jokaera gauzatzea.
  • Organo emaileak egiten dituen egiaztapenak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egiten dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.
  • Lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
  • Dirulaguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Eskatzekoak baldin bazaizkio, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, merkataritza legeria sektorialetan agindutako moduan, bai eta eskatzen zaizkion kontabilitateko egoera-orri eta berariazko erregistroak ere, egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz.

4. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, bosgarren oinarriaren 3. puntuan aipatutakoa hartuko da kontuan, baina ordainketa benetako ordezkapen-egunen arabera eginen da soilik.

5. Laguntza aldi bakarrean ordainduko da. Aldez aurretik, justifikatu beharko da ordezkapena egin dela I. eranskin honetako hirugarren oinarriaren 3. puntuan adierazitako ustiategi motetan, eta organo kudeatzaileak egiaztatuko du dirulaguntzaren xedeak bete direla eta laguntzaren onuradunak bete duela gardentasunari buruzko informazioaren betebeharra, eta aurkeztu dituela genero-ikuspegiaren araberako egoeraren diagnostikoa eta entitatea hobetzeko helburuak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen esparruan.

Hamaikagarren oinarria.–Interes publikoak bermatzeko neurriak.

Dirulaguntzaren hartzaile diren ekoizle-talde edo -erakundeek, kooperatibek, abere-hazleen elkarteek edo/eta osasun-defentsarako taldeek abeltzainak ordezteko zerbitzuak ematen dituen beren elkarte edo entitatearen jardueran jarraitu beharko dute eskaera egiten den urtean zehar.

Hamabigarren oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Ebazpen honetan ezarritako laguntzak metatzen ahalko dira, bat etorriz Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoarekin.

2. Zehazki, estatuko beste edozein laguntzarekin metatzen ahalko dira, baldin eta laguntza neurri horiek kostu diruz lagungarri eta identifikagarri desberdinetarako badira.

3. Estatuko beste edozein laguntzarekin ere metatzen ahalko dira, zati batean edo osorik kostu diruz lagungarri berberei badagokie, baldin eta metatze horrek ez badu gainditzen laguntzaren intentsitatea edo laguntza horri aplikatu beharreko laguntzaren zenbateko handiena, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren arabera.

4. Laguntza hauek ez dira metatuko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 145. artikuluaren 2. apartatuan eta 146. artikuluan aurreikusitako ordainketekin, diruz lagundu daitezkeen kostu berberei badagozkie eta metaketa horrek Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntzaren intentsitatea edo zenbatekoa gainditzen badu.

5. Laguntza hauek ez zaizkio metatuko kostu berberei dagokien "de minimis" motako beste laguntza bati baldin horrek berekin badakar Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren III. kapituluan ezarritako laguntza-intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

Hamahirugarren oinarria.–Ezarritako baldintzak ez betetzea.

1. Bigarren oinarrian aipatutako betekizunetako eta zortzigarren oinarriko a) eta b) letretan aipatutako betebeharretako edozein ez betetzeak laguntzaren ordainketa ezestea ekarriko du.

2. Laguntza %25 murriztuko da zortzigarren oinarriko c) eta d) letretako betebeharrak betetzen ez badira.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, betiere kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamalaugarren oinarria.–Laguntza ekonomikoa jasotzen dutenen gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien zenbatekoak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan ageri dena.

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Onduradunak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen informazioa, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Hamabosgarren oinarria.–Jarraipena.

Ebaluazio-organoak justifikazio informazioaren eta dokumentazioaren erregistro zehatzak gordeko ditu, erregelamendu honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko. Erregistro horiek hamar urtez gordeko dira, laguntzaren araubide honen araberako azken laguntza ematen den egunetik aurrera. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hogei egun balioduneko epean edo eskabidean ezar daitekeen epe luzeagoan emanen dio Batzordeari erregelamendu honen aplikazioa kontrolatzeko erakunde horrek beharrezkotzat jotzen duen informazio eta dokumentazio osagarri guztia.

Hamaseigarren oinarria.–Argitalpena eta informazioa.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak informazio hau argitaratuko du Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean:

a) Salbuetsitako laguntzaren neurriari buruzko informazio laburtua, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako formatu normalizatuan, esteka batekin batera, laguntza neurriaren testu osoa eskuratu ahal izateko, aldaketak barne, indarra hartu eta hogei egun balioduneko epean.

b) Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren III. eranskinean aipatzen den informazioa, nekazaritza ekoizpen primarioaren sektorean aritzen diren onuradunentzat emandako 10.000 eurotik gorako banakako laguntza bakoitzari buruz.

2. Aurreko 1.b) apartatuan aipatzen den informazioa sei hilabeteko epean argitaratuko da, eta gutxienez hamar urtez mantenduko da. Bi kasuetan, laguntza ematen den egunetik aurrera hasiko da kontatzen epea.

3. Laguntza araubidearen testu osoak, bereziki, erregelamendu honen berariazko aipamen bat jasoko du, izenburua eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zeneko erreferentziak adierazita, bai eta egintza hori ukitzen duten III. kapituluko xedapen espezifikoak ere, edo, hala badagokio, erregelamendu honetako xedapen egokiak betetzen direla bermatzen duen legeria nazionala. Laguntza araubidearekin batera, aplikatu beharreko xedapenak eta horien aldaketak azalduko dira.

II. ERANSKINA

USTIATEGIAREN TITULARRAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

ZENBAKI HAU DUEN USTIATEGIAREN TITULARRAREN DATUAK:

Deiturak eta izena:

IFZ edo IFK:

Honako hau ordezkatuz:

IFK:

Posta helbidea:

Posta kodea:

Herria:

Udalerria:

Telefono zenbakia:

Jakinarazten dut honako kausa hau dela-eta kontratatutako ordezkapen-zerbitzua:

a) Oporrengatiko ordezkapen-zerbitzua

b) Gaixotasunagatiko edo istripuagatiko (seme-alabena barne) ordezkapen-zerbitzua

c) Amatasunagatiko edo aitatasunagatiko ordezkapen-zerbitzua

Honako pertsona honek osorik eta behar den moduan bete duela:

ORDEZKAPENA EGITEAZ ARDURATZEN DEN PERTSONAREN DATUAK

Deiturak eta izena:

IFZ edo IFK:

Posta helbidea:

Posta kodea:

Herria:

Udalerria:

Telefono zenbakia:

Zerbitzu-ematearen hasierako data:

Zerbitzu-ematearen amaierako data:

Horrela ager dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, aipatutako datan sinatzen da:

Ustiategiaren titularra

Ordezkapena egiteaz arduratzen den pertsona

......................(e)n, ......(e)ko ............aren ....(e)an

Iragarkiaren kodea: F2305453