88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 308. lurzatian. Hasierako onespena

Arroizko Udalak 2023ko martxoaren 30ean erabaki zuen hasiera batez onestea Mariano Calvo Alonsorekin sinatutako kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintza-plangintza egikaritzearen ondoriozko udal aprobetxamenduaren ehuneko 10 ordezteko, Arroizko udalerri honetako 1. poligonoko 308 zenbakiko lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2305994