88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdiaren laburpena (D eredua). 2023. urtea

DDBN (Identif.): 687760.

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/687760)

2023ko apirilaren 13ko 335/2023 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartua.

Lehena.–Onuradunak:

Euskarazko udalekuetan parte hartu duten udalerriko pertsonak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte: D ereduko LHko edo DBHko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan), udalekuak irauten duen bitartean Zizur Nagusian erroldatuta egotea, laguntza eskatzeko unean eta ebatzi arte.

Bigarrena.–Xedea: D ereduko ikasleentzat antolatzen diren eta jolas-, kirol- eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen dituzten euskara-udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdia (D eredua). 2023.urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 1.500 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak 2023ko irailean aurkeztuko dira. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2305874