88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

104/2023 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloetan onartua izateko prozeduraren jarraibideak eta egutegia, 2023-2024 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak.

Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, zeinak hizpide baitu Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzea, 5. artikuluan ezartzen du Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitate bat, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketarako plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barrenean.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatearen ezarpena eta antolaketa arautzen ditu.

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak egindako aldeko txostena, zeinaren bidez prestakuntza eskaintza bat ezartzen baita Lanbide Heziketako tituluak lortzeko ikaskuntza-ingurune birtualen bidez, horiek helduen ezaugarrietara egokituta daudela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Egutegia eta jarraibideak onestea 2023-2024 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean egin nahi duten pertsonak onartu eta matrikulatzeko prozedurarako. Ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 27an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA.
URRUTIKO LANBIDE HEZIKETA ONLINE EGINEN DUTEN IKASLEAK ONARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZEDURARAKO JARRAIBIDEAK. 2023-2024 IKASTURTEA

Onartzeko epeak. Bi epeetarako jarraibide komunak

1.–Baldintzak.

Betebehar hauek bete beharko dira urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintzen diren moduluetan ikaspostua eskatzeko:

a) Frogatzea betetzen direla apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 5.1 eta 5.2 oinarrian eta 7.1 eta 7.2 oinarrian, hurrenez hurren, ezarritako sarrera baldintzak. Foru agindu horren bidez arautu zen erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartua izateko prozedura.

b) Gutxienez 18 urte beteak izatea izena ematen den urte naturalean.

Ezarritako sarrera baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek onarpen epe arruntean eskatzen ahalko dute ikaspostua, hurrengo jarraibidean ezarritakoari jarraituz dagokien epean.

2.–Onartzeko epeak.

1. Epe bakar bat dago, epe arrunta, urrutiko Lanbide Heziketako irakaskuntzak online egiteko onartua izateko prozesurako, bi alditan antolatuta: lehen eta bigarren aldiak. Ikasturtearen gainerako zatia epetik kanpokotzat jotzen da.

2. Onarpen epe arruntaren lehen aldia 2022-2023 ikasturtean Nafarroan urrutiko online modalitatean izena emateko eskatzen den ziklo bereko moduluren bat gainditu duten pertsonentzat bakarrik da; edo, bestela, 2022-2023 ikasturtean, Nafarroan izena emateko eskatzen den urrutiko ziklo berean erreserba eskubidea duen matrikula baliogabetzea onartu zaien pertsonentzat.

3. Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko heziketa zikloetan onartzeko epe arruntaren bigarren aldian, lehenengo aldian parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonek (aurreko puntuan adierazitakoak) eta, horretarako baldintzak bete arren, moduluetan parte hartu ez zutenek edo matrikulatu ez zirenek soilik parte hartu ahal izanen dute.

4. Eranskin honetan garatzen dira onarpen epe arruntaren bi aldietan onartua izateko jarraibide komunak.

Onarpen epe arruntaren lehen aldirako jarraibide espezifikoak ebazpen honen 2. eranskinean garatzen dira.

Onarpen epe arruntaren bigarren aldirako jarraibide espezifikoak ebazpen honen 3. eranskinean garatzen dira.

3.–Ikaspostuak gordetzea.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 6.2 artikuluan xedatutakoa garatuz, modulu bakoitzean bi ikaspostu gordeko dira desgaitasuna frogatzen duten ikasleentzat. Orobat, modulu bakoitzean bi ikaspostu gordeko dira goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izatea frogatzen duten ikasleentzat.

Onarpenerako lehen aldian bete ez diren ikaspostuak gordeko zaizkie onarpenerako bigarren aldian.

a) Desgaitasuna egiaztatzen duten pertsona gehiago badaude modulu bakoitzeko erreserbatutako ikaspostu libreak baino, honako hauek izanen dira erreserbako plazen adjudikazioa ebazteko irizpideak:

–Lehenengo onarpen aldian, ebazpen honen 2. eranskineko "1. Onartzeko irizpideak" izeneko atalean adierazitakoak.

–Bigarren onarpen aldian, sarrerako nota handiena kontuan hartuta esleituko dira.

b) Goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzako plazen erreserba apirilaren 27ko 89/2022 Ebazpenaren (Lanbide heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak arautzen dituena) dagokion oinarrian adierazitakoaren arabera izendatuko da.

c) Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetako ikaspostu bat eman diezaiotela, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

d) Bigarren aldian betetzen ez diren erreserbako ikaspostuak eskaintza orokorrari gehituko zaizkio.

4.–Desgaitasuna izateagatik edo goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik ikaspostua gordetzeko aukera izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Desgaitasuna izateagatik edo goi mailako errendimenduko kirolaria izateagatik ikaspostua gordetzeko aukera izateko, aurkeztu behar den dokumentazioa zehaztuta egonen da Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak arautzeko emanen duen ebazpenean.

2. Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik ikaspostua gordetzeko, aurkeztu behar den dokumentazioa zehaztuta egonen da Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak arautzeko emanen duen ebazpenean (aurreko apartatuan aipatutakoan).

3. Gordetako ikaspostu horiek eskatzen dituztenek dagokion aldian izena emateko eskaera aurkezteko epearen azken eguneko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte egiaztagiri horiek, inskribatzeko gainerako agiriekin batera, inskripzio-orria aurkezten duten ikastetxean.

Nafarroan Lanbide Heziketako online modalitatean 2022-2023 ikasturtean matrikulatu diren ikasleek, desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu badute, ez dute berriz aurkeztu beharko.

2022-2023 ikasturtean Nafarroan Lanbide Heziketako online modalitatean matrikulatutako ikasleek, goi mailako eta errendimendu handiko kirolariaren egiaztagiriak aurkeztu badituzte eta dokumentazio horrek indarrean jarraitzen badu, ez dute berriz aurkeztu behar.

5.–Jendaurrean jartzea baremoa aplikatzeko irizpideak eta erreklamazioak egiteko prozedura.

1. Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

6.–Zozketa.

2023-2024 ikasturteko onarpen prozeduretan berdinketak hausteko zozketa, ebazpen honetan aipatzen dena, Hezkuntza Departamentuan egin zen 2023ko martxoan, eta haren emaitza aplikatzen da urrutiko LHren online eskaintzako zikloetan onartzeko prozeduran, beharrezkoa izanez gero.

7.–Onarpen eta orientazio batzordea.

Nafarroan lineako urrutiko Lanbide Heziketaren ezarpena eta antolaketa arautzen dituen uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatzen den bezala, onarpen eta orientazio batzorde bat eratuko da ikastetxe bakoitzean eta eskainitako espezialitate bakoitzerako. Batzorde horren osaera eta eginkizunak atal honetan aipatutako 122/2010 Foru Aginduaren 5. artikuluan zehazten dira.

8.–Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Lanbide modulu bakoitzean onartzen diren pertsonen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala.

Zerrenda horiek, kasuan kasuko zikloko moduluetarako prestatuko direnak, jendaurrean jarriko dira LHko online eskaintza ezartzen duen ebazpenean zehaztutako ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuko Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean inskribatzeko tramite-fitxan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/formacion-profesional-on-line

2. Behin-behineko zerrendak argitaratzeko datak izanen dira ebazpen honen 4. eranskinean onarpen aldi bakoitzerako ezarritakoak.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio-orria, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, zuzendu daitezen dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akats edo hutsak, ebazpen honen 4. eranskinean onarpen aldi bakoitzerako zehaztutako egunetan.

4. Behin betiko zerrendak argitaratzeko datak izanen dira ebazpen honen 4. eranskinean onarpen aldi bakoitzerako ezarritakoak.

5. Ikaspostua lortu dutenek zer onarpen alditan parte hartzen duten, hari dagozkion egunetan egin beharko dute matrikula. Egun horiek ebazpen honen 4. eranskinean daude zehaztuta. Matrikula ez bada formalizatzen parte hartzen duen onarpen aldirako ezarritako epeen barnean, dagokion ikaspostua eskuratzeko eskubidea galduko da.

6. Matrikula egiteko, jarraibide honetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da: "Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa".

9.–Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1. Ikasleek matrikularen inprimakia bete behar dute matrikula formalizatzeko. Ikastetxeak bestelako informazioa eska badezake ere, inprimakian honako hauek adieraziko dira, gutxienez ere:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzako zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horri buruzko datuak: maila (erdi maila, goi maila), heziketa zikloa, lanbide moduluak.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura eraman behar du. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZaren, atzerritarren nortasun txartelaren edo ikasle txartelaren fotokopia edo haien parekoarena.

–Erantzukizunpeko adierazpen bat erantsi beharko da, eranskin honetako 12. jarraibidean ezarritako bateraezintasun-egoeraren batean ez egoteari buruzkoa, ebazpen honen 7. eranskinaren eredua erabiliz.

Izena emateko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek eskubidea dute Espainiakoen baldintza beretan egiteko irakaskuntza hauek, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasun bat, gaixotasun bat edo beste osasun arazoren bat baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3. Matrikula egiteko eskatuko den dokumentazioa ikusgai jarriko da ikastetxearen iragarki-taulan eta webgunean.

4. Matrikula eginda, 2024ko maiatzean egitekoa den amaierako ebaluazioko deialdi arrunt baterako eskubidea izanen da.

10.–Onarpen prozesutik baztertzea eta matrikula bertan behera uztea.

1. Ikaspostua lortuta ere, parte hartzen duen onarpen aldian ezartzen diren egunetan matrikulatzen ez direnak onarpen prozesutik baztertuko dira, eta esleitutako ikaspostuaren ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

2. Onarpen eta orientazio batzordeak, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7.3 artikuluan xedatzen den moduan, eraginik gabe uzten ahalko du moduluko matrikula baldin eta ikasleak ikasturteko lehen hamabostaldian kurtsoa hasten ez badu, urrutiko LHren online modalitateko eskolak hasteko ezarritako egunetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, matrikularekin loturik dagoen deialdia ez da erabilitzat hartuko.

3. Ikastetxeetako zuzendaritzak ondoriorik gabe uzten ahalko du matrikula modulu batean, ikasleak hala eskatzen badu 2023ko abenduaren 31n baino lehenago. Kasu horretan, matrikularekin loturik dagoen deialdia ez da erabilitzat hartuko.

11.–Jaiegunak.

Ebazpen honetan adierazitako egunak aginduzkoak dira. Egun bereziren bat jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen dio ikastetxeak.

12.–Matrikulen bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

1. 2023-2024 ikasturtean Nafarroan urrutiko LHko heziketa ziklo batean online modalitatean matrikulatuta dauden ikasleak Nafarroan Batxilergoko ikasketetan ere matrikulatuta egoten ahal dira aldi berean, baldin eta, sarrera baldintzak betetzeaz gainera, "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira.

2. 2023-2024 ikasturtean modalitate honetako matrikula egitea bateraezina da beste egoera hauekin:

a) Matrikula egitea modalitate presentzialean eta erdipresentzialean 2023-2024 ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren mendeko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko irakaskuntzetan eta goi mailakoetan, ikastetxe berean nahiz beste batzuetan. Salbuespena da aurreko paragrafoan aipatutako kasua. Eta matrikula egitea modalitate presentzialean beste Hezkuntza Departamentu batzuen mendeko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko eta goi mailako irakaskuntzetan.

b) Online matrikula egitea matrikulatuta dagoen modulu berberetan, 2023-2024 ikasturtean.

c) 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko probetan matrikula egitea, ikaslea matrikulatuta dagoen moduluetan.

d) 2023an eta 2024an lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura batean parte hartzea, ikaslea matrikulatuta dagoen moduluetako prestakuntzarekin lotutako gaitasun-unitateetan. Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean izena emateko tramite fitxan daude egoera hauen bateragarritasunari buruzko orientabideak: Lanbide Heziketa online egiteko moduluetan matrikulatzea eta lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozeduretan parte hartzea. Helbide honetan dago fitxa hori:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/formacion-profesional-on-line

e) Matrikulatuta dagoen moduluetako gaitasun-unitateei lotutako enplegurako prestakuntza ikastaroak egitea.

Nafarroan Lanbide Heziketako irakaskuntzetan urrutiko modalitatean (online) eta, aldi berean, lehen aipatutako kasuetan matrikulatu edo parte hartuz gero, ofizioz deuseztatuko da dagokion moduluaren matrikula.

13.–Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko prozedura.

1. Hori ezarrita dago martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 27. artikuluan. Foru agindu horren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena.

2. Moduluren bat ikasteko onartzen diren pertsonek, matrikula egin ondoren, honako hauek eskatzen ahalko dizkiote ikastetxeko zuzendaritzari:

a) Moduluak baliozkotzeko, aplikatzekoa den oinarrizko araudian aipatutako kasuen arabera.

b) Gainditutako moduluak aitortzeko, araudi indardunean ezarritakoaren arabera.

3. Moduluak baliozkotzeko eskaerak eta gainditutako moduluak aitortzekoak aurkezten ahalko dira dagokion aldian matrikula formalizatzeko lehenengo egunetik aurrera, ebazpen honen 4. eranskineko egutegiarekin bat. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak ebazten dituen baliozkotzeak izapidetzeko epea izanen da "Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloetako moduluen baliozkotzea" izeneko izapidean zehaztutakoa. Honako helbide honetan dago izapide hori ikasleentzat:

https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/general/05/050120/ficha/050120-2022-alumnos.html

Ikastetxeentzako erreferentziazko helbidea honako hau da:

https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/general/05/050120/ficha/050120-2022-centros.html

4. Moduluak baliozkotzearen aldeko ebazpenak eragina izanen du ikasleak modulu horien matrikulazioa egiten duenean. Erregistratuta geldituko da ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian.

Moduluak baliozkotzearen aldeko ebazpena jaso baina horietarako matrikula egiten ez duten ikasleen kasuan, baliozkotzearen aldeko ebazpenak ez du inongo ondoriorik sortuko ikaslearen ikasketa-espedientean.

5. Gainditutako moduluak aitortzearen aldeko ebazpenak eragina izateko, ez da beharrezkoa izanen modulu horiei dagokien matrikula egitea. Gainditutako moduluen kalifikazioa ikaslearen ikasketa-espedientean jasoko da.

14.–Lantokiko Prestakuntzan (LP) inskribatzea eta matrikulatzea.

1. Egoera hauetakoren batean dauden ikasleek bakarrik egiten ahalko dute inskripzioa eta matrikula Lantokiko Prestakuntza moduluan, modulu hori zikloan eskaintzen denean:

a) Nafarroan urrutiko online modalitatean zikloko lanbide modulu guztiak gainditu izana, goi mailako zikloetako proiektuaren modulua izan ezik.

b) Nafarroako urrutiko online modalitatean zikloko gaitasun-unitateei lotutako lanbide modulu guztiak gainditu izana, eta gaitasun-unitateei lotuta ez dagoen lanbide moduluren bat gainditu gabe izatea, betiere gainditu gabe geratzen zaizkion modulu horien orduen batura 300 ordutik gorakoa ez bada.

2. Era berean, 2023-2024 ikasturtean matrikulatu ondoren, zikloko modulu guztiak, salbu eta Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua eta Proiektua, kasua bada, gainditzeko moduan dauden ikasleek LP eta Proiektua moduluan matrikulatzeko eskaera baldintzatua egiten ahalko dute goi mailako zikloen kasuan, betiere bi baldintza hauek batera betetzen badira:

a) Ikasleak betetzea LP modulua egitetik salbuesteko baldintzak.

b) LP modulua eta, hala badagokio, Proiektua aurreikusita egotea dagokion ikasturteko heziketa zikloaren eskaintzan urrutiko online modalitaterako.

LP modulua egitetik salbuestearen alde ebazten bada, ikasleak Proiektua moduluan matrikulatzen ahalko dira, goi mailako heziketa zikloen kasuan.

Kasu horretan, LP modulua eta Proiektua modulua ez dira kontuan hartuko ikasten ahal den gehieneko modulu kopururako (sei modulu).

Salbuespen egoera hori ikaslearen alde erabat ebazten ez bada edo zikloaren modulu guztiak gainditzen ez baditu, Lantokiko Prestakuntza eta/edo Proiektua moduluan egindako matrikula baliorik gabe geldituko da, baina deialdia ez da galduko.

15.–Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuestea.

1. Urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean matrikulatuta dauden ikasleek ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahal diote Lantokiko Prestakuntza modulua osorik edo zati batean egitetik salbuesteko, baldin eta frogatzen badute 2023-2024 ikasturtean zikloaren modulu guztiak gainditzeko moduan daudela (Lantokiko Prestakuntza modulua eta/edo Proiektua izan ezik) eta zikloarekin lotutako lan esperientzia badutela, gutxienez lanaldi osoko urtebeteko lanarekin parekatzen ahal dena. Kasu horretan, zuzendaritzak erabakiko du ea lan esperientzia horrekin frogatzen den eskatzaileak bereganatu dituela moduluari lotutako ikaskuntzaren emaitzak.

2. Ikasle horiek Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko eskaera (ebazpen honen 5. eranskineko eredua) aurkezten ahalko dute matrikulatuta dauden ikastetxeko idazkaritzan, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, ikastetxeko zuzendaritzari zuzendua.

Salbuesteko eskaera ebazpen honen 4. eranskinean azaltzen diren datetan aurkeztu beharko da:

Ikastetxeko zuzendaritzak ebazpen honen 6. eranskinean ageri den eredua erabiliko du ikasleari jakinarazteko bere salbuespen eskaeraren gainean hartutako ebazpena.

5. eta 6. eranskinetako ereduak matrikulatutako ikasleen eta interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean izena emateko tramite fitxan.

16.–Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxeetako iragarki-taulan jarriko dira ikusgai, haiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek haien berri izan dezaten.

17.–Informazioa.

Eskatuz gero, ikastetxeek beren eginkizunei buruzko txostenak bidali beharko dizkiete departamentuko zerbitzuei eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari.

18.–Komunikazio bideak.

–Urrutiko LH online modalitatean ematen duten ikastetxeak. Online modalitaterako Lanbide Heziketako zikloen eta moduluen eskaintza argitaratzen duen ebazpenean zehaztuko dira.

–Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala. Telefonoak: 848 423 232-848 428 981. Helbide elektronikoa: dpto-fponlinelh@educacion.navarra.es

2. ERANSKINA.
URRUTIKO LANBIDE HEZIKETA ONLINE EGINEN DUTEN IKASLEAK ONARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZEDURARAKO JARRAIBIDEAK. 2023-2024 IKASTURTEA

Onarpen epe arruntaren lehen aldia

1.–Onartzeko irizpideak.

1. Onarpen epe arruntaren lehen aldian, honela ezarriko da erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako moduluetara sartzeko eskatzen duten ikasleen lehentasun-zerrenda:

–Lehenik: Nafarroan gutxienez urtebete erroldaturik daramatela frogatzen dutenak, edo, azkeneko 5 urteetan, gutxienez urtebeteko lan esperientzia frogatzen dutenak lanaldi osoan, edo baliokidea, Nafarroako enpresetan.

–Bigarrenik: aurreko bi egoera horietako bakar batean ere ez daudenak.

2. Talde horietako bakoitza honela ordenatuko da:

–Lehenik: kasuan kasuko zikloko tituluaren barruan gainditutako, aitortutako edo baliozkotutako modulu kopuruaren arabera eta/edo frogatutako gaitasun-unitate kopuruaren arabera, kopuru handienetik txikienera ordenatuta. Zenbatzearen ondorioetarako, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrenik: berdinketarik bada, gainditutako zikloko moduluen batez besteko nota hartuko da kontuan, handienetik txikienera ordenatuta.

–Hirugarrenik: berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2023ko martxoan egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2023-2024 ikasturteko onarpen prozesuetan.

3. Azpitalde eta talde horietako bakoitza ordenatzeko baremazioa eginen da, baldin eta aurreikusten bada goragoko lehentasun azpitaldeetan inskribatuta dauden pertsonek ez dituztela beteko eskainitako ikaspostu guztiak. Azpitaldea barematzeko beharrik ez badago, 2023-2024 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzeko eskolatze-zozketaren araberako hurrenkeran ordenatuta agertuko da zerrendetan.

2.–Onarpen prozesua.

1. Onarpen epe arrunteko lehen aldian onartutakoen behin-behineko zerrenda bat eta behin betiko zerrenda bat argitaratuko dira.

2. Onarpen epe arrunta lehenengo aldian dagokion matrikula epea bukatu ondoren, horretarako adierazitako egunetan onartutako batzuk matrikulatu ez direlako hutsik geratu diren ikaspostuak itxaron zerrendan daudenei adjudikatuko zaizkie, lehentasun-hurrenkera zorrotzean.

3. Lehen aldian ikaspostu hutsen matrikula egin ondoren betetzen ez diren ikaspostuak onarpen epe arruntaren bigarren aldirako eskainiko dira.

3.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak izena emateko formulario bakar bat aurkeztu beharko du, behar bezala beterik, heziketa ziklo bakar bateko moduluetarako (Nafarroan 2022-2023 ikasturtean online egin duen zikloa izan behar du); eskaera hori egokituko zaie Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko izena emateko fitxan inskribatzeko agertzen diren eredu ofizialei. Honako helbide honetan daude ereduak:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/formacion-profesional-on-line

2. Eskaerak aurkezteko epea: lehen aldiaren epea da ebazpen honen 4. eranskinean adierazitakoa.

3. Jarraibideak:

–Epe arruntaren lehen aldiko onarpen prozesuan 2022-2023 ikasturtean Nafarroan online modalitatean zikloren bat egin duten pertsonek parte hartuko dute soilik, eta 2022-2023 ikasturtean egin duten zikloan izena emateko eskaera aurkeztu ahal izanen dute bakarrik, eta hura egin duten ikastetxean.

Beste ziklo eta/edo ikastetxe baterako inskripzio-orri bat aurkezten bada, edo bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

–Zer ikastetxetan eskaintzen diren aukeratutako heziketa zikloa eta moduluak, haren bulego administratiboetara bideratuko da edo han aurkeztuko da inskripzio-orria, izena emateko lehen aldiko izena emateko epeko egunetan.

Ikastetxeek eskabidearen fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

–Inskripzio-orria bide hauek erabiliz aurkezten ahal da:

a) Educa-Ataria bidezko erregistro telematikoa, aukeratutako zikloa eta moduluak eskaintzen dituen ikastetxeari zuzendua, eta, horretarako, erabiliko da Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko "urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean izena emateko" fitxaren esteka, helbide honetan dagoena:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/formacion-profesional-on-line

Inskripzio-orri telematikoa Educa atarian dauden jarraibideen arabera egin beharko da; inskripzio-orriko datu batzuk Educa atarian bertan jarri behar dira, eta beste datu batzuk, berriz, inskripzioa eskatzeko erantsi beharreko inprimakian.

Inskripzio-orriaren inprimakia egokituko zaio Educa atarian onarpen prozesu honetarako agertzen den eredu ofizialari.

Izena telematikoki emateko epea bukatuko da lehenengo aldian inskripzioa egiteko adierazitako azken eguneko 23:59an (ebazpen honen 4. eranskinean zehazten da).

Inskripzio-orria modu telematikoan aurkeztu ondoren, Educa ataritik deskargatzen ahalko da aurkeztutako inskripzio eskaeraren frogagiria.

b) Modu presentzialean, aukeratutako zikloa eta moduluak ematen dituen ikastetxean.

Izena modu presentzialean emateko epea bukatuko da lehenengo aldian inskripzioa egiteko adierazitako azken eguneko 14:00etan (ebazpen honen 4. eranskinean zehazten da).

Inskripzio-orria aurrez aurre aurkeztu ondoren, ikastetxeek fotokopia emanen diote eskatzaileari, zigilua eta sarrera data jarrita, eta inskripzio-orria aurkeztu izanaren frogagiri gisa balioko du.

–2023-2024 ikasturtean onartua izateko prozesuan, salbuespenez, inskripzio orriak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek eskatzen ahalko diete irakasle batzuei egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2023-2024 ikasturteari dagokion inskripziorako eta onartze prozesurako.

–Arestian aipatutako tramite fitxan onarpen prozesurako jarraibideak dituzten agiriak izanen dira. Gainditutako moduluak baliozkotzeko edo aitortzeko eskaerei buruzko informazioa ere egonen da, ikaspostua lortu eta zikloan matrikulatu diren ikasleentzat.

–Gehienez ere 6 modulu eskatzen ahal dira inskribatzeko inprimakian. Inskripzioa ez eskatzeko gomendatzen da honako egoera honetan dauden moduluetan: horien baliozkotzea Estatuko oinarrizko araudian ezarrita egonda, Nafarroako araudiaren arabera baliozkotu edo aitortzen ahal direnak.

4.–Inskripzio-orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskripzio-orriaren ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, deusetan galarazi gabe atzerritarren eskubidea espainiarren baldintza berberetan sartzeko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

2. Hona hemen lehen onarpen aldian erantsi beharreko dokumentazioa:

a) Nahitaezkoak:

–Izena emateko eskabide bakar bat, gehienez ere sei modulu hautatuz.

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

b) Aukeran:

–Ikaspostua eskatzen bada ikaspostuak gordetzeko ezarritako bi bideetako bat erabiliz, behar diren frogagiriak aurkeztu beharko dira, ebazpen honen 1. eranskineko 4. jarraibidean ezarritakoari jarraikiz.

–Hala badagokio, Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria edo Nafarroako enpresetan lan egin izanaren frogagiria.

5.–Onarpena.

Ikaslea modulu batean onartutzat joko da lehenengo onarpen aldian hala agertzen denean onartutako ikasleen behin betiko zerrendetan, eta ikaspostua duenean lehen 40 ikaspostuetako batean, edo ikastetxeko zuzendaritzak ikaspostua esleitzen dionean, bat etorriz uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoarekin.

6.–Lehen onarpen aldiko matrikulazio epeak amaitu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak.

1. Onarpen epe arruntaren lehen aldiko matrikula bukatu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak itxaron zerrendan daudenei eskainiko dizkie ikastetxeak, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta denak adjudikatzen diren arte, edo itxaron zerrenda agortzen den arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denetz, interesdunek jakin dezaten.

3. ERANSKINA.
URRUTIKO LANBIDE HEZIKETA ONLINE EGINEN DUTEN IKASLEAK ONARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZEDURARAKO JARRAIBIDEAK. 2023-2024 IKASTURTEA

Onarpen epe arruntaren bigarren aldia

1.–Onartzeko irizpideak.

1. Onarpen epe arruntaren bigarren aldian, honela ezarriko da erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako moduluetara sartzeko eskatzen duten ikasleen lehentasun-zerrenda:

–Lehenik: Nafarroan gutxienez urtebete erroldaturik daramatela frogatzen dutenak, edo, azkeneko 5 urteetan, gutxienez urtebeteko lan esperientzia frogatzen dutenak lanaldi osoan, edo baliokidea, Nafarroako enpresetan.

–Bigarrenik: aurreko bi egoera horietako bakar batean ere ez daudenak.

2. Talde horietako bakoitza honela ordenatuko da:

–Lehenik: inskribatu nahi den ziklo bereko moduluren bat gainditua dutenak urrutiko online modalitatean 2022-2023 ikasturtean.

–Bigarrenik: inskribatu nahi den ziklo bereko moduluren bat gainditua dutenak, eskaintzaren edozein modalitatetan, baina ez 2022-2023 ikasturtean, ez eta urrutiko online modalitatean ere; edo eskatzen duten zikloko lanbide kualifikazioetako gaitasun-unitateren bat badutela frogatu dutenak.

–Hirugarrenik: inskripzioa egiteko epea amaitzen den egunean gutxienez urtebeteko lanaldi osoko lan esperientzia edo baliokidea dutela egiaztatzen dutenak, kasuan kasuko tituluaren gaitasun orokorraren arloan.

–Laugarrenik: aurreko apartatuan adierazitako gaitasun orokorren arloekin zerikusirik ez duen lan esperientzia frogatzen dutenak; urtebetekoa gutxienez, lanaldi osoan, edo baliokidea, inskribatzeko epea bukatzen den egunean.

–Bosgarrenik: lan esperientzia frogatzen ez dutenak, edo urtebetetik beherakoa dutenak lanaldi osoan, edo baliokidea, inskribatzeko epea bukatzen den egunean.

3. Sortzen diren bost talde horietan, lehentasun zerrenda irizpide hauei jarraikiz prestatuko da:

a) Honela ordenatuko da lehen taldea:

–Lehenik: Lanbide Heziketa urrutitik eta online egiteko zer ziklotarako egiten den eskaera, hartan lanbide-moduluak Nafarroan egin dituzten ikasleak.

–Bigarrenik: Lanbide Heziketa urrutitik eta online egiteko zer ziklotarako egiten den eskaera, hartan lanbide-moduluak beste autonomia erkidego batzuetan egin dituzten ikasleak.

Honela ordenatuko dira bi talde horiek:

–Lehenik: kasuan kasuko zikloko tituluaren barruan gainditutako, aitortutako edo baliozkotutako lanbide-modulu kopuruaren arabera eta/edo, kasua bada, frogatutako gaitasun-unitate kopuruaren arabera, kopuru handienetik txikienera ordenatuta. Zenbatzearen ondorioetarako, balio berekotzat jotzen dira lanbide-modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrenik: berdinketarik bada, egindako online zikloan gainditutako lanbide-moduluen batez besteko nota hartuko da kontuan, handienetik txikienera ordenatuta.

–Hirugarrenik: berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2023ko martxoan egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2023-2024 ikasturteko onarpen prozesuetan.

b) Honela ordenatuko da bigarren taldea:

–Lehenik: kasuan kasuko zikloko tituluaren barruan gainditutako, aitortutako edo baliozkotutako lanbide-modulu kopuruaren arabera eta/edo frogatutako gaitasun-unitate kopuruaren arabera, kopuru handienetik txikienera ordenatuta. Zenbatzearen ondorioetarako, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko baldintza gisa erabilitako ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienera ordenatuta.

–Hirugarrenik: berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2023ko martxoan egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2023-2024 ikasturteko onarpen prozesuetan.

c) Honela ordenatuko da hirugarren taldea:

–Lehenik: frogatutako lan esperientziaren arabera (urtetan kontabilizatuko da), esperientzia handienetik txikienera ordenatuta; urtera iristen ez den lan esperientziaren zatikia baztertu eginen da, eta ez da kontabilizatuko. Lan esperientzia zehazteko, eranskin honen 5. jarraibidean xedatutakoari jarraituko zaio.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko baldintza gisa erabilitako ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienera ordenatuta.

–Hirugarrenik: berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2023ko martxoan egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2023-2024 ikasturteko onarpen prozesuetan.

d) Honela ordenatuko da laugarren taldea:

–Lehenik: frogatutako lan esperientziaren arabera (urtetan kontabilizatuko da), lan esperientzia handienetik txikienera ordenatuta; urtera iristen ez den lan esperientziaren zatikia baztertu eginen da, eta ez da kontabilizatuko. Lan esperientzia zehazteko, eranskin honen 5. jarraibidean xedatutakoari jarraituko zaio.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko baldintza gisa erabilitako ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienera ordenatuta.

–Hirugarrenik: berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2023ko martxoan egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2023-2024 ikasturteko onarpen prozesuetan.

e) Honela ordenatuko da bosgarren taldea:

–Lehenik: zikloan sartzeko baldintza gisa erabilitako ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienera ordenatuta.

–Bigarrenik: berdinketa hausten ez bada, aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2023ko martxoan egindako zozketa publikoaren emaitza, zozketa hori aplikatzekoa baita 2023-2024 ikasturteko onarpen prozesuetan.

4. Gaitasun orokorren arloko lan esperientzia zehaztea:

–Azaroaren 21eko 44/2003 Legeak, Osasun arloko lanbideen antolamenduari buruzkoak, 3. artikuluan xedatuaren arabera, Lanbide Heziketako osasun arloko profesionaltzat hartzen dira, erdi mailako taldean, Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua dutenak. Hori horrela, erabaki da Erizaintzako zainketa lagungarrietako gaitasun orokorren arloko lan esperientziarik ez dela existitzen ebazpen honen bidez arautzen den LHko online eskaintzan onartua izateko ondorioetarako.

–Onarpen eta orientazio batzordearen eskumena da lan esperientzia zehaztea gainerako tituluen gaitasun orokorraren arloan.

–Onarpen eta orientazio batzordearen eskumena da deialdi honen xede diren tituluen arloko gaitasun orokorrekin zerikusirik ez duen lan esperientzia zehaztea.

5. Azpitalde eta talde horietako bakoitza ordenatzeko baremazioa eginen da, baldin eta aurreikusten bada goragoko lehentasun azpitaldeetan inskribatuta dauden pertsonek ez dituztela beteko eskainitako ikaspostu guztiak. Azpitaldea barematzeko beharrik ez badago, 2023-2024 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzeko eskolatze-zozketaren araberako hurrenkeran ordenatuta agertuko da zerrendetan.

2.–Onarpen prozesua.

1. Onarpen epe arruntaren bigarren aldian onartutakoen behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratuko dira.

2. Onarpen epe arruntaren bigarren aldian, onarpen epe arruntaren lehen aldian bete ez ziren ikaspostuak eskainiko dira.

3. Onarpen epe arruntaren bigarren aldiari dagokion matrikula epea amaitu ondoren, honako hauen ondorioz hutsik geratu diren ikaspostuak esleituko dira, lehentasun hurrenkera betez:

a) Onartutako pertsonak ezarritako epean ez matrikulatzeagatik.

b) Matrikulatutakoei ofizioz baja emateagatik; hala gertatuko da baldin eta ez badute ikasturtea hasten 15 eguneko epean, ebazpen honetan urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean eskolak ematen hasteko ezarritako egunetik hasita.

c) Beste edozein inguruabarrengatik.

Ikaspostu horiek, lehenik eta behin, onarpen epe arruntaren lehen aldiko itxaron zerrendan dauden pertsonei eskainiko zaizkie, lehentasun ordena zorrotzean. Bete gabeko ikasposturik gelditzen bada, onarpen epe arruntaren bigarren aldiko itxaron zerrendan daudenei eskainiko zaizkie, lehentasun ordena zorrotzean.

3.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztu beharko du, behar bezala beterik, heziketa ziklo bakar bateko moduluetarako; eskaera hori egokituko zaie Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko fitxan inskribatzeko agertzen diren eredu ofizialei. Honako helbide honetan daude ereduak:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/formacion-profesional-on-line

2. Onarpen epe arruntaren bigarren aldirako eskaerak aurkezteko epea izanen da ebazpen honen 4. eranskinean adierazitakoa.

3. Jarraibideak: izena emateko inskripzio-orria aukeratutako heziketa zikloa eta moduluak eskaintzen dituen ikastetxearen administrazio-bulegoetan aurkeztu edo entregatuko da, dagokion alditarako adierazitako egunetan.

Ikastetxeek eskabidearen fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

–Inskripzio-orria bide hauek erabiliz aurkezten ahal da:

a) Educa-Ataria bidezko erregistro telematikoa, aukeratutako zikloa eta moduluak eskaintzen dituen ikastetxeari zuzendua, eta, horretarako, erabiliko da Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko "urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean izena emateko" fitxaren esteka, helbide honetan dagoena:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/formacion-profesional-on-line

Inskripzio-orri telematikoa Educa atarian dauden jarraibideen arabera egin beharko da; inskripzio-orriko datu batzuk Educa atarian bertan jarri behar dira, eta beste datu batzuk, berriz, inskripzioa eskatzeko erantsi beharreko inprimakian.

Inskripzio-orriaren inprimakia egokituko zaio Educa atarian onarpen prozesu honetarako agertzen den eredu ofizialari.

Izena telematikoki emateko epea bukatuko da bigarren aldian inskripzioa egiteko adierazitako azken eguneko 23:59an (ebazpen honen 4. eranskinean zehazten da).

b) Aurrez aurre, aukeratutako zikloa eta moduluak ematen dituen ikastetxean.

Izena modu presentzialean emateko epea bukatuko da bigarren aldian inskripzioa egiteko adierazitako azken eguneko 14:00etan (ebazpen honen 4. eranskinean zehazten da).

–2023-2024 ikasturtean onartua izateko prozesuan, salbuespenez, inskripzio orriak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek eskatzen ahalko diete irakasle batzuei egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2023-2024 ikasturteari dagokion inskripziorako eta onartze prozesurako.

–Aipatu tramite fitxan onarpen prozesurako jarraibideak dituzten agiriak izanen dira. Gainditutako moduluak baliozkotzeko edo aitortzeko eskaerei buruzko informazioa ere egonen da, ikaspostua lortu eta zikloan matrikulatu diren ikasleentzat.

–Gehienez ere 6 modulu eskatzen ahal dira inskribatzeko inprimakian. Inskripzioa ez eskatzeko gomendatzen da honako egoera honetan dauden moduluetan: horien baliozkotzea Estatuko oinarrizko araudian ezarrita egonda, Nafarroako araudiaren arabera baliozkotu edo aitortzen ahal direnak.

–Ezin da izena eman urrutiko LHren online modalitaterako eskaintzen diren zikloetatik batean baino gehiagotan, ez eta ikastetxe batean baino gehiagotan ere. Inskripzio-orri bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

–Onarpen prozesuan parte hartuko dute, soil-soilik, urrutiko LHko modalitate honetarako eta epe arruntaren bigarren aldi honetarako ezarritako sarrera baldintzak egiaztatu dituztenek.

4.–Inskripzio-orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskripzio-orriaren ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, deusetan galarazi gabe atzerritarren eskubidea espainiarren baldintza berberetan sartzeko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

2. Erantsi beharreko dokumentazioa:

a) Nahitaezkoa onarpen prozesuan aurkezten diren ikasle guztientzat:

–Izena emateko inprimaki bakarra, ziklo bakarrekoa, gehienez sei modulu markatuta.

– NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

b) Nahitaezkoa urrutiko LHren online modalitatean eskatutako zikloko moduluetan matrikulaturik egon ez diren ikasleen kasuan:

–Eskatutako zikloan sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako zikloari dagokion sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa.

c) Aukeran:

–Ikaspostuak gordetzeko ezarritako bi kasuetako batengatik edo batzuengatik eskatzen bada ikaspostua, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, bat etorriz Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak 2023-2024 ikasturterako Lanbide Heziketako zikloetan onartua izateko prozeduraren jarraibideak arautzeko emanen duen ebazpenean adierazitakoarekin.

–Hala badagokio, inskripzioaren xedeko moduluei dagokien zikloko moduluak gainditu izana frogatzeko dokumentazioa. Modulu horiek Nafarroan gainditu badira eta hori Educa kudeaketa sisteman agertzen bada, ez da frogagiririk aurkeztu beharko, ofizioz egiaztatuko baita.

–Hala badagokio, inskripzioaren xedeko moduluei dagokien Lanbide Heziketako titulu berean sartutako gaitasun-unitateak gainditu dituela frogatzen duen dokumentazioa.

–Hala badagokio, lan esperientzia frogatzeko dokumentazioa, eranskin honen 5. jarraibidean adierazitakoari jarraikiz.

–Hala badagokio, Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria edo Nafarroako enpresetan lan egin izanaren frogagiria.

5.–Lan esperientzia frogatzea.

1. Dokumentu hauen bitartez frogatuko da lan esperientzia:

a) Besteren konturako langileen kasuan: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren ziurtagiria) edo Lan Mutualitatearena. Ziurtagiri horretan, enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jasoko dira.

b) Norberaren konturako langileen kasuan: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren ziurtagiria), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasotzen dituena.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada behar bezala frogatzeko izangaiaren lan esperientzia, informazio osagarria eskatzen ahalko du urrutiko LHren online modalitateko zikloko onarpen eta orientazio batzordeak.

2. "Erizaintzako zainketa lagungarriak" erdi mailako ziklorako lan esperientziaren kasuan, eranskin honetako 1. jarraibidearen 4. puntuan ezarritakoa aplikatuko da.

3. Urrutiko LHren online modalitateko zikloko onarpen eta orientazio batzordeak gainbegiratuko du aurkezten den lan esperientzia. Batzorde horrek lan esperientziaren gaineko frogagiriak aztertuko ditu, honako hauek egiaztatzeko:

–Aurkezten den lan esperientziak zenbateko zerikusia duen inskripzioaren xedeko zikloarekin.

–Inskripzioaren xedeko zikloarekin zerikusia duten lanetan zenbat lan urte egin dituen lanaldi osoan, eta zenbat lan urte egin dituen lanaldi osoan zikloarekin zerikusirik ez duten lanetan.

Batzorde horrek informazio hori eraman beharko du Educa kudeaketa sisteman erregistratutako inskripziora.

6.–Sarrerako nota.

Eskatutako ikasketei eta zikloari dagokien sarrerako nota frogatzeko, beteko da Nafarroan zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 12. oinarrian adierazitakoa.

Teknikariaren titulua izan edo Prestakuntzako Ikastaroa edo Sarrerako Ikastaroa egina dutenentzat, sarrerako nota izanen da erdi mailako zikloan lortutako batez besteko nota.

7.–Beste hezkuntza sistema batzuetatik etorritako pertsona helduak.

Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, inskripzio-orriarekin batera, ikasketen homologazioari buruzko baldintzapeko agiria edo behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute ikastetxean, batez besteko nota erakutsiko duena. Batez besteko notarik frogatu ezean, ikaslea bere taldeko azkeneko tokira eramanen da.

Dokumentazio hori bigarren aldiko azken inskripzio eguneko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko da.

8.–Onarpena.

Ikaslea modulu batean onartutzat joko da hala agertzen denean onartutako ikasleen behin betiko zerrendetan (eta 40 egin arte gelditzen diren ikaspostuetako batean tokia badu), lehen aldiko matrikulazioa egin ondoren, edo ikastetxeko zuzendaritzak ikaspostua esleitzen dionean, bat etorriz uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoarekin.

9.–Bigarren onarpen aldiko matrikulazio epeak amaitu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak.

1. Onarpen prozesuaren epe arruntaren bigarren aldia bukatu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak itxaron zerrendan daudenei eskainiko dizkie ikastetxeak, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta denak adjudikatzen diren arte, edo itxaron zerrenda agortzen den arte.

Ikaspostu horiek, lehenik eta behin, onarpen epe arruntaren lehen aldiko itxaron zerrendan dauden pertsonei eskainiko zaizkie, lehentasun ordena zorrotzean. Bete gabeko ikasposturik gelditzen bada, onarpen epe arruntaren bigarren aldiko itxaron zerrendan daudenei eskainiko zaizkie, lehentasun ordena zorrotzean.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denetz, interesdunek jakin dezaten.

2. Ikasturtearen hasiera-egunetik 15 eguneko epean, bidezko arrazoirik izan gabe, ikasle-jardueretan hasten ez direnei ofizioz emanen zaien bajaren ondorioz hutsik gelditzen diren ikaspostuak ere eskainiko dizkie ikastetxeak behin betiko itxaron zerrendan daudenei, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta ikaspostu guztiak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denetz, interesdunek jakin dezaten.

4. ERANSKINA.
URRUTIKO LANBIDE HEZIKETA ONLINE EGINEN DUTEN IKASLEAK ONARTZEKO, MATRIKULATZEKO ETA HORIETAN HASTEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. 2023-2024 IKASTURTEA

EPE ARRUNTA: LEHEN ALDIA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko eskabideak jasotzea (inskripzio epea)

2023-06-01

2023-06-6 (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2023-06-13

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2023-06-13

2023-06-15 (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2023-06-19

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean.

2023-06-20

2023-06-26 (14:00ak arte)

LEHEN ALDIKO IKASPOSTU ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, onartuen zerrendan agertu arren ikasposturik eskuratu ez duten ikasleentzat.

2023-06-27

2023-07-05

EPE ARRUNTA: BIGARREN ALDIA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Bigarren aldian eskainitako ikaspostuen zerrenda

2023-07-17

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskripzio epea)

2023-07-18

2023-07-24 (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2023-09-11

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2023-09-11

2023-09-13 (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2023-09-15

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean.

2023-09-18

2023-09-22 (14:00ak arte)

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, ikasposturik lortu ez duten onarpen zerrendetako ikasleentzat, onartutako pertsona guztien matrikula amaitu ondoren hasten da ikaspostu hutsen esleipena.

BALIOZKOTZEEN ETA AITORPENEN ESKAERA

Ikaslea matrikulatu den ikastetxean.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak 2023ko deialdirako adierazitako egunetan

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA MODULUTIK SALBUETSIA IZATEKO ESKAERA

Lantokiko Prestakuntzan sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik.

2023-09-19

2023-10-19

2024-04-17

2024-04-24

DATA GARRANTZITSUAK

Informazio bilera

Ikastetxe bakoitzak zehaztu behar du.

2023ko irailaren 25etik 27ra

Ikasturteko eskolen hasiera

2023-09-27

Eskolen bukaera

2024-05-31

Hasierako ebaluazioa

2023ko azaroa

Azken ebaluazio partziala

Azken eguna: 2024-05-17

Berreskurapen programa garatzea

Amaierako ebaluazio saioaren aurreko egunera arte

Amaierako ebaluazioa (ikasleei kalifikazioak ematea)

Azken eguna: 2024-05-31

Iragarkiaren kodea: F2305473