88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

289E/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deklaratzen duena eman gabe gelditu direla deialdi honetako dirulaguntzak: "Enpresa publikoetan hondakinen karakterizaziorako dirulaguntza, MITERD funtsen bidezkoa".

2021eko apirilaren 14an, Ingurumenari buruzko Konferentzia Sektorialen gehiengoaz hartu zen erabakiaren bidez onetsi ziren Ekonomia Zirkularraren Programari eta Ingurumena Sustatzeko Planari (PIMA RESIDUOS) dagozkien kredituen banaketa irizpideak eta lurralde banaketa, 2021ekoak. 2022ko ekainaren 20an onetsi ziren, modu berean, Udal Hondakinen Kudeaketa Hobetzeko Programari eta Ekonomia Zirkularra-PIMAri dagozkien kredituen banaketa irizpideak eta lurralde banaketa, 2022koak. Horrela, Nafarroak 80.832,09 euroko zenbatekoa jaso du, Espainian hondakinen kudeaketa hobetzeko behar diren ekintzak bizkortzeko, batetik, eta, udal hondakinen eta ontzi-hondakinen kudeaketari dagokionez, EBko helburu berriak beteko direla bermatzeko, bestetik. Toki erakundeak arduratuko dira ekintza horiek egiteaz.

Horretarako, 2023ko urtarrilaren 27an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 1309E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi hau: "Hondakinen karakterizaziorako dirulaguntza, MITERD funtsen bidezkoa". Ebazpenean kreditu hauek xedatu ziren:

AURREKONTUKO PARTIDA

2022

2023

2024

GUZTIRA

740001 74100 4609 456202 MITERDen laguntzak Toki erakundeen Ekonomia Zirkularraren Programarako dirulaguntza (1)

23.011,00

5.000,00

5.978,26

33.989,26

740001 74100 4609 456203 MITERDen laguntzak PIMA-Toki erakundeen Hondakinetarako dirulaguntza (1)

36.895,00

5.000,00

4.947,83

46.842,83

GUZTIRA

80.832,09

(1) edo 2023ko eta 2024ko gastu aurrekontuetan horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago 2023an eta 2024an.

Deialdi horren 5. oinarrian ezarri zen eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen zela, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, eta argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko zela, hurrengo hilabetean.

Aipatutakoaren arabera, eta 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legea kontuan hartuta, kreditu hauetan egindako erreserbak eta baimenak baliogabetzea proposatzen da:

AURREKONTUKO PARTIDA

PARTIDAREN DESKRIBAPENA

AURREIKUSITAKO GASTUA
2022

AURREIKUSITAKO GASTUA
2023

AURREIKUSITAKO GASTUA
2024

GUZTIRA

740001 74100 4609 456202

MITERDen laguntzak Toki erakundeen Ekonomia Zirkularraren Programarako dirulaguntza (1)

23.011,00

5.000,00

5.978,26

33.989,26

740001 74100 4609 456203

MITERDen laguntzak PIMA-Toki erakundeen hondakinetarako dirulaguntza (1)

36.895,00

5.000,00

4.947,83

46.842,83

GUZTIRA

80.832,09

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Hondakinen karakterizaziorako dirulaguntzak, MITERDen funtsen bidezkoak, emateko deialdiko dirulaguntzak eman gabe gelditu direla deklaratzea.

2. Kreditu hauetan egindako erreserbak eta baimenak baliogabetzea:

AURREKONTUKO PARTIDA

PARTIDAREN DESKRIBAPENA

AURREIKUSITAKO GASTUA 2022

AURREIKUSITAKO GASTUA 2023

AURREIKUSITAKO GASTUA 2024

GUZTIRA

740001 74100 4609 456202

MITERDen laguntzak Toki erakundeen Ekonomia Zirkularraren Programarako dirulaguntza (1)

23.011,00

5.000,00

5.978,26

33.989,26

740001 74100 4609 456203

MITERDen laguntzak PIMA-Toki erakundeen hondakinetarako dirulaguntza (1)

36.895,00

5.000,00

4.947,83

46.842,83

GUZTIRA

80.832,09

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2305389