88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

85C/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro pribatu itunduen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2023ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro pribatu itunduen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2023ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008485012006), erregistro honetan 2023ko otsailaren 22an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkarien zati batek 2023ko otsailaren 13an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 9an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro pribatu itunduen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2023ko soldaten berrikuspenaren akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2305743