162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

249/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez basa faunaren zenbait espezie elikatzea arautu zen, gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin, Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua ere arautu zen, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri zen eta haren funtzionamendurako arauak zehaztu ziren.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

80/2015 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez diru-laguntzetarako deialdia ebazten da, Nafarroako udalentzat, baldin suhiltzaile boluntarioen udal elkartea badute eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute.

86/2015 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez diru-laguntzetarako deialdia ebazten da, Nafarroako udalentzat, baldin babes zibileko boluntarioen udal elkartea badute eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute.

413/2015 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2015eko Planeko nekazaritzako aseguruak 2016an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

277/2015 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, abenduaren 31ko 887/2014 Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzen ordainketa egiteko baimena ematen duena, “%0,7ko Funtsa. PFEZ. Lantegi-eskolak” izeneko kontu-sailaren kargura ordaintzen den %45eko zatiari dagokiona, 2014-2015 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeetan eta ikastetxe itunduetan ematen diren Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetako bigarren ikasmailak, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak finantzatzeko.

1.7. BESTELAKOAK

368/2015 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Urraulbeitiko udal mugapeko “Agoitz-Agoitz” zirkuitu bakuneko 20 kV-eko linea elektrikoa (Artieda-Santsoain tartea) proiekturako administrazio baimena eman, haren onura publikoa deklaratu eta proiektua onesten da.

152/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez espedientea irekitzen da Santa Crizko erromatar hiria, Eslaban (Nafarroa) dagoena, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko, eremu arkeologikoaren kategoriarekin.

282E/2015 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Allingo udal mugapean, Galdioko uraren goi horniduraren proiektuari Ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona. Sustatzailea Galdioko Kontzejua da.

283E/2015 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da oinarrizko estazio bat instalatzeko proiekturako, Puiuko 3. poligonoko 81. lurzatian. Telefónica Móviles España SAk sustatu du.

284E/2015 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ukatzen diona Otxobiko hilerrian telekomunikazioetako antena bat paratzeko proiektuari, Itzako udal mugapean. Sustatzailea Sissecur Seguridad SL da.

493E/2015 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Ablitasko udal mugapean oilaskoak gizentzen dituen ustiategi batentzat. Instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Aznar Melero, Jesús María y Fernández Ruiz, Carlos da.

491E/2015 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Mendazako udal mugapean den umetarako zerramen (esne-zerrikumeak eta aurregizentzekoak produzitzeko) ustiategi baten Ingurumen baimen integratua eguneratzen duena. Instalazioaren titularra Agropecuaria 2011 SL da.

494E/2015 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko udal mugapean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratua eguneratzen duena. Instalazioaren titularra Metales de Navarra SA da.

508E/2015 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Garraldako Udal Plan Orokorrari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duena. Garraldako Udalak sustatu du plana.

509E/2015 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Arazuriko udal mugapean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratua eguneratzen duena; horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak instalazio horren Ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatutako espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Contenedores Iruña SL da.

315/2015 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez 2015-2016 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako bi irakasle-lanaldi mantentzen dira ikasle etorkinei eta ikastetxera berandu sartu direnei sostengu programa emateko, ikasteko zailtasunei heltzearren desfase akademikoari dagokionez eta gaztelaniaren ezagutza faltari dagokionez, Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeetan.

336/2015 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroen ezarpena baimentzen duena 2015-2016 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan.

49/2015 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emana, onesten duena 2015eko ekainaren 19an egindako probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda. Proba horiek dira errepideko garraiorako ibilgailu batzuen gidarien hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA. Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa.

1306/2015 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gradu eta Master Ikasketetako Iraupen Arauak argitaratzeko agintzen duena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA

Deialdia, Ultzamako Udalaren zerbitzuan oihaneko lan eta mantentze-lanak, eta instalazioen mantentze-lanak egiten dituen zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez aldi baterako betetzeko eta izangaien zerrenda eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Datuak babesteko fitxategia sortzea

Aldaketa lurzati berrantolamenduko bidearen kalifikazio juridikoan, 2370. lurzatiaren ondoan, 1. poligonoko 2371. lurzatira sartu ahal izateko. Behin betiko onespena

ARAKIL

Alkatetzaren 131/2015 Ebazpena, 2015eko abuztuaren 11koa, Alkatetzaren eginkizunak Francisco Javier Huarte Garro alkateordearen esku uzten dituena

ARESO

Bake epaile titularraren kargua hutsik

BARASOAIN

Udalkideen ordainsariak

BUÑUEL

1.tik 16.era bitarteko aldaketak 2015eko aurrekontuan

CAPARROSO

Alkatetza beste baten esku uztea

LIZARRA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

IGANTZI

Desjabetzea

JAURRIETA

1. eta 2. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

LEOTZ

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

LUZAIDE

Gabarbide alderdiko usategien enkantea

MAÑERU

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

MENDIGORRIA

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Udalkideen dietak

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2015 espedientea. Behin betiko onespena

ORBARA

Alkateordearen izendapena

ORKOIEN

Deialdia, Orkoiengo San Miguel ikastetxe publikoari atxikitako eskolazaina izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

AZKOIEN

Alkatetza beste baten esku uztea

ERROMANTZATUA

Nahitaezko desjabetzea

JAITZ

Aldaketa, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 63. artikuluan. Hasierako onespena

TAFALLA

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

ULTZAMA

Bere garaian Iraizozko, Alkozko eta Larraintzarko Kontzejuen alde egindako hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza ezeztatzea

ZUÑIGA

Aurrekontuko 2/2015 aldaketa. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

MENDAVIA

Edicto de notificación

MURCHANTE

Notificación de expediente de baja de oficio
en el Padrón Municipal de Habitantes

SOS DEL REY CATÓLICO

Declaración expediente de ruina