2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aldaketa lurzati berrantolamenduko bidearen kalifikazio juridikoan, 2370. lurzatiaren ondoan, 1. poligonoko 2371. lurzatira sartu ahal izateko. Behin betiko onespena
Ablitasko Udalak, 2015eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen lurzati berrantolamenduko bideko 75 metro koadroren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea. Lurzati hori 2370. lurzatiaren ondoan dago, 1. poligonoko 2371. lurzatira sartu ahal izateko. Gaur egun “lurzati berrantolamenduko bidea” da.
Aldaketaren xedea: bide hori ondare ondasun bihurraraztea, ondoren 2370. lurzatiko 75 metro koadrorekin trukatzeko. Bidearen kalifikazioa soberako lurzatia izanen da, eta alboko jabeari zuzenean besterentzea erabakitzen ahalko da, 6/1990 Foru Legearen 134.2.c) eta 280/1990 Foru Dekretuaren 128.2.c) artikuluetan xedatuaren arabera.
Eskuratzen den lurra: 75 metro koadro, 2370. lurzatikoak.
Trukaketaren onura publikoa: Udalak eskuratzen duen lur zatiari esker, ubidea duen zona handituko da, zona hobeto kontserba dadin.
Kontuan harturik interesdunak lurzatiaren elkarketa eginen duela eta beharrezkoa ez dela bide zortasunari eustea, lurzatiaren elkarketa frogatu beharko da.
Iragarkia 2015eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an.
Jendaurreko epea inork alegazio, erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe iragan da. Hortaz, hasierako onespenaren erabakian ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsi da ondasun horren kalifikazio juridikoaren aldaketa, intereseko trukaketa egiteko.
Ablitasen, 2015eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1511440