2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Alkatetza beste baten esku uztea
Azkoiengo Udaleko alkateak, 2015eko abuztuaren 11n, ebazpen hau eman zuen:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko uztailaren 27an hartu erabakiaren bidez, Azkoiengo gizarte/hezkuntza erabilerako eraikina (La Laboral) altzariz hornitzeko kontratua esleitu zitzaion Dynamobel, SA enpresari.
Alkatetzak enpresa horrekin lan harremana izateagatik abstentzio egoeran dagoenez, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Kontratazio espedientea betearazteko behar den edozein agiri zein kontratua bera sinatzeko eskumena alkateordea den Carlos Calvo Pascual zinegotziaren esku uztea.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, zinegotziari jakinaraztea eta Azkoiengo Udalari honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran.
Azkoienen, 2015eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1511463