162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2015 espedientea. Behin betiko onespena

2015eko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

IX. kapitulua. Finantza-pasiboak. Kreditu gehikuntza, 78.458,97 euro.

Finantzaketa: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina, 2014ko ekitaldiaren likidaziotik heldu dena, zenbateko berean.

Murillo el Fruton, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1511438