162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

1. eta 2. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. aldaketa: kreditu gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua

Gastu goitituak:

Kontu-sail honetan: 581-690.–Mendien hobekuntza: 30.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 30.000,00 euro.

2. aldaketa: kreditu gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua

Gastu goitituak:

Kontu-sail honetan: 432-623.–Elurra kentzeko makina konpontzea: 36.500,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 36.500,00 euro.

Jaurrietan, 2015eko abuztuaren 11n.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1511460