162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Mendigorriko Udalak, 2015eko uztailaren 31n egin osoko bilkura berezian, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanda, onetsi zuen 4. poligonoko herrilurretako 221. lurzatia desafektatzea, 130 metroko tutua 4. poligonoan bertan Ignacio Alfaro Martínezena den 222. lurzatitik pasatzeko bide zortasuna ezartzeko.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu oholean paratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2015eko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1511454