2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
Alkatetzaren ekainaren 16ko 162/2015 Ebazpenaren bidez, zinegotziak Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatu ziren, eta ebazpen hori 2015eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ean, argitaratu zen.
Alkatetzaren ekainaren 22ko 180/2015 Ebazpenaren bidez, aditzera eman zen María Begoña Ganuza Bernaolak Tokiko Gobernu Batzarreko kidea izateari uko egin ziola, ukoari atxikitako ondorioak izanda. Hori dela eta, aurreko paragrafoan aipatu den Alkatetzaren ebazpenaren bidez egindako organo kolegiatu horretako kideen izendapena aldatu da, honako hauek izanen baitira kideok:
–Emma Ruiz Sanz.
–Marta Astiz Calatayud.
–Ricardo Gómez de Segura Vergarachea.
–Ignacio Sanz de Galdeano Márquez.
Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Lizarran, 2015eko abuztuaren 10ean.–Jarduneko alkatea, Emma Ruiz Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1511477