2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Gabarbide alderdiko usategien enkantea
Luzaideko Udalak, 2015eko abuztuaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Gabarbide alderdiko 3, 6 bis, 9, 10, 11, 12, 14, 15, 16, 29, 32 eta 33 zenbakia duten usategiak enkante publikoan ematea, banan-banan.
–Modua: enkante publikoa, hitzezko eskaintzen bidez.
Gora jotzeko hainbestekoa: 100 euro.
–Helburua: honako usategi hauek errentan ematea:
Gabarbide alderdiko 3, 6 bis, 9, 10, 11, 12, 14, 15, 16, 29, 32 eta 33 zenbakia duten usategiak, banan-banan.
–Adjudikazio epea: bi denboraldi (2015 eta 2016).
–Hasierako prezioak: usategi bakoitzeko hasierako prezioak hauek izango dira, lehenengo denboraldirako:
- 3. usategia: 2.500,00 euro.
- 6 bis usategia: 1.800,00 euro.
- 9. usategia: 5.000,00 euro.
- 10. usategia: 10.000,00 euro.
- 11. usategia: 12.000,00 euro.
- 12. usategia: 5.500,00 euro.
- 14. usategia: 6.000,00 euro.
- 15. usategia: 11.000,00 euro.
- 16. usategia: 12.000,00 euro.
- 29. usategia: 1.500,00 euro.
- 32. usategia: 1.500,00 euro.
- 33. usategia: 1.500,00 euro.
Prezioetan ez dago BEZa sartua.
–Pleguak irekitzeko ekitaldi publikoa: 2015eko irailaren 5ean, larunbatean, 12:00etatik aitzina, Luzaideko Herriko Etxeko zine-erabilera anitzeko aretoan.
–Fidantza: enkantean parte hartzeko Enkante Mahaian 100 euroko fidantza (dirutan) ordaintzea ezinbestekoa izango da; enkantea bukatu ondoren, adjudikazioa lortu ez dutenei fidantza itzuliko zaie; hasierako adjudikaziodunei ez zaie fidantza itzuliko behin betiko adjudikazioa egin arte, adjudikazio prezioaren %30 ordaindu beharko dutelako.
–Baldintzen plegua: interesdunen eskura dago Udalaren web gunean www.luzaide-valcarlos.net eta Udal Idazkaritzan.
Luzaiden, 2015eko abuztuaren 14an.–Jarduneko Alkatea, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1511601