162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20an, argitaratu zen 2015eko udal aurrekontuan 2/2015 aldaketa hasiera batean onesteko Leozko Udalaren erabakia.

Jendaurreko epea espedientearen aurka alegaziorik aurkeztu gabe iraganik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren aldetik garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eta Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat (Tokiko Araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), aldaketa behin betiko onetsitzat jo da eta, hortaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

2/2015 ALDAKETA

GASTUAK:

Kreditu-gehikuntza:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 531 217

Bideen mantentze-lanak

30.000,00

GASTUAK, GUZTIRA

30.000,00

FINANTZAKETA:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 870

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

30.000,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

30.000,00

Iratxetan, 2015eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1511439