2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Aldaketa, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 63. artikuluan. Hasierako onespena
Jaizko Udalak, 2015eko apirilaren 28ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 63. artikuluaren aldaketa, Udalak berak sustatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Jaitzen, 2015eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L1511453