1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
80/2015 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez diru-laguntzetarako deialdia ebazten da, Nafarroako udalentzat, baldin suhiltzaile boluntarioen udal elkartea badute eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute.
Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 29ko 13/2015 Ebazpenaren bidez diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen, Nafarroako udalentzat, baldin suhiltzaile boluntarioen udal elkartea bazuten eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute. Deialdi hori 2015eko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an.
Agoizko, Berako, Goizuetako, Izabako, Leitzako, Lesakako eta Luzaideko udalak aurkeztu dira deialdi honetan, eta denek betetzen dute suhiltzaile boluntarioen udal elkarte bat izatearen beharkizuna.
Denek aurkeztu dituzte deialdian eskatzen ziren agiriak, eta bertako beharkizunak ere betetzen dituzte.
Horrenbestez, espedientean jasotako txostenak ikusita, Ekonomia eta Ogasunak Nafarroako Larrialdietako Agentzian duen kontu-hartzaile delegatua ados egonik, eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuak esleituta ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Suhiltzaile boluntarioen udal elkarteetarako laguntza eskatu duten udaletarako diru-laguntzen esleipena onestea. 162.809,38 euro dira, honela banatuak:
a) Gastu orokorrak, 142.811,00, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuetako "Suhiltzaile boluntario, sorospen eta larrialdietarako hitzarmena" izeneko 054001 02710 4609 134100 kontu-sailaren kargura, ID 4901. Zenbateko hori honela esleituko da:
I.–Agoizko Udala: 19.741,39 euro, IFK: P-3101900-C, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:
Ia.–Boluntarioentzako eta suhiltzaile boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 7.400,00 euro.
IIa.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 1.100,00 euro.
IIIa.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 11.241,39 euro.
II.–Berako Udala: 17.565,24 euro, IFK: P-3125000-D, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:
IIa.–Boluntarioentzako eta suhiltzaile boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 5.300,00 euro.
IIb.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 1.350,00 euro.
IIc.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 10.915,24 euro.
III.–Goizuetako Udala: 17.975,90 euro, IFK: P-3111600-G, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:
IIIa.–Boluntarioentzako eta suhiltzaile boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 7.200,00 euro.
IIIb.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 900,00 euro.
IIIc.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 9.875,90 euro.
IV.–Izabako Udala: 16.372,82 euro, IFK: P-3112700-D, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:
IVa.–Boluntarioentzako eta suhiltzaile boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 6.163,40 euro.
IVb.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 600,00 euro.
IVc.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 9.609,42 euro.
V.–Leitzako Udala: 23.203,77 euro, IFK: P-3114800-J, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:
Va.–Boluntarioentzako eta suhiltzaile boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 4.785,00 euro.
Vb.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 750,00 euro.
Vc.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 17.668,77 euro.
VI.–Lesakako Udala: 22.916,36 euro, IFK: P-3115200-B, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:
VIa.–Boluntarioentzako eta suhiltzaile boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 4.600,00 euro.
VIb.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 1.800,00 euro.
VIc.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 16.516,36 euro.
VII.–Luzaideko Udala: 25.035,52 euro, IFK: P-3124800-H, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:
VIIa.–Boluntarioentzako eta suhiltzaile boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 6.810,00 euro.
VIIb.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 1.200,00 euro.
VIIc.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 17.025,53 euro.
b) Gastuak inbertsioetan, 20.000,00 euro, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuetako "Suhiltzaile boluntario, sorospen eta larrialdietarako hitzarmena" izeneko 054001 02710 7609 134100 kontu-sailaren kargura, ID 4902. Zenbateko hori honela esleituko da:
I.–Agoizko Udala: 1.098,46 euro, IFK: P-3101900-C, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: esku-argiak eta kargagailuak, 12 eta 24 voltekoak; motosega eskuratzea.
II.–Berako Udala: 9.201,86 euro, IFK: P-3125000-D, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: ibilgailuetara sartzeko ate berriak, argitzeko fokuetarako mastak, inbertsioetan.
III.–Goizuetako Udala: 351,95 euro, IFK: P-3111600-G, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: suhiltzaile boluntario berrientzako ekipamendua.
IV.–Izabako Udala: 2.165,98 euro, IFK: P-3112700-D, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: freno elektrikoa jartzea Iveco Dayli ibilgailuan.
V.–Leitzako Udala: 3.450,09 euro, IFK: P-3114800-J, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: Rosenbauer Baver motoponpa, aleazio arinekoa, eskuratzea.
VI.–Lesakako Udala: 2.958,10 euro, IFK: P-3115200-B, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: esku hartzeko jantziak.
VII.–Luzaideko Udala: 773,56 euro, IFK: P-3124800-H, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: kamera termikoa.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen honen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
4. Ebazpen hau Boluntarioen Arlora, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Ekonomikoaren Unitatera, kontu-hartzaile delegatuari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko ekainaren 9an.–Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Eradio Ezpeleta Iturralde.
Iragarkiaren kodea: F1510427