162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Datuak babesteko fitxategia sortzea

Ablitasko Udalak, 2015eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, esan nahi baita, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.

Delako DBLOk xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOn arauturik daude, baita DBLO garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, “datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere”.

DBLOren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

1720/2007 Errege Dekretuaren 54. artikuluak dio zein izan behar den xedapenaren edukia:

Fitxategiaren edo tratamenduaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein pertsona talderengandik erdietsi nahi diren edo zein pertsona talde dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.

Fitxategiaren egitura oinarrizkoa. Horretarako, honako hauen deskripzio xehea eginen da: identifikazio datuak eta, halakorik bada, datu bereziki babestuak, baita bertan sarturik dauden datu pertsonalen gainerako kategoriak eta haien antolaketan erabilitako tratamendu sistema ere.

Datuen komunikazio aurreikusiak eta, halakorik bada, zehaztea nori emanen zaizkien datuen berri eta haien kategoria.

Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden datuen nazioarteko transmisioak eta, halakorik bada, zehaztea zein herritara joanen diren.

Zein organok duen fitxategiaren ardura.

Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

Eskatzekoa den segurtasun maila: oinarrizkoa, ertaina edo handia.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Ablitasko Udalak.

Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute orain onesten den erabakia.

Horrenbestez, aho batez honako ERABAKI hau hartu da:

Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Zerbitzuen fitxategia.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: gaztegunearen eta ludotekaren kudeaketa. Bazkideak, partaideak eta kuoten kobrantza.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, beren datuak inprimaki batean adierazita edo datu pertsonalak biltzen dituzten beste agiri batzuk eskura emanda.

–Pertsona edo talde ukituak: zentroko bazkideak, ludotekako partaideak, aitak/amak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura, irudia.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Osasun arloko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Ablitasko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ablitasko Udala.

–Segurtasun maila: handia.

Teletramitazioaren fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: webgunearen bitartez tramiteak egitea, aldizkaria harpidetzea, herritarrendako arreta.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, beren datuak inprimaki batean adierazita.

–Pertsona edo talde ukituak: webgunearen erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Ablitasko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ablitasko Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kontratuen fitxategia.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: kontratazioen kudeaketa, zerbitzu, obra, hornidura eta laguntzen kontratuen esleipenak, aplikatzeko den legeriaren arabera.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, dagokion kontratua esleitzeko aurkezten diren agiriekin batera.

–Pertsona edo talde ukituak: Udalak kontratuak esleitzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.

Inguruabar sozialen datuak.

Ikasketa eta lanbide datuak.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu pertsonalak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko beste organo batzuei.

–Organo arduraduna: Ablitasko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ablitasko Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondoren Datuak Babesteko Espainiako Agentzian dagokion erregistroari jakinaraziko zaio.

Ablitasen, 2015eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1511437