162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Alkatetza beste baten esku uztea

Caparrosoko Udaleko alkate udalburu Aquilino Jiménez Pascualek, 2015eko abuztuaren 11ko 180/2015 Ebazpenaren bidez eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DU:

Caparroso Udaleko lehen alkateorde Liliana Goldáraz Reinaldoren esku uztea Alkatetzak esleiturik dituen eginkizun guztiak, 2015eko abuztuaren 21etik 2015eko abuztuaren 27ra arte, biak barne, egun horietan herritik kanpo ibiliko baita.

Caparroson, 2015eko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1511467