162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Desjabetzea

Igantziko Udalak ondoren osorik ematen den erabaki hau hartu zuen 2015eko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran:

1. Hipólito Iparraguirre Manterolak aurkeztutako alegazioak ezestea.

2. Desjabetzeko espedienteak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea; horiek Hipólito Iparraguirre Manterolak Igantziko 2. poligonoan duen 46. lurzatiko 359,10 m² dira.

3. Ukitutako ondasunak eta eskubideak (Igantziko 2. poligonoko 46. lurzatiko 359,10 m²) okupatu beharra adieraztea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren bi egunkarietan ematea argitara.

5. Erabaki hau Hipólito Iparraguirre Manterolari jakinaraztea.

6. Hasiera batean onestea aldaketa 2015eko ekitaldian.

7. Espedientea jendaurrean egotea hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

8. Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzeko prozedura premiazkoa dela adierazteko, kredituan behar bezalako atxikipena egin ondoren.

Igantzin, 2015eko abuztuaren 12an.–Alkatea, Imanol Retegi Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1511579