2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Bere garaian Iraizozko, Alkozko eta Larraintzarko Kontzejuen alde egindako hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza ezeztatzea
Ultzamako Udalak, 2015eko abuztuaren 8an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki du, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:
–Ezeztatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza, Iraizotz, Alkotz eta Larraintzako mugapeei dagokienez, Ultzamako Udalak 1990eko abenduaren 19an kontzeju horien alde egindakoa.
–Horretarako, erabaki da Ultzamako Udalak bere gain hartzea orain arte Iraizozko, Alkozko eta Larraintzarko Kontzejuen ardurapean egon diren eskubide eta betebehar guztiak, edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.
–Erabaki hau igortzea Iraizozko, Alkozko eta Larraintzarko Kontzejuei, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eta NILSA enpresa publikoari.
–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluko 3. atalaren edukiarekin bat.
Larraintzarren (Ultzama), 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1511461