2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Gastuak: kreditu bereziaren sorrera. 1.511.622 kontu-saila: “Mañeruko udal hilerriaren iparraldeko eta ekialdeko hormak berritzea” 36.501,43 euroko zenbatekoan.
Gastu hori finantzatzeko aurrekontuan funtsak sartuko dira, 2014ko ekitaldiko gastu atxikietarako diruzaintzako gerakinetik, 36.501,43 euro guztira.
Mañerun, 2015eko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1511443