1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
152/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez espedientea irekitzen da Santa Crizko erromatar hiria, Eslaban (Nafarroa) dagoena, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko, eremu arkeologikoaren kategoriarekin.
Ondare Historikoaren Zerbitzuko Arkeologia Atalak txosten bidez dio Kulturako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 23/2010 Ebazpenaren bitartez espedientea ireki zela, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko Eslabako (Nafarroa) Santa Crizko erromatar hiria izeneko eremu arkeologikoa. Espedientea tramitatzeko epea deklaraziorik egin gabe iraganik, iraungi egin zen.
2014an, hitzarmena sinatu zen honako hauen artean: Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua, Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioa eta Eslabako Udala. Hitzarmenean hainbat jarduketa aurreikusi ziren aztarnategirako. Urte hartan indusketa lanei jarraipena eman zitzaien, eta ateratako emaitzek berriz ere nabarmendu dituzte ondasunen balioak, espedienteari erantsitako deskribapen memorian.
Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 19 h) artikuluak ezartzen duenez, espedientea iraungirik berriz has daiteke prozedura, hiru urte iragan ondoan. Horrenbestez, espedienteari hasiera ematea ekarri zuten balio berak izanik, eta ikusirik 2014. urtetik aurrera aurkitutako aztarna arkeologikoak, haien balioak areagotu baitituzte, Arkeologia Atalak proposatu du ofizioz irekitzea ondasun hau interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legeak eta Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ofizioz espedientea irekitzea Santa Crizko erromatar hiria, Eslaban (Nafarroa) dagoena, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko, eremu arkeologikoaren kategoriarekin. Espedientean jaso dira deskribapena eta mugak.
2. Espedientea tramitatzen jarraitzea, indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistro Orokorrari, aurreneurrizko idatzoharra egiteko; orobat, Eslabako Udalari eta interesdunei.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ana Zabalegui Reclusa.
Iragarkiaren kodea: F1510496