2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdia, Orkoiengo San Miguel ikastetxe publikoari atxikitako eskolazaina izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena
Orkoiengo San Miguel ikastetxe publikoari atxikitako eskolazaina izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia 2015eko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an. Proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Orkoiengo Udaleko Alkatetzaren 2015eko abuztuaren 10eko ebazpenaren bitartez erabaki da Peio Astiz Auzmendi Orkoiengo San Miguel ikastetxe publikoari atxikitako eskolazain izendatzea, hori izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Orkoienen, 2015eko abuztuaren 12an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1511483