162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

86/2015 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez diru-laguntzetarako deialdia ebazten da, Nafarroako udalentzat, baldin babes zibileko boluntarioen udal elkartea badute eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute.

Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 29ko 14/2015 Ebazpenaren bidez diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen, Nafarroako udalentzat, baldin babes zibileko boluntarioen udal elkartea bazuten eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute. Deialdi hori 2015eko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an.

Cintruénigoko, Milagroko eta Tuterako udalak aurkeztu dira deialdi honetan, eta denek betetzen dute babes zibileko boluntarioen udal elkarte bat izatearen beharkizuna.

Denek aurkeztu dituzte deialdian eskatzen ziren agiriak, eta bertako beharkizunak ere betetzen dituzte.

Horrenbestez, espedientean jasotako txostenak ikusita, Ekonomia eta Ogasunak Nafarroako Larrialdietako Agentzian duen kontu-hartzaile delegatua ados egonik, eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuak esleituta ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Babes zibileko boluntarioen elkarteetarako laguntza eskatu duten udaletarako diru-laguntzen esleipena onestea. 24.000,00 euro dira, honela banatuak:

a.–Gastu orokorrak, 18.000,00, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuetako "Suhiltzaile boluntario, sorospen eta larrialdietarako hitzarmena" izeneko 054001 02710 4609 134100 kontu-sailaren kargura, ID 4903. Zenbateko hori honela esleituko da:

I.–Cintruenigoko Udala: 2.824,91 euro, IFK: P-3107100-D, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:

Ia.–Boluntarioentzako eta babes zibileko boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 2.500,00 euro.

IIa.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 250,00 euro.

IIIa.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 74,91 euro.

II.–Milagroko Udala: 7.420,67 euro, IFK: P-3116900-F, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:

Ia.–Babes zibileko boluntarioentzako eta boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 7.000,00 euro.

IIa.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 250,00 euro.

IIIa.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 170,67 euro.

III.–Tuterako Udala: 7.754,42 euro, IFK: P-3123200-B, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira:

Ia.–Babes zibileko boluntarioentzako eta boluntarioen parkeko ibilgailuetarako aseguruak: 6.100,00 euro.

IIa.–Ibilgailu berezietarako eta larrialdietako ibilgailuetarako gidabaimenak lortzea: 975,00 euro.

IIIa.–Parkeko mantentze-lanetarako gastuak, erregaia, boluntarioen arropak eta segurtasun elementuak berritzea, esku-hartzeetarako hornidura, praktikak eta maniobrak, tresna txikiak, etab.: 679,42 euro.

b.–Gastuak inbertsioetan, 6.000,00 euro, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuetako "Suhiltzaile boluntario, sorospen eta larrialdietarako hitzarmena" izeneko 054001 02710 4609 134100 kontu-sailaren kargura, ID 4903. Zenbateko hori honela esleituko da:

I.–Cintruenigoko Udala: 1.837,58 euro, IFK: P-3107100-D, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: irratitelefoniarako materiala eskuratzea.

II.–Milagroko Udala: 559,79 euro, IFK: P-3116900-F, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: esku-hartzeetarako kaskoak.

III.–Tuterako Udala: 3.602,62 euro, IFK: P-3123200-B, honako gastu hauetarako, finantzazioaren xede baitira: irratitelefoniarako materiala eskuratzea.

2. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

4. Ebazpen hau igortzea Boluntarioen Arlora, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Ekonomikoaren Unitatera eta kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 11n.–Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: F1510426