2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Alkatetzaren 131/2015 Ebazpena, 2015eko abuztuaren 11koa, Alkatetzaren eginkizunak Francisco Javier Huarte Garro alkateordearen esku uzten dituena
Kontuan harturik berehala Arakilgo alkate Rubén Goñi Urroz Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatuko dela eta kargu hori bateraezina dela Arakilgo Udaleko alkatea eta zinegotzia izatearekin, Rubén Goñik kargu horien ukoa aurkeztuko dio Arakilgo Udalaren Osoko Bilkurari.
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikulua, alkateordeei dagozkie alkatearen eginkizunak, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean.
Rubén Goñi Urroz naizen honek, Arakilgo Udaleko alkate udalburua naizen aldetik,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Alkatetzaren eginkizun guztiak Francisco Javier Huarte Garro alkateordearen esku uztea, Arakilgo Udalaren Osoko Bilkurak alkate berria hautatu arte.
Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Francisco Javier Huarte Garrori, eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Arakilen, 2015eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: L1511462