162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

1.tik 16.era bitarteko aldaketak 2015eko aurrekontuan

2015eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi dira Buñuelgo Udaleko 2015eko aurrekontuan 1.tik 16.era bitarteko aldaketak egiteko espedienteak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2015eko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 10ean, argitaratu ondotik, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:

1. aldaketa.–5310-60103 kontu-saila: “Dikeen indargarriak berehalako uholdearen aurrean”. 15.865,71 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

2. aldaketa.–5310-62700 kontu-saila: “Azpiegituren konponketaren balorazioari buruzko txostena”. 350,90 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

3. aldaketa.–5310-60102 kontu-saila: “Ebro ibaiaren Buñuelgo lubeten larrialdietako konponketa”. 129.023,21 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

4. aldaketa.–5310-62701 kontu-saila: “Larrialdietako konponketa: memoria eta obra zuzendaritza”. 2.174,30 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

5. aldaketa.–5310-60100 kontu-saila: “Ebro ibaiaren Buñuelgo lubeten premiazko konponketa”. 118.023,40 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

6. aldaketa.–5310-62702 kontu-saila: “Premiazko konponketa: memoria eta obra zuzendaritza”. 5.720,09 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

7. aldaketa.–5310-62703 kontu-saila: “Fustiñanako lurretarako maileguaren azterlana”. 1.537,91 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

8. aldaketa.–5310-60101 kontu-saila: “El Espartal alderdian erretena konpontzea”. 84.541,93 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

9. aldaketa.–5310-62704 kontu-saila: “El Espartal alderdian erretena konpontzea: proiektua eta obra zuzendaritza”. 8.524,45 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin bateratuaren kontura finantzatua.

10. aldaketa.–5330-60100 kontu-saila: “Uholdeek 2014an kaltetutako lubeten konponketa”. 22.772,20 euroko kreditu berezia, kreditu transferentziaren bidez “Nekazaritza” izeneko 5310-21001 kontu-sailaren kontura finantzatua.

11. aldaketa.–5330-62700 kontu-saila: “Lubeten 2014ko konponketaren 2. fasea: obra zuzendaritza”. 691,96 euroko kreditu berezia, kreditu transferentziaren bidez “Nekazaritza” izeneko 5310-21001 kontu-sailaren kontura finantzatua.

12. aldaketa.–6224-62200 kontu-saila: “Baskularen egokitzapena”. 11.000,00 euroko kreditu berezia, kreditu transferentziaren bidez “Behien eskortaren egokitzapena” izeneko 4531-62200 kontu-sailaren kontura finantzatua.

13. aldaketa.–1210-13106 kontu-saila: “Administrari laguntzailea”. 2.196,71 euroko kreditu berezia, kreditu transferentziaren bidez “Hainbat inbertsio futbol zelaian” izeneko 4524-62201 kontu-sailaren kontura finantzatua.

14. aldaketa.–1210-13106 kontu-saila: “Administrari laguntzailearen ordainsariak”. 12.181,82 euroko kreditu gehikuntza, kreditu transferentziaren bidez “Hainbat inbertsio futbol zelaian” izeneko 4524-62201 kontu-sailaren kontura finantzatua.

15. aldaketa.–4320-13111 kontu-saila: “RIS kontratazioko langileak”. 11.020,66 euroko kreditu gehikuntza, kreditu transferentziaren bidez “Hainbat inbertsio futbol zelaian” izeneko 4524-62201 kontu-sailaren kontura finantzatua.

16. aldaketa.–4460-22301 kontu-saila: “Zaragozarako autobusak, EKHak uholdeen ondorioz antolatutako manifestaziora joateko”. 760,00 euroko kreditu berezia, kreditu transferentziaren bidez “Hainbat inbertsio futbol zelaian” izeneko 4524-62201 kontu-sailaren kontura finantzatua.

Buñuelen, 2015eko abuztuaren 7an.–Jarduneko alkatea, Santiago Chueca Morales.

Iragarkiaren kodea: L1511431