2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Udalkideen ordainsariak
Barasoaingo Udalak, 2015eko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Alkatearendako 7.947 euroko ordainsaria ezartzea urtean, dedikazio partziala izanda eta Gizarte Segurantzan alta hartuta.
2. Zinegotziek 1.324 euro jasoko dituzte urtean, gehienez ere, osoko bilkuren bilkura-sarien arabera.
Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoa betez.
Barasoainen, 2015eko uztailaren 14an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1511475