2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Udalkideen dietak
Mendigorriko Udalak, 2015eko uztailaren 31n egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
Udalkideen dietak:
–Talde politiko bakoitzarendako 150 euro zinegotziko hilean, 2015eko uztailetik aitzina.
–Zinegotzia osoko bilkuretara edo batzordeen bilkuretara ez badoa horretarako justifikaziorik izan gabe, diru hori hileko zenbatekotik deskontatuko da.
–Kontratazio mahaiak: mahaiburua: 50 euro; mahaikideak: 20 euro.
–Osoko Bilkura: burua: 80 euro; kideak: 20 euro.
–Batzordeak: batzordeburua: 80 euro; batzordekideak: 20 euro.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Mendigorrian, 2015eko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1511455