162. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2015eko abuztuaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Tafallako Udalaren 2015eko aurrekontua, baita haren erakunde autonomoena ere (Musika Eskola, Kultura Patronatua eta Kirol Patronatua).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2015eko abuztuaren 12an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1511478