144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
210E/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, Pedro María Setuain Eslava jauna Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian dago.
166/2026 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak izendatzen dituena. Prozesu horren deialdia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez egin zen.
2116/2026 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
2130/2026 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, goi mailako kirol teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
2131/2026 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Ibáñez Vea andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, kimikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
2171/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, artxiboko arduradun lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2166/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.
2168/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena laborategiko laguntzaile teknikoen sei plaza betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.
2169/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien bederatzi plaza oposizio bidez betetzeko.
2177/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen (PFEZa) lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
2178/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamasei plaza betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.
2179/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi murriztu bat onesten baita Nafarroako Administrazio Auzitegiko kideen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproba bat eginez, gero bitarteko izendapenak egiteko.
1706/2026 EBAZPENA, 2026ko uztailaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2026ko martxoaren 25ean emandako 708/2026 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketan irakasle kontratatu iraunkorrak kontratatzeko behin betiko proposamena.
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
1.7. BESTELAKOAK
455/2026 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko arauak.
147/2026 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita Abano transformazio zentroa (910201950) eraikitzeko eta 30 kV-eko "3009-18 Hernani-Saltos CEU" aireko linea berritzeko 9033 eta 9058 euskarrien artean, Aranoko eta Goizuetako udal mugarteetan.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapena
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa, batetik, garbitzaileen bi plaza betetzeko, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Kontratatzeko proposamena
IRUÑA
Oposizioa, laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren 1 plaza betetzeko. Izendapena
Oposizioa, laneko harremanen arduradunaren 1 plaza betetzeko. Izendapena
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren 1 plaza. Plaza zenbakiaren akats materialaren zuzenketa
TUTERA
Oposizio-lehiaketa, Biolako eta Musika Hizkuntzako irakaslearen plaza bat betetzeko. Izendapena
Lekualdatze-lehiaketa berezia, Biolako irakasle laguntzailearen plaza bat betetzeko. Deialdiko plaza bete gabe uztea
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Tarifen hirugarren aldaketa, 2026rako, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena
Aldaketa, eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
ARGUEDAS
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
AURITZ
Aldaketa, Etxola eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
CABREDO
Ordenantza, arautzen dituena erabilera anitzeko gelen erabilera eta horren prezio publikoak. Behin betiko onespena
IGANTZI
Xehetasun azterketa, borondatezko birpartzelazio-proiektua eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 83. lurzatian (AA.16). Behin betiko onespena
MILAGRO
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 104. lurzatian. Behin betiko onespena
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 296. lurzatian. Behin betiko onespena
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 121. lurzatian. Behin betiko onespena
OLAZTI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 832. lurzatian. Behin betiko onespena
OLORITZ
Udal Plan Orokorraren hirigintzako araudia eta ordenantzak
TAFALLA
Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, desjabetze-espediente batean, zeinaren xedea baita obrak egitea, igogailu bat instalatzeko Zangozako etorbideko 9 zenbakiko etxebizitzen eraikinean
EGUESIBAR
ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, U.E. R.1 unitatean. Behin betiko onespena
Noaingo U.E. R.1 unitatearen 2. xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena
OLLARAN
Udal Planeko zenbait artikulu aldatzea. Behin betiko onespena
Xehetasun-azterketa, Saldiseko Kontzejuko 5. poligonoko 27. lurzatian. Behin betiko onespena
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es