144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Xehetasun azterketa, borondatezko birpartzelazio-proiektua eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 83. lurzatian (AA.16). Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2026ko uztailaren 1ean egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onespena eman die Ricardo Carvajal Jimenezek 1. poligonoko 83. lurzatirako (AA.16) sustatu dituen xehetasun azterketari, borondatezko birpartzelazio-proiektuari eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenari.

Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Igantzin, 2026ko uztailaren 8an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609749